Ez da bakarrik nola esaten den, “baizik zer esan egiten eta zer isildu egiten den”. Dokumentuen erredakzioa eta analisia etorkizuneko arrisku eta arazoak saihesteko erreminta gisa erabiltzen dira. “Hau guztia modurik eta eraginkorrenean gauzatzen da, TIC-en aukera guztiak baliatuz” zehaztu digu Aurorak, CEBEK Emprendeko kide den zuzenbideko profesionala denak.
Aurora, nola sortu zen ideia hau martxan jartzeko ekimena?
Konfinamendu garaian guztiok behar izan genuen erabaki bat unean bertan hartzeko konponbideren bat. Etengabeko aldaketa giroan bizitzako araudiaren aldaketek operazio guztien dokumentazioa birpasatzea eskatzen zuten, baita profesional eta enpresariek zituzten kontratu eta konpromezuak birpasatzea ere, gainera zetorkien inpaktu ekonomiko negatiboa gutxiagotzeko helburuz.
Testuinguru honetan, bere aholkularitza juridikoa duen eta nazioartean dabilen enpresa-talde batean barneratutako entitate bat, bere dokumentazioa niri bidaltzen hasi zen. Postura bat ala bestea hartzeak zekartzan arriskuei buruzko informazio zehatza lehenbailehen jaso nahi zuen eta hornitzaile batzuekin neurri jakin batzuk hartzearen ondorioak ezagutu nahi zituen. Gainera, nahi zuten komunikazio guztiak, eskutitz formalak, korreo elektronikoak eta abar nik idatz nitzan, desastrea gutxiagotzeko asmoz.
Arazoa ondo konpondu zenuen eta hainbat aukera aurkitu zenituen.
Kolaborazio hau arrakastatsua izan zen, eta ordutik aurrera, hain zehatza den zerbitzu hau iraultzeko beharra antzeman nuen. Profesional eta enpresa guztiengana hurbildu behar zen, bolumena eta tamaina gorabehera, edozein gailuren bitartez. Erabiltzailearentzat esperientzia erabat digitala izan behar zuen, prozesuak automatizatuz eta sarrera erraztuz.
Zerk bereizten du ekimen hau merkatuan dauden beste batzuetatik?
Arlo guztietan bezala, zerbitzu juridikoak gero eta hurrago daude giro digitaletik eta konponbide teknologikoetatik, abokatuaren lana errazteko. Baina bezeroari dagokionez, kasu gehienetan, aurrez aurre egon eta garraiatu beharra konpontzen dira bakarrik, eta Internet bulego fisiko baterako leiho gisa erabiltzen da; hortaz, proposamen berritzaile oso gutxi dago. Hala, ‘eltopolegal’ enpresen aholkularitza ulertzeko modua aldatzen ari dela deritzogu.
Abokatuen bufeteak dituzue lehiakide?
‘Zerbitzu aurreratua’ gara: ez dugu geure burua abokatuen bulegotzat. Oso zehatzak gara, ohiko zerbitzu bat produktu bilakatzen dugu, erabiltzailearentzat online baino ez gara existitzen eta inteligentzia artifizialeko konponbideetarantz abiatzen gara. Hauexek dira ezberdintzen gaituzten bereizgarriak.
Coca-Colaren konpetentzia egarria asetzen duen oro dela baderitzazu, gu ere konpetentzia izan gintezke. Hala ere, ‘eltopolegal’-ek konpetentzia elkarlan bihurtzeko gaitasuna du: enpresarentzako eta Zuzenbidearen profesionalarentzako, aholkularitza juridikorako laguntza eta errefortzurako erreminta gara. Ikuspegi gehigarria gara, ikusi ez duzunaz ‘eltopolegal’ arduratu dela bermatzen dizun lasaitasun gehigarria. Ikusi ez duzuna antzeman, kontrolatu eta abisatzen dizu, edota arrisku horien aurrean har ditzakezun neurriak proposatzen dizkizu.
Hitz egiguzu zeuen bezeroen profilaz.
Gure negozio-eredua B2B da eta merkatuaren bi alor zehatzetan jarduten gara: barne-aholkularitza juridikoa ez duen enpresaria, profesionala edo ETE-a alde batetik; eta bestetik, barne-aholkularitza duen baina arlo oso zehatz bat, denbora eta baliabide asko eskaintzen duena baina beharrezkoa dena behar duen enpresa.
Aukera berrientzako testuinguru berririk bistara?
Sektore ta tamaina guztietako enpresetara heltzeko asmoa dugu. Gure alor naturala ETE-ak eta enpresaren barne-aholkularitza direla deritzagu.
Honez gain, uneon eraikuntza-sektorean sartzen ari gara; Horeca logistika eta sektorean gaude jada.
Zuzenbidearen zein atal da zuen espezialitatea, edo zeinetan jarduten zarete?
Duda barik, kontratuak eta komertziala. Baina hain gara zeharkakoak, ezen edozein sektore edo aktibitateko komunikazioak filtratzen ditugula: Email, burofax edo eskutitz formal bat jaso duten eta beroni erantzun behar dioten enpresarien eskaerak iristen zaizkigu. Erantzunean ez dute euren burua konprometitu nahi, ez dute erantzunean gauza edo egoera jakin batzuen berariazko onarpena agertu nahi. Askotan dokumentuotan norabide jakin bateko estrategia aplikatzea behar dute, eta ahal aholkatzen diegu.
Bezeroren batekin hasiera-hasieratik kontratuaren edo zerbitzuen baldintza orokorrak idaztera iritsi gara, bere aktibitatearen estandarrak oinarritik sendotuz, emaitza hobeak izateko.
Nolako eboluzioa izan du zuen aktibitateak hasieratik? Zein da zuen hurrengo erronka?
Aktibitatea hasi berri dugu; ideia duela urtebete baino zertxobait gehiago sortu zen, eta ordutik eboluzionatzen joan gara, hasierako ideia erabiltzaileei entzuten dien produktu bilakatuz, zerbitzu gero eta tinkoago eta fidagarriagoa eskainiz.
‘Eltopolegal’ e-commerce gisa jaio da orain. Inteligentzia Artifizialeko konponbideak eskainiko dituen plataforma izango da eta konponbideok bi helburu izango dituzte: datuen pribatutasuna eta informazioaren konfidentzialtasuna babestea, eta adimena eta iragartzeko gaitasuna dituen eredurantz eboluzionatzea: Sistemak, kudeatzen duen informazio guztia kontuan harturik, ‘pentsatzen ikastea’ nahi dugu.
info+: www.eltopolegal.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?