Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

rioja alavesa peña león inversiones gobierno vasco
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 10 uztaila, 2019

Arabako Errioxa: Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzan eta landa garapenean inbertitzen du

Arabako Errioxan garatu diren 28 proiektuek “Peña León” Arabako Errioxako Landa Garapeneko laguntza eta aholkularitza jaso dute.

Arabako Errioxan garatu diren 28 proiektuek “Peña León” Arabako Errioxako Landa Garapeneko laguntza eta aholkularitza jaso dute.

Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan, abokatuen bulegoa Bilarren, eta landetxea eta kirol instalazioak Kripanen, horiek dira Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxan Erein eta Leader Landa Garapeneko Programen bitartez gauzatu dituen 28 proiektuetatik lau.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz gaur goizean elkartu da Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkartearen presidente Maider Murillo Treviñorekin, Guardiako Kuadrillako presidente Joseba Fernandez Callejarekin eta Landa Garapeneko Elkartea osatzen duten erakundeetako kideekin eta inguruko udalerrietako alkateekin. Bileraren helburua izan da LEADER eta EREIN bezalako programen laguntzarekin garatzen ari diren hainbat proiektu ezagutzea.

Laguntza horiek Arabako Errioxako “Peña Leon” Landa Garapeneko Elkartearen bitartez kudeatu dira. Honako hauek dira elkartearen xedeak: eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta bizitza baldintzak hobetzea eta zerbitzuak ematea, eta programen sustapenean, lanketan eta gauzapenean parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bide izatea nekazaritza, industria, merkataritza, turismo sektoreentzat eta Tokiko Administrazioarentzat. Elkarteak Mendinet Elkartean hartzen du parte Euskadiko Landa Garapeneko beste Elkarte batzuekin eta Hazi Fundazioarekin batera, Arabako Lurralde Mahaian eta Landa Garapeneko Euskal Sarean.

 

Honako hauek dira bera osatzen duten erakundeak:

  • Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
  • Arabako Errioxako Ardogintzako kooperatibak
  • Hirugarren Adineko sektoreak
  • Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Turismoaren eta Ekonomiaren Aurrerapenerako Elkartea.
  • Arabako Enpresarien Sindikatua
  • Arabako Errioxako Upategien Elkartea
  • Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna
  • Arabako Errioxako Ikastolen Federazioa
  • MAORA.
  • Luzema Arabako Errioxako Futbol Taldea
  • Arabako Errioxako Merkatarien Elkarteak
  • Arabako Errioxako Zentro Publikoak
  • Garnatza Emakumeen Elkartea


Arabako Errioxari buruzko datuak

2018ko ekitaldian 23 eskaera egin dira LEADER programan (8 Start up-entzat, 5 inbertsioentzat eta 10 oinarrizko azpiegiturentzat); horietatik 16 onartu dira eta horiei 1.442.445,59 euroko laguntza eman zaie. Inbertsioei dagokienez, 737.400 proiektu pribatuenak izan dira eta 2,7 milioi inguru proiektu publikoenak.

EREIN programari dagokionez, 2018an aurkeztutako eskaerak 16 izan dira guztira; horietatik 8 onartu dira eta 148.000 euroko laguntza eman zaie (54.000€ proiektu pribatuentzat eta 103.508€ publikoentzat). Aurreikusitako inbertsioei dagokienez, 88.000€ dira pribatuak eta 1,76 milioi publikoak.

Izaera sozialeko proiektuei dagokienez, guztira 4 izan dira diruz lagundutakoak, 26.000€ baino gehiagorekin. Inbertsioak, berriz, 66.000€ baino gehiagokoak izan dira.

 

EREIN PRIBATUAK 2018

ESKATZAILEAPROIEKTUA
Patxi y Alex, s.c.Tinin Taberna Guardian
Ianire BaladronEstankoa Eltziegon
Ander PerezEstankoa Eltziegon
Zaloa SantinModa denda Eltziegon
Maria PardoLandetxea Eltziegon
Dragos AndranacheTaberna egokitzea Eltziegon

 

EREIN PUBLIKOAK 2018

ESKATZAILEAPROIEKTUA
Eltziegoko UdalaOinarrizko azpiegiturak konpontzea Eltziegoko kaleetan
Labrazako Adm. BatzarraKanpoko argiteria publikoa

 

LEADER PRIBATUAK 2018

ESKATZAILEAPROIEKTUA
Arantza HermosaAbokatuen bulegoa Bilarren
Priscila GainzarainAbokatuen bulegoa Bilarren
Fernando GarridoSoldadura eta arotzeria metalikoko enpresa Lantziegon
Edurne MartinezEdizio eta ekitaldi literarioen zerbitzuak Bastidan
Sandra MartinezEstankoa Lapuebla de Labarcan
Jessica   MartinezEstankoa Lapuebla de Labarcan
Gotzon Diaz de CerioTaberna Moredan
Luis Perez SopelanaAgente komertziala
InconefIngeniaritza enpresarentzako eraikina birgaitzea Moredan
CleanwoodHaritzezko upelen esterilizazioa Lantziegon

 

LEADER PUBLIKOAK 2018

ESKATZAILEAPROIEKTUA
Lezako UdalaLas cuevas kaleko oinarrizko azpiegiturak
Bilarreko UdalaEuste egitura udal igerilekuan
Samaniegoko UdalaEl ochavo ekintzaile zentroa eta kultur etxea handitzea
Navaridaseko UdalaTesoro kaleko oinarrizko azpiegiturak 3. fasea
Moredako UdalaKale, lorategi eta gune publikoen berrurbanizazioa
Iekorako UdalaHondakin uren araztegia eta ponpaketa

 

ARABAKO ERRIOXAKO PROIEKTU SOZIALAK 2018

ONURADUNAPROIEKTUA
Lapuebla de Labarcako Udala“III. Lapuebla Rock Fest 2019 aurkezpena”
Murriarte kultur eta jolas elkartea“Samaniegoren lekua”
Navaridaseko Udala“Navaridaseko ardoaren kulturaren eta historiaren 6. Topaketa”
Bastidako Udala“Manuel Quintanoren heriotzaren II. Mendeurreneko Jardunaldiak”

 

Euskadiko datuak

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez, Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko. Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.

Mendinetek –Euskadin dauden Landa Garapeneko 18 Elkarteek eta Hazi Fundazioak osatutako taldea– kudeatzen ditu laguntza hauek, zeinak Euskadiko Landa Garapeneko Programak (OSOA) –gure Autonomia Erkidegoan landa eta itsasertzaren garapenerako funtsezko oinarria– dituen tresna finantzario nagusienetako bat diren.

 

Bisitatutako proiektuen gaineko datuak


Abokatuen bulegoa Bilarren

Bilarreko Priscilla Gainzain eta Moredako Arantza Hermosa abokatu gazteek jarri dute martxan proiektua. 2018an laguntza eskatu zuten Leader programaren bitartez Start Up bat instalatzeko.

Bilar herri txikiko etxebizitza baten kokatu dira, inbertsio minimo bat eginda, eta beren asmoa da eskualdean zerbitzuak eskaintzen hastea.

6.800 euro inguru jaso dute batera.

 

Mercedes Etxea landetxea Kripanen

Marli Martins Kripandarra da proiektuaren sustatzailea. Inguruan turismo azpiegiturarik falta zela konturatu zen, eta horregatik Kripango herriaren erdiguneko famili etxe batean landetxe bat jarri du martxan, bost logela bikoitzekin, zerbitzu komunekin eta 14 pertsonarendako lekuarekin.

288.173,51 euro inbertitu ditu eta Leaderretik jasotako laguntza 144.086,70 eurokoa da.

 

Kripango kirol instalazioak

Izaera publikoko proiektu honetan –Kripango Udala da sustatzailea– kirol guneko aldagelen eraikuntza lagundu da diruz, mota horretako instalazioek bete beharreko irisgarritasuna araudira egokitzeko. 136.347euroko inbertsioa egin da eta jasotako laguntza 70.000 euro ingurukoa da.

 

Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan

Sara Ramirez Ramirez eta Antonio Aguirre Gonzalez de San Pedro dira proiektu honen sustatzaileak. Biak Moreda Araban bizi dira eta ingeniaritzako lizentziadunak dira, ardogintzaren sektorerako neurrirako soluzioen diseinuan hainbat urteko esperientziarekin.

2014ko urtarrilean enpresak Moreda Araban ireki zituen bere ateak. Aurten diru laguntza bat jaso dute autoenpleguagatik, Erein programaren barruan, eta horrek bulego ezartzen eta jarduera garatzen hasten lagundu die. Esan daiteke gaur egun Inconef erreferentea dela inguruan ardoaren lanketarako teknologian eta Espainiako estatuko beste jatorri izendapeneko beste bezero batzuen eta Frantzian banatzeko beste kontaktu batzuen artean ere bai.

Inconef Moreda Araban kokatuta dago, Udalarenak diren bulego batzuetan, alokairuan, baina gaur egun 1900eko eraikin bat birgaitzen ari dira, bere lan guztia Moredako udalerrian garatzeko asmoa dute eta.

Instalazio berrietarako diruz lagundu daitekeen inbertsioa 360.196,13 eurokoa da, eta 2018ko Leaderren programan 198.107,86 euro jaso dituzte. Proiektua gauzatzen ari da, eta aurreikusita dago aurtengo abuztuan hastea eraikin berria lantzen.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.