Arabako Foru Aldundiak aliantza bat sustatuko du Arabako startupekin, lurraldearen erronkei irtenbide teknologiko eta disruptiboekin erantzuteko
Arabako Foru Aldundiak publikoki aurkeztu du datozen urteetarako proiektu garrantzitsuenetako bat izan nahi duena. Govtech proiektua da; programa bat, zeinaren bidez bilatzen baita Arabako foru administrazioaren erronken eta lurraldeko startup eta scalupen irtenbide teknologikoen arteko konbergentzia.
“Arabako Foru Aldundiak gure enpresa teknologiko gazteenei lagundu nahi die, erakundearen ateak zabalduz irtenbide berriak, gauzak egiteko modu berriak eta tresna berriak eman diezazkiguten, Arabako herritarren erronkei aurre egiteko“, azaldu du Saray Zarate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak.
Proiektua abian da jada, lehenengo lan faseak hasita. Zehazki, lurraldean puntakoak diren enpresa berritzaileen eta teknologikoki puntakoak direnen ekosistema mapatuko da. Helburua da bereiztea eskura dituzten irtenbide motak, garatzen dituzten teknologiak eta toki administrazioari zerbitzuak emateko duten gaitasuna.Lan hori amaitu ondoren, irailean, ekitaldi bat egingo da proiektua jendaurrean aurkezteko; hura “bere helburuak ezagutarazten saiatuko da tokiko startupen komunitatearen artean, proiektuari atxikitzea lortzeko” zehaztu du foru arduradunak.
“Orduan hasiko da Govtech proiektuaren muina“, esan du foru diputatuak. Foru Aldundiak orain lan egingo du identifikatzen lurraldeko startup eta scalupen ekosistemak konpon ditzakeen foru administrazioaren beraren erronkak.
Saray Zaratek adierazi duenez, adibidez, “programak lagundu ahal izango du hain garrantzitsuak edo etorkizunekoak diren erronkei erantzuten, hala nola gizarte zerbitzuen erabiltzaileei buruzko iragarpen analisiak egitea, lurraldeko esperientzia turistikoak hobetzea teknologia erabiliz, berdeguneak kudeatzea errealitate areagotuaren bidez edo datu bolumen handien tratamendua hobetzea fiskalitateari lotutako analisiak egiteko“.
Horregatik, proiektuaren zeharkakotasuna nabarmendu nahi izan du Zaratek bere hitzaldian. “Nahiz eta Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saila izan proiektuaren buru, gainerako foru sailekin batera ari gara lanean, lurraldean inpaktu handiena duten erronkak identifikatzeko eta haiek Aldundiaren beraren estrategia teknologikora egokitzeko“.
Govtechen lehenengo edizio honetan, foru erakundeak administrazioaren eskumen eremuekin lotutako lau erronka identifikatu nahi ditu. Erronka horien gainean deialdi publiko bat landuko da, startup eta scalupek beren irtenbideak proposatuz parte hartu ahal izan dezaten.
Potentzial handiena dutenak azelerazio programa batean parte hartzeko hautatuko dira, zeinaren bidez irtenbideari forma ematen lagunduko baitzaie eta aholkularitza jasoko baitute erakunde publikoekin lan egiteko moduari buruz, kontratazio publikoaren merkatua ulertzeko moduari buruz eta lizitazioetan lehiakorrak izateari buruz. Gainera, planteatutako erronkari erantzuteko egokiena den irtenbideak proiektu pilotu bat garatuko du hura ezartzeko, eta, horretarako, legeriak jasotzen dituen kontratazio formula eta prozedura desberdinak erabiliko ditu.
“Gure ustez, Govtech programak tokiko irtenbide teknologikoak emango dizkigu, bestela zaila zatekeen-eta haietara iristea. Prozesu horretan, gure startupei laguntzeaz gain, geuk ere ikasiko dugu berrikuntza formula berriei buruz“, azpimarratu du Saray Zaratek.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.