Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

AS Fabrik: 24 orduko barnekintzailetza eta berrikuntza ekitaldia Bilbao

Lehen "weetbe Hackathon" ekitaldia iritsi da. Euskadiko irtenbide berritzaile onenak aurkitzea du helburu
Weetbe

Weetbe Hackathon 2022″ martxoaren 18an iritsiko da Bilbao AS Fabrik-era. 24 orduz, diziplina anitzeko 12 talde desafiatuko dituzte Euskadiko sei enpresa erreferentek lurraldeko bi irtenbide berritzaile onenak aurkitzeko.

Parte hartzen duten enpresek 4 arloen inguruko erronka estrategikoak aurkeztuko dituzte: Industria 4.0, Smart Cities, Osasuna & Ongizatea eta Jasangarritasuna. Erronka horiekin, beren produktu edo zerbitzuekin zerikusia duen problematika bati irtenbide berritzaile bat ematen saiatuko dira. Ekitaldiaren ondoren, weetbe taldea enpresekin bilduko da itxiera-saio batean, prozesua amaitzeko eta ondorioak ateratzeko.

Weetbe startup-a pandemian sortu zen, barne-ekintzailetzako proiektu baten bidez. Proiektua weetbe mask izan zen, maskara garden bat. Gaur egun, berrasmatu egin dira, eta urtero Bizkaiko hiriburuan antolatuko duten ekitaldi bat sortu dute. Sofía Bernar Weetbeko business developer-ak dioenez, “Barnekintzailetza astindu eta Euskadiko enpresa helduak teknologia digital berrietara hurbildu nahi ditugu”.

Spri Taldeak laguntza ekonomikoa eman dio ekitaldiari eta beste babesle askok berrikuntza eta barnekintzailetza bultzatzeko aukera ikusi dute ekitaldi honetan. Weetbe hackathon 2022 Leroy Merlinen laguntza izango du, tailer bat jarriko du parte-hartzaileen eskura prototipatzeko tresnak jarriz; Media Markt Zubiarte bigarren saria babestuko du produktu teknologikoen sorta batekin, Metro Bilbao publizitate kanpaina egiten lagunduko du eta Coca-Cola eta Basqueland beraien produktuekin.

 

Zorrotzaurre, talentu eta ezagutzaren gunea

Ekitaldia Bilbao As Fabrik-en izango da, hainbat startup teknologiko eta Mondragon Unibertsitatea elkarrekin bizi diren ekosisteman. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder) finantzatutako eta Bilboko Udalak babestutako proiektua da. Bilbao As Fabrikek ikasleen eta profesionalen artean sortuko den erreferentziazko berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistema bihurtu nahi du. Helburu nagusia Bilboko zerbitzu aurreratuen sektorea bultzatzea eta lehiakortasuna hobetzea da, 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako.

Lehenengo edizio hau irabazten duen taldeak 3.000 € irabaziko ditu, eta bigarren taldeak Media Markt Zubiarte emandako produktu teknologikoen sorta bat.

 

Zer da weetbe?

Weetbe produktuen diseinu eta garapen ingeniaritza bat da. Produktu bat garatzeko prozesu guztian zehar eskaintzen du laguntza, analisitik hasita, merkaturatu arte.

Pandemian jaio zen, Walter Pack taldeko Idelt industria-enpresarekin batera. Azken horrek Beaz elkartearen EskerOn 2021 saria jaso zuen Osakidetzari 20.000 babes-pantaila emateagatik. Pantaila horiek merkatuko lehen maskara gardenen aitzindariak izan ziren, eta, horri esker, ingeniari talde txiki batek independizatu eta weetbe sortu zuten, eragin positiboa duten proiektuen alde egiten duena, gizarte-, ingurumen- eta industria-sarea babestuz.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 5 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak