Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 24 ekaina, 2019

Aurrera Programa berritu egin da startupak bultzatzeko beste 5 milioi gehiagorekin

Ekintzaileei eta ETE sortu berriei zuzendutako eta SPRIk, Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik abian jarritako programa horrek 4,5 milioi euro inguruko mailegu-eragiketak egin ditu orain arte

 

Ekintzaileei eta ETE sortu berriei zuzendutako eta SPRIk, Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik abian jarritako programa horrek 4,5 milioi euro inguruko mailegu-eragiketak egin ditu orain arte

Urte bakarrean, ekimenaren lau urteetarako aurreikusitako ia finantza-linea osoa esleitu da

 

SPRIk, Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik enpresa-proiektu ekintzaileak finantzatzeko bultzatutako Aurrera Programak beste 5 milioi euroko zuzkidura lortu du Euskadiko startupei finantzaketa-lineak eskaintzen jarraitzeko. Akordioa hasiera bateko lau urteetarako aurreikusitako ia finantza-linea osoa lehen urtean esleitu ondoren berritu da. Eskaeren erritmoa dela eta, finantza-tresna horren hartzaile nagusiak diren enpresa sortu berrien eta startupen harrera oso ona izan dela esan daiteke.

 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta ELKARGIko presidente Josu Sanchezek Aurrera Programaren konpromisoa ezartzen duen eta duela urtebete lehen aldiz sinatu zen akordioa berritu dute gaur.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (SPRIren bitartez), Ogasun eta Ekonomia Sailak (Finantzen Euskal Institutuaren bitartez) eta ELKARGI Elkar Bermatzeko Sozietateak 2018ko martxoaren 15ean izenpetutako hitzarmenaren ondorioz, Aurrera Programak 4,5 milioi euro inguruko 34 eragiketa onartu ditu orain arte, eta ia 3,6 milioi euroko 30 eragiketa egin dira.

 

Eragiketa horiek hainbat jarduera-sektoretan banatu dira, eta, haien artean, bioteknologia, ekonomia gehigarria, material berriak eta informazioaren teknologiak nabarmendu dira. Aurrera Programa baliatu duten enpresa sortu berri gehienen profil teknologikoaren maila handia bada ere, sektore tradizionalagoei (hala nola ehungintzari eta fisioterapiari) lotutako beste ekimen batzuk ere bultzatu dira.

 

EAEko hiru lurraldeen arteko banaketa uniformea da. Hartzaile nagusia Bizkaia izan da (eragiketen % 38), eta, haren atzetik, Gipuzkoa (% 35) eta Araba (% 27) kokatu dira. Onartutako eragiketa bakoitzaren batez besteko zenbatekoa 128.000 euro izan da. Gainera, Aurrera Programak enpleguan izan duen eraginari dagokionez, 182 pertsonak lortu dute enplegua.

 

Ekintzailetza bultzatzen jarraitzeko, Aurrera Programak 5 milioi euroko beste finantza-linea bat lortu du, jarduera hasi zutenetik gehienez ere 3 urteko antzinatasuna duten, ekintzailetza-jarduera bat egiten duten eta 3 urtean gutxienez 3 enplegu sortzeko enpresa-proiektu batekin konprometituta dauden enpresa txiki eta ertain sortu berriei epe luzerako maileguak emateko.

 

Aurrera Programaren bitartez, Finantzen Euskal Institutuak 50.000 eurotik 250.000 eurora bitarteko zenbatekoa duten zuzeneko maileguak ematen ditu, 12 hilabeteko Euriborra+% 1,25eko interes-tasarekin, 7 urtera bitarteko amortizazio-epearekin eta 2 urtera bitarteko gabealdiarekin. Enpresa eskatzaileak proiektuaren finantzaketa-premiaren % 30eko ekarpena egin beharko du gutxienez, eta, beraz, Finantzen Euskal Institutuak jarritako 5 milioi euroak zuzeneko inbertsioko 7,15 milioi euro izango dira gutxienez.

 

Finantza-eragiketak Finantzen Euskal Institutuak egingo ditu zuzenean, eta ELKARGIren abala beharko dute. Sozietate horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta, horretarako, bere ohiko abal-jardueran erabili ohi dituen azterketa- eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu. Azpimarratu beharra dago eskatzaileei ez zaiela hipoteka-bermerik eskatuko, ezta senideen edo proiektuen sustatzaile eta bultzatzaileez bestelako pertsonen sinadurarik ere.

 

Bestalde, gogorarazi beharra dago finantzaketa-linea horrek Eusko Jaurlaritzak eskainitako laguntza ekonomikoen zorroa (diru-laguntza, mailegua eta kapitala) osatzen duela, eta ETEei malgutasun handiagoa (aktibo finkoa + zirkulatzailea), epe luzerako ikuspegia eta ELKARGIren bermea dituen finantza-tresna berri bat eskaintzen diela.

 

Startupen esperientzia Aurrera programarekin

Gaur egin den prentsa aurrekoan VELTIUMeko Alberto Delgadok eta Naru Intelligenceko Eider Sanchezek ere parte hartu dute. Bi startup hauek Aurrera programak eskainitako finantziazio lerroa erabili dute, eta euren esperientzia azaldu dute gaur.

 

VELTIUM startup-aren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia den Alberto Delgadoren esanetan, “AURRERA programak industria-jarduera sendotzen lagundu dio Veltium Smart Chargers enpresari.  Behin garapenak amaitu ondoren, eskuratutako funtsei esker produktuen fabrikazioaren lehenengo etapak finantzatu ahal izan dira”.

 

Naru Intelligence enpresaren sortzaileetako bat eta CEOa den Eider Sanchezek adierazi duenez, “Aurrera programaren bidez lortutako finantzazioarekin bizkortu egin da Step sistema, minbizia duten pazienteen jarraipenaren emaitzak hobetzera bideratutako adimen artifizialeko sistema,  garatzeko eta merkaturatzeko prozesua”. Eider gustura agertu da finantzazioa lortzeko prozesuarekin ere, arina eta sinplea izan baitzen.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.