Aprende&Emprende Aipower Startup Day Bilbon
AI (Artificial Intelligence) Aipower startup produktorearen Venture Builder-ek antolatzen du Aprende&Emprende ekitaldia, Adimen Artifiziala aplikatuz arazoentzako konponbide disruptiboak sortzen dituzten ekintzaile talentudunei zuzendua. Hitzordua hurrengo ostegunean (maiatzak 25) izango da BEAZen, Bilbon.
Ekitaldiaren asmoa da startupak sortzea hasieratik, aditu edo enpresen ideiak batuz, ideia horiek gauzatzeko behar den talentu ekintzailea elkartuz eta ekintzaile horiei behar duten laguntza guztia eskainiz (ekipoa, inbertsioa, metodologia, lehen bezeroak…).
Adimen Artifiziala interesatzen bazaizu, aukera paregabea duzu ikasteko eta ekintzailetzan murgiltzeko. Parte hartu Aipower Startup Day ekitaldian: aukera izango duzu Adimen Artifizialaren arloko negozio ideia bat garatzeko, startupetan espezializatutako Aipower-eko tutoreen laguntzarekin. Parte-hartzaileen artean hainbat ekintzaile aukeratuko dira AiPower-en startupen hazkuntza-programan sartzeko.
IZEN-EMATEAK: https://goo.gl/aHWEqN
info +: http://aipower.ai/
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.