Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Azaroaren 6an egongo den jardunaldi bat enpresetan belaunaldien arteko erreleboa errazteko metodoak erakutsiko ditu

MLAKOOPek, Deustoko Unibertsitateak, Fagor Ederlanek eta ISEAk ‘Belaunaldien Errelebo Komunitatea’ jardunaldia antolatu dute, talentuen ihesaren erronkari aurre egiteko.

MLAKOOPek, Deustoko Unibertsitateak, Fagor Ederlanek eta ISEAk osatzen duten ‘Belaunaldien Errelebo Komunitateak’ jardunaldi bat antolatu du azaroaren 6an, 9:00etan, Gipuzkoako Ganberan, belaunaldien arteko erreleboari buruz Komunitateak landu eta garatu duen ikerketa eta metodologia partekatzeko eta gaur egun bizu diren talentuen ihesaren arazoari aurre egiteko enpresei irtenbideak ematen saiatzeko. Jardunaldian, erakundeetako hizlari batzuen hitzaldiak entzun ahalko dira, bai eta industrian, osasuneanbeta hezkuntzan bizi den belaunaldien arteko erreleboari buruzko mahai-inguru bat ere. 

Azkenaldian, talentua erakartzea eta mantentzea ezinbestekoa bihurtu da enpresentzat. Hala ere, horietako askok talentu-ihes garrantzitsu bati aurre egin behar izaten diote; hau da, funtsezko postua daukan norbaitek erakundea uzten duenean, bere ezagutza galduz, inori transmititu ez zaiolako. Horrek, ikuspegi ekonomikotik eta, askotan, estrategikotik, oso kostu handia du enpresarentzat. 

Horregatik, belaunaldien arteko erreleboa euskal enpresarien kezketako bat da, azken urteetan areagotu egin baita, negozioen jabeak erretiro-adinera hurbiltzen hasten direnean, batez ere. 

Horrela, jardunaldian belaunaldien arteko erreleboaren arazoari buruz hitz egingo da, enpresetan belaunaldietan zehar garatutako esperientzia partekatzea ezinbestekoa baita. Horrenbestez, ezagutza horiek denboran zehar irauteaz aseguratzen dira, jasotzen duten pertsonaren estilora egokituz. Hala eta guztiz ere, errelebo hau ez da soilik aktu eskuzabal bat, beste pertsona batzuen beharra sortzean, esperientzia transmititzea zaildu egiten delako. 

Belaunaldien Errelebo Komunitateak egindako ikerketaren arabera, enpresetan errelebo generazionala gertatzeko prozesuak duen oztopo adierazkorrena, metodologia falta izango litzateke. Beraz jardunaldian irtenbideak jartzen saiatuko dira.  Metodologia falta hori negozioaren jarduera nagusiak eskatzen duen ahaleginari zor zaio. Izan ere, arduradun nagusiek ezin dute denbora nahikorik izan kupula ordenatua aldatzea bermatuko duen prozedura bat egiteko. 

Jardunaldian parte hartzeko esteka honako hau da: 

www9.mondragonlingua.com/campaigns/2024/jornadas-mlakoop/email.html 

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa. 

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak