Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 ekaina, 2020 Ekintzailetza Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Barne Ekintzailetza: Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk enpresentzako laguntza indartu dute

Bereziki, gaur egungo krisi eta ziurgabetasun bezalako egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek, aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte...
intraemprendimiento

Ba al du zure enpresak negozio-aukera berririk?

Covid-19rekin lotutako jardueraren bat egin al duzu? (produktuak, zerbitzuak) eta hau, enpresaren negozioaren parte gisa finkatu nahi duzu etorkizunera begira?

Zure enpresaren negozio-eredua egungo egoera ekonomikora egokitzen ari al da?

Nahi al duzu langileengan gaitasun berriak garatu eta egungo merkatuetan sortzen ari diren aukera berrietaz baliatu?

 

Bereziki, gaur egungo krisi eta ziurgabetasun bezalako egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek, aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte; horregatik aktibatu eta indartu ditugu laguntza-programak.

Horien artean, joan den martxoaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak eta bere Garapen Agentziak, SPRI, negozio berriak garatzen eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzen ari diren ekintzaileei (proiektu eta enpresa berriak) eta barne-ekintzaileei (lehendik dauden enpresak) laguntzen ari dira.

Barne-ekintzailetza, dagoeneko finkatuta dauden beste enpresetan produktu, zerbitzu, proiektu eta negozio berriak garatzen dituzten pertsona ekintzaileen jarduera da; lankidetza adimenduneko formula eraginkor bat da, non sinergia interesgarriak eta onura partekatuak sortzen dira, hain zuzen ere.

Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimena hau, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk gidatua, ekosistema ekintzailera eta enpresetara zuzentzen da, Araba, Gipuzkoa, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BEAZen bidez. Bere helburua, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzen duten dibertsifikazio-prozesuetan dauden proiektu tradizionalak eta teknologikoak bultzatzea da.

 

Zure enpresa era honetan onuraduna izan daiteke

  • Informazioa, beharrezko baliabideak aurkitzeko orientazioa
  • Mentoring-a, proiektu barne-ekintzailea diseinatzeko, eta aholkularitza proiektuaren garapen osorako.
  • Baliabideak, empresa proiektuak kokatzeko espazioen eskuragarritasuna.
  • Prestakuntza, erakundean ekintzailetza-gaitasunak sortzeko, dibertsifikazio-proiektuak kudeatzeko, dagoen talentua sustatzeko edo do barne-ekintzailetzako programa korporatiboak garatzeko. Tokiko prestakuntza espezializatuko baliabideei buruzko informazioa.
  • Enpresen arteko lankidetza eta networking-guneak, startup-ekin, etab.
  • Dibertsifikazio-proiektua aplikazio berriekin garatzen lagun dezaketen euskal startupekin harremanak izatea, etab.

 

Eskatu elkarrizketa bat gure BIC-etan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
https://upeuskadi.spri.eus/eu/startupak-hazitegiak/

Zuen interesekoak izan daitezkeen beste Laguntza programa batzuk:
https://www.spri.eus/laguntzak/

 

Lotutako albisteak

HIREKIN Inauguración 16 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Imanol Pradales Lehendakariak Hirekin berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko zentro berria inauguratuko du
Irakurri gehiago
SOCIAL FACTORY 15 uztaila, 2024 Ekintzailetza
#SOCIALFACTORY, Gizarte-ekonomiaren eta helburudun enpresen inkubagailua
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 12 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
ON ORDEN, orden en empresa 11 uztaila, 2024 Ekintzailetza
‘In Orden’-ek profesionalentzako eta enpresentzako lan-espazioak ordenatzen eta antolatzen ditu
Irakurri gehiago
8 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Salupequesek osasun-profesionalen laguntza pertsonalizatua eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak