Ekintzailetza Zibersegurtasuna
Albisteak 2 uztaila, 2018

Alias Robotics enpresak robotentzako zibersegurtasun-sistemak garatzen ditu

Alias Robotics enpresa Euskadiko zibersegurtasun-ekosisteman sartu da

 

Arabako startupak dio fabrikatzaile eta erabiltzaileak ez daudela oso kontzientziatuta roboten babesarekin

 

Hainbat azterlan eta adituk diote bost urte baino gutxiagoan robotek presentzia handia izango dutela gure eguneroko bizitzan. Eta ez bakarrik fabriketan, azken hamarkadetan gertatu den bezala, baizik eta baita ere etxean, etxeko lanetan edo pertsonen zaintzan laguntzeko, saltokietan, publikoari arreta emateko edo ospitaleetan, gaixoak edo ebaketak gainbegiratzeko.

 

Gero eta robot gehiago dago eta horrek berekin dakarren kezka garrantzitsuenetako bat segurtasuna da, hau da, segurtasun fisikoa eta zibersegurtasuna.  Robot berriak kolaboratiboak dira (kobotak), sentsoreak dauzkate gizakien presentzia detektatzeko eta bere mugimenduak mugatuz gizakiei kalterik ez eragiteko. Halere, oraindik asko dago egiteko zibersegurtasunaren inguruan, zehazki, sistemak behar dira robotak ez hackeatzeko edo robotak atzematen eta sortzen duen informazioa gordetzeko.  Hain zuzen, merkatu-nitxo hori detektatu du Alias Robotics startup arabarrak, eta mundu mailako erreferente bihurtu nahi du robotentzako zibersegurtasunean.

 

Alias Robotics enpresaren bultzatzaileek esperientzia zabala dute robotikaren eta enpresaren esparruetan. Erle Robotics enpresaren sortzaileek osatzen dute konpainiaren nukleo nagusia. Erle Robotics robot txikiak fabrikatzen dituen enpresa bat da, Gasteizen sortu zena 2014an eta Acutronic konpainia suitzarrak erosi zuena 2016an. Azken urteotan David Mayoral zuzendari nagusi eta sortzailea munduan barrena ibili da, robot fabrikatzaileei galdetzeko zer egiten duten beren aparatuetako zibersegurtasunaren arazoa konpontzeko, eta bidaia horietan konturatu zen ia inork ez duela “kontuan hartzen robotikaren segurtasuna eta, beraz, ohartu ginen hor bazegoela merkatu aukera bat”. 2017aren amaieran Alias Robotics sortu zuen beste 11 bazkiderekin batera, eta ia berehala sartu ziren Londresko zibersegurtasun arloko azeleragailu batean, non beren enpresa-proiektua landu baitute azken hiru hilabeteetan.

 

“Robotak edonon egongo dira laster, hortaz, jakin beharra dago nola babesten diren eta benetan seguruak ote diren.  Robot fabrikatzaileek eta erabiltzaileek jakin behar dute epe ertainean ondorio larriak izan ditzaketela robotak babesten ez badituzte. Robot industrial bat hackeatuta produkzio-kate osoa geldiaraz daiteke denbora tarte baterako, eta horrek kostu handiak sortzen ditu. Pertsonei laguntzeko roboten kasuan, berriz, ondorioak are larriagoak izan daitezke, erabiltzailearen segurtasun fisikoa kaltetzerainokoak. Eta ezin dugu ahaztu ondorio oso larriak izan ditzakegula robot horiekin lotutako datuak galdu edo ostuz gero” ohartarazi du David Mayoralek.

 

Arazo hori konpontzeko, konpainiak RIS (Robot Immune System) izeneko txip bat eskaintzen du, “robotak eta bere osagai guztiak babesteko hardware bat”. “Txip hori esku ahurrean sartzen da eta robot barruan txertatu eta harekin konektatu daiteke. Horrez gain, adimen artifizialaz eta machine learning teknologiaz horniturik dagoenez, gai da ulertzeko zer gertatzen den robotean eta bere ingurunean, eta horren arabera jokatzen du. Etengabe aztertzen du gertatzen ari dena, eta esperientziatik ikasten du. Esperientzia horretan oinarrituta gai da erabakitzeko zerbait anormala edo arriskutsua den” esan du Alias Robotics enpresako zuzendari nagusiak. RIS garapen fasean dago oraindik, eta aurreikusten da 2018aren amaieran iritsiko dela merkatura. Bestalde, Alias Robotics enpresak 3-4 lagun gehiago sartu nahi ditu bere plantillan datozen hilabeteetan, eta finantza arloko bazkide estrategikoak bilatu nahi ditu datorren urtean merkatura irteten laguntzeko.

 

Alias Robotics enpresa Euskadiko zibersegurtasun-ekosisteman sartu da, zeina “urrats oso garrantzitsuak ematen ari baita” David Mayoralen arabera.  “Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk apustu sendoa egin dute Euskadiko zibersegurtasun-ekosistema bultzatzeko, inbertsioak eginez gurea bezalako proiektuetan edo Basque CyberSecurity Centre martxan jarriz. Hain zuzen, Londresko haztegian geundenean Basque CyberSecurity Centre-ko jendea etorri zitzaigun bisitan, zertan ari ginen jakiteko. Oso garrantzitsua da zibersegurtasun sektorea bultzatzea, konpainiak sortu behar direlako, konpainiek arrakasta izan behar dutelako eta horrela lortuko delako gauza garrantzitsuak egitea, Europan eta munduan ikusgarritasuna izango dutenak”.

Lotutako albisteak

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

SOC-Ek  bere  kokapen  zientifiko-teknologikoa  sendotu  nahi  du  esparru  aeroespazialean
18/03/2025 Zibersegurtasuna

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean

Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.