Basque Design Center
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 18 apirila, 2022

Basque Biodesign Center: Baliabide naturalak eta elkarte-ehuna ekonomia zirkularraren alde erabiltzen dituen erreferentziazko zentroa

'Hub' honek, ateak ireki berri ditu, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen inaugurazioaren ostean

Bere abangoardiako instalazioetan, laborategiak eta biomaterialen liburutegia dituztenak, Basque Design Centerrek funtzio anitzeko espazio bat eskaintzen die dagoeneko bertan diharduten eta bioekonomiari lotuta dauden hiru enpresari.

Modaren, ekonomia zirkularraren eta biodiseinuaren industriako proiektuak sustatzeari eskainitako ‘Hub’ honek, ateak ireki berri ditu, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen inaugurazioaren ostean, eta pandemia dela eta, orain arte atzeratu behar izan dena.

Basque Design Center ‘eraldaketarako faktore’ bezala definitzen da, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzeko eta Enkarterri eskualdean eta Euskadi osoan gizarte-eragina izaten laguntzeko. Hortarako, sortzen ari diren sektoreei zuzendutako diseinu eta garapen polo bat eskaintzen du, hala nola modari, ekonomia zirkularrari eta biodiseinuari. Laburbilduz, zentro batek erreferente izan nahi du baliabide naturalak eta tokiko elkarte-ehuna aprobetxatzeko.

Zentro honen prestakuntza-eskaintza askotarikoa. Graduondoko ikastaroak eskaintzen ditu bere Fabricademyn, ehungintzari aplikatutako teknologia berriak irakasten direnak.

Formakuntza-eskaintza horri biofabrikazio eta fabrikazio digitalean sakondu nahi duten profesionalentzako Biomoda eta Lanbide Heziketa ikastaroa gehitzen zaio. Bere instalazio modernoei dagokienez, ART Lab bat nabarmentzen da, non serigrafia eta paperezko inprimaketa tailerrak ematen diren, DIGITAL Lab, 3D inprimaketa laborategiak eskaintzen dituena eta BIO Lab, organismo biziekin materialak garatzen dituen instalazioa, hala nola bakterioak, onddoak eta algak.

Basque Design Centerrak hainbat erakusketa ere eskaintzen ditu, hala nola, ‘Materialistak’ izenekoa, non bisitariak piezekin eta tramankuluekin elkarreragiteko aukera duen, eta diseinatzaileak tokiko kulturetan errotutako artisau-teknikak konbinatzen dituen. Horretarako, punta-puntako teknologiak erabili ahal izango dira, diziplinen arteko oztopoak lausotzen dituzten sormen-eremu berriak arakatuz, eta modari, produktuaren diseinuari edo arkitekturari aplika dakizkiokeen zeharkako kontzeptuak sortuz, webguneak jasotzen duenaren arabera.

Neiker zentro teknologikoa Hub honen bultzatzaile nagusietako bat da eta hiru enpresak proiektu berritzaileak garatzen lagundu du. Ekimen horiek ardi latxaren artilea aprobetxatzearekin eta errebalorizatzearekin lotuta daude, ehunak biderkatzearekin eta helize-landareak sortzearekin, eta ehunen birziklapena abian jartzearekin eta zuraren zelulosatik haria sortzearekin. Angela Eguia Enkarturreko presidentearen esanetan, Basque Design Centerra “ekintzailetzarako pentsatuta dago, bioekonomiarekin lotutako ekimenak inkubatzeko eta bizkortzeko programa bat garatuz eskualdean, Euskadin eta Estatuan”.

BDC gehiago ezagutzeko bere webgunea bisitatu dezakezu.

Basque Design Center

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo,  ostalaritzako  eskaerak  automatizatzeko  AA  erabiltzen  duen  tresna

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.