Beaz Bizkaia: Startup Acceleration Program
«Hazteko asmoa duten startupentzat eta negozio-eredu eskalagarri batentzat, hots, proiektua garatzeko laguntzaile berriak bilatzen dituztenentzat». Horrela aurkeztu zuen Olatz Goitia sozietate publikoaren zuzendariak ekosistema berritzaileari laguntzeko azken foru ekimena.
“Hainbat urtez startupak sortzen lagundu ondorik, Ekonomia Sustatzeko Sailak ekintzailetzari laguntzeko ildoen zirkulua itxi nahi zuen, sortzen ari diren enpresei hazten eta sendotzen lagunduz, Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sor dadin”.
Tresna Beaz Acceleration Program izenekoa da, lau laguntza-programa bertikal biltzen dituena: enpresa-hazkunderako gaikuntza-programa esklusibo bat, negozio-eskola batekin batera; 5 profil kritikok osatzen duten aholku-kontseilu bat, startupetik scale up-era igarotzeko (finantza arlokoa, negozio-ereduak, juridikoa, komunikazioa/arlo digitala, networker industriala); Seed Capital Bizkaiak 100.000 eurorainoko hasierako inbertsioa egiten du, eta B Accelerator Tower (BAT) da kokagunea.
Programa Bizkaiko IFZ duten startupentzat xedaturik dago, gutxienez bi pertsonako taldea dutenak, soluzio berritzaile eta bereizgarria dutenak, MPV balidatua dutenak eta zenbait metrika dituztenak. Gakoa da hazkunde-proiektu bat taxutzen hasi izana.
Programa 2022tik 2023ra bitartean garatuko da, eta deialdia 2022ko martxoan irekitzea aurreikusten da. Apirilean, hautaketa-batzorde publiko-pribatu batek ekimenak ebaluatuko ditu. Maiatzean jakingo da zeintzuk diren aukeratutakoak, eta irailean, BAT irekitzearekin batera, azelerazio programa bera hasiko da.
Lotutako albisteak

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.