Azaro Fundazioa: EMEKIN programaren 2.edizioa martxan da
Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean, EMEekin programaren bigarren edizioari hasiera eman dio. Iaz egin zen lehenengo edizioan parte hartu zuten emakumeek egindako balorazio positiboei esker, aurten ere errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. Otsailaren 7an hasi zen bigarren edizio honetan 10 emakume ari dira parte hartzen.
Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetzarako eta kalitatezko enplegu egonkorrak sortzeko ematen dituen dirulaguntzen bidez finantzatuta dago. Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko emakume langabetuei zuzenduta dago, eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da haren helburua. Formakuntza programa berritzaile baten bitartez, emakumeak ahaldundu eta egungo lan mundurako beharrezkoak diren tresnak ahalbidetuko zaizkie, laneratzeko momentuanprest eta konfiantzaz sentitu daitezen.
Heziketa eredua ez da ohikoa; online ikasketa tartekatzen da astean bost orduko aurrez aurreko klaseekin. Partaideek zenbait gairi buruzko bideoak ikusten dituzte etxean, eta zalantzak argitzeko edo galderak erantzuteko, tutorearekin etengabeko harremana izateko aukera dute, emailez edo telefonoz. Astean egun baten (gehienez bitan) aurrez aurreko klaseak dituzte; dinamikoak dira, eta ikasitakoa modu erlaxatu eta erraz batean barneratzeko prestatuta daude. Metodologia berritzaile horren bitartez, IKT tresnen erabilera bultzatu eta familia bizitzarekin bateragarritasuna erraztu nahi dira.
EMEekin programa profil ezberdinetako hainbat emakumeren bilgune bat denez, formazioaren hasieran banakako elkarrizketa egin zaie, bakoitzaren kasu eta ezaugarriei egokitutako ibilbide pertsonalizatu bat diseinatzeko. Edukiei dagokienez, ikastaroa hainbat modulutan banatuta dago. Hasteko, Lea-Artibaiko enpresa ehuna aztertuko dute, eskualdeko errealitatea ezagutzeko asmoz. Ondoren, aditu baten eskutik, lana aurkitzeko erabiltzen diren baliabide digitalak ezagutuko dituzte. Gainera, sormena, ekonomia zirkularra eta ekintzailetza bezalako gaiak ere jorratuko dituzte, eta berrikuntzari buruzko formakuntza ere izango dute; enpresa munduarekin kontaktua berreskuratu eta egun balioesten diren gaitasunak ezagutzeko. Enpresa munduan gaurkotasuna duten gaiak ere landuko dituzte.
Aurtengo edizioan, garrantzia berezia emango zaie, gaitasun pertsonalak garatzeko mindfulness eta coaching bezalako tekniken erabilerari.
Bukatzeko, antolatzaileek ahal duten guztia egingo dute programa bukatzerakoan lan elkarrizketaren bat hitzartuta izateko.
+info: http://xurl.es/g7u5a
Lotutako albisteak

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu
Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat