Ekintzailetza
Albisteak 15 Marzo, 2018

Ana Aguirre, TZBZ: “Ekintzaileak behar ditugu, ausartak eta gai diren pertsonak”

“Tazebaez”-ek motibazio handia duten 30 gazteren talentua eta esfortzua biltzen ditu, berrikuntza prozesuetan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituztenak, beren aktibitatea enpresen munduan eta hezkuntzaren giroan garatuz.

“Tazebaez”-ek motibazio handia duten 30 gazteren talentua eta esfortzua biltzen ditu, berrikuntza prozesuetan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituztenak, beren aktibitatea enpresen munduan eta hezkuntzaren giroan garatuz. 2013an sortu zen, “garai gaitz bat, baina honek indartu egin gaitu eta XXI. mendean arrakasta izateko beharrezko diren metodologia disruptiboekin lan egiten lagundu gaitu”.

Ana Aguirre hasierako taldearen parte da, “geure burua garatzeko, proiektu inspiratzaile bat sortzeko eta, garapenaren oinarri diren gizartearen hobekuntzari, enpresei eta hezkuntzari, geuregandik ere emateko asmoaz lan egiten dugun zazpi pertsona”.

 

Ez dirudi afera erraza berrikuntza bermatuz munduan eragin positiboa sortzea…

Ez, ez da, ostean mundu guztiak egingo luke! Abentura honi ekin genionean, jakin genekien erronka bat zela, honelako proiektu bat martxan jartzea ez zela gauza erraza izango.

Lau urtez elkarlanean aritu ondoren, 2013an kooperatiba zinatu genuenean, geure burua garatzeko, proiektu inspiratzaile bat sortzeko eta, garapenaren oinarri diren gizartearen hobekuntzari, enpresei eta hezkuntzari, geuregandik ere emateko asmoaz lan egiten genuen zazpi pertsona ginen. Ziur geunden enpresak eta hezkuntza gizartearen eta lurraldearen garapenerako esparrurik garrantzitsuenak direla, eta oraindik ere ziur gaude.

 

Tazebaez!, noski! Kooperatibaren izenean bertan laburbiltzen dira asmoak eta lan egiteko estiloa.

Egia esan, bai. Horrexegatik aukeratu genuen, erronka eta geure beldur eta uzkurkeriak gainditzeko asmoa izenak berak biltzen baititu. Beste inspirazio iturribat da, proiektu batzuetan jarduteko batzuetan behar dugun bultzada ematen diguna.

Gaur egun ‘Tazebaez’ 30 pertsonak osatzen dugu. Motibatutako 30 pertsona, egunean-egunean kooperatiba honen garapenerako beren ezagutzak eskain ditzaketenak. Kooperatibara sartu bezain laster, beren lanaz gaur egun duguna baino gehiago izatera irits daitekeen proiektu batean daudela dakiten hogeita hamar pertsona; geure proiektua barnetik zein kanpotik hobetzeko denok lan egin behar dugula dakitenak. Badakigu geure esku dagoela haztea eta geure buruari erronka berriak proposatuz hobetzea, ikastea eta garatzea. Azken batean, geure esku dago predikatzen dugunaren eredurik onena izatea.

 

INNpulsory! Ezagutzarik praktikara. Zeintzuk dira zuen lan-esparruak?

INNpulsory kontzeptua aholkularitza enfokatzeko dugun modu berezitik sortua da. Geure bezeroak era ia pertsonalean ezagutzen ditugu. Gure ADN-aren parte da lan egiten dugun erakundeetan sakonki barneratzea, proiektuak bultzatuz eta enpresen barnean taldeak sortuz, lider izateko eta behar bezala funtzionatzeko.

Tazebaez-en taldeen taldean datzan metodologia darabilgu. Diziplina anitzeko talde aldakorretan antolatzen gara, proiektu bakoitzaren arabera aldatu egiten direnak. Gure lana lau lan-esparruren arabera garatzen da: ikusizko komunikazioa, hezkuntza eta pertsonen aldakuntza, negozioen berrikuntzaren arloa eta produktu, esperientzia eta espazioen diseinua. Lau esparru hauekin “jokatzen” dugu, eta konbinatzen ditugu proiektu propioak sortzeko eta geure bezeroei erantzunik onenak emateko.

Gainera, barneko azeleratzaile kontzeptua sortu dugu, aipatutako lau zutabeetan oinarritzen dena. Honela, geure zenbait produktu eta ekimenetan jardun dezakegu berrikuntzarako barneko gunean, jarduerok bezeroentzako eskaintzak egiteko darabilgun filosofia eta lanabes berberekin garatuz.

 

‘Mondragon Team Academy’ eta haren nazioarteko komunitatearen ko-fundatzaile zarete.

Tazebaez Mondragon Unibertsitateko LEINN (lidertza ekintzailea eta berrikuntza) graduaren lehenengo belaunaldiak sortua da. Beraz, MTA-ren parte gara hasiera-hasieratik, eta MTA-n erabilitako lanabesak jaso eta asko landu ditugu.

Mondragon Team Academy, taldean 1.300etik gorako ekintzaile kopurua biltzen duen mundu mailako komunitatea da. “Team learning by creating” filosofian sinesten dugu eta elkarrengandik oso ezberdinak diren alorretako proiektuak garatzen ditugu, betiere gizartearen garapen positiboan lagunduz.

MTArekin dugun harremana oso egonkorra da, hasieratik argi izan baitugu graduatu ondotik lotura hertsia mantendu nahi genuela. Zirraragarria da ikasteko, ekiteko eta nolabait bizitzeko ere dugun modu hau.

Mondragon Unibertsitatearen eskutik, geure hastapenetatik saiatu izan gara MTAren garapenerako euskarri izaten, eta gaur egun ere halaxe darraigu. LEINN graduaren garapena hurbiletik lantzen dugu haren nazioarteko ibilbidean, zeinaren barruan irailean bere hirugarren edizioari ekingo dion Shangaiko ibilbidea dago. Gainera, irailetik lehenengo aldiz, bigarren ibilbide bat izango da Seulen. Maastricht-en (Herbehereak) egoitza bat garatzeko ere lan egin dugu. Baina badira bestelako prozesu eta programak, zeintzuetan parte hartzen dugu eskurik esku unibertsitatearekin.

 

Eta zenbait ekimen ere merkaturatu egin dituzue!

Bai. Urte hauetan zehar geure zenbait ekimen garatzen ibili gara, bezeroentzako zerbitzuez aparte. Ez da eredu erraza izan, baina geure taldearen beharrizanak egokitzen ibili gara geure esperientziak, zerbitzuak eta produktuak sortzeko, merkatuak dituen eta geuk antzeman ditugun beharrizanei erantzuna emateko asmoz.

Merkaturatu diren zenbait marka eta produktu ditugu:

‘Make It Visual’: ikusizko komunikazio agentzia (www.makeitvisual.es/eu/). Hain garrantzitsua da Make it Visual, ezen berezko marka izateaz gain, kooperatibaren barneko ezagutza esparru beregaina da.

‘PoliMaker’: bururatzen zaizun ia edozein gauza egin zein konpontzeko baliagarria izan daitekeena. Mundua egokitu zenezake “zeure mundua” sortzeko. (www.polimaker.es)

‘Berdeago’: ingurumenaren iraunkortasunaren gaineko euskal azoka, urtero Durangon ospatzen dena. Aurten seigarren edizioa ospatu du, arrakasta handiarekin. (www.berdeago.com/eus)

‘The Makery’: prototipo kooperatiboen laborategia. (www.themakery.coop )

Global Futurizer: azeleratutako berrikuntza-prozesu irekia. Enpresa handientzat konponbideak sortzeko sortua, diziplina anitzeko ikasleen taldeen bidez, enpresen eta hezkuntza-erakundeen arteko elkarlanaren diseinua berrituz. (www.globalfuturizer.com)

 

Zein erronkarekin zabiltzate orain? 

Egunero erronka berriak agertzen dira, baina erronka nagusiena Tazebaez taldearen barneko taldeak kudeatzean datza. Asko hazi gara azken urteotan, eta ez da batere erraza elkarrekin dinamikak sortzea, baina badakigu honelako erronkek taldea hobetu egiten dutela, gure produktuen kalitatea hobetzen dutela eta gure eguneroko eboluzioa eragiten dutela.

Geure barneko lanak kanpoko prozesuak sortzen laguntzen digu. Gure helburu nagusia esperientzia bakoitzetik ikastea eta Tazebaez-i laguntzen dion gauza oro bermatzea da. Ezagutza elkarbanatu egiten da, eta proiektuan denok sinisten dugu.

Horregatik, ez dugu inoiz langileen profilik bilatzen, pertsonak baizik: diziplina anitz izatearen beldur ez diren pertsona ausart eta gaiak, zereginetan eta itxuraz beren oinarrizko ezagutzatik kanpoko prozesuetan inplikatzen direnak. Tazebaez beren bizi-proiektuetan barneratuko duten ekintzaileak behar ditugu, eta ez dira errazak aurkitzen. Egoera aldakorrak eta egokitzapen arinak mugikortasuna, malgutasuna eta aldatzeko eta geure mugak zabaltzeko gaitasuna eskatzen du.

 

Informazio gehiagorako: http://tzbz.coop/eus/

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.