BeGasek mugikortasun iraunkorra sustatzen du errepideko garraioan
Bioautogasa jatorri berriztagarriko gas bat da, CO2 isuriak % 90eraino murriztea ahalbidetzen duena eta partikula esekien eta NOx -hiriko kutsaduraren eragileen- emisioak % 90 baino gehiago murrizten dituena erregai fosil tradizionalekiko, kutsadura akustikoa gutxitzeaz gain. Begas gas likidotuz elikatutako eta Euro VI-D Europako araudiaren arabera homologatutako erregai mota hori duten motorren munduko ekoizle bakarra da, errepide bidezko garraio astunean emisioak ezabatzen dituen erregai alternatiboa.
Duela bost urte sortuta, enpresa teknologiko honek pertsonen eta merkantzien garraioan etorkizun jasangarria lortzen laguntzen du, hiriko kamioi eta autobusetarako injekzio likidoko bioautogasa edo motorrak % 100 ekoizten du. “Gure motorrek ibilgailu astunen floten errentagarritasuna eta iraunkortasun ekonomikoa eskaintzen diete bezeroei, baita CO2 emisioen murrizketa nabarmena ere”, nabarmentzen dute enpresako arduradunek.
Autogas edo biogas likidotuaren motorrekin batera, enpresak zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie bezeroei, ibilgailu-flota jasangarriagoa sustatzeko. Horrela, bere zerbitzuen katalogoan diesel-gas hibridazioko soluzioak ditu kamioi eta autobusen flotetarako. Prestazio horiei ordezko erregaiekin mugikortasuna sustatzeko bideratutako ingeniaritza-zerbitzuak, ibilgailuen homologazioa eta isuri kutsatzaileak detektatzeko saiakuntza-probak gehitzen zaizkie. “Gure helburua da pertsonen eta salgaien garraioan etorkizun iraunkorragoa lortzen laguntzea, % 100 ekologikoak diren eta isuri kutsakorrik isurtzen ez duten motorrak fabrikatuz”.
Mugikortasunaren kontzeptu berri horrek eskaintzen dituen abantailen artean, sustatzaileen arabera, honako hauek nabarmentzen dira: flotak kostu txikiagoan aprobetxatzen eta birziklatzen direla, eta trantsizio ekologikoa modu justu, inklusibo eta eraginkorrean lortzeko aurrerapauso bat errazten duela. Gas likidotuaren prezioaren faktorea ere beste erakargarri bat da, izan ere, ebere kostua txikiagoa da erregai jasangarrien beste alternatiba batzuekin alderatuta.
Konpainiaren proiekturik handienetako bat gas-motorrak ekoizteko gai izango den Bizkaiko fabrika baten eraikuntzan parte hartzea izan da. Hainbat enpresa eta erakunderekin lankidetzan, 2022an 500 motor baino gehiago ekoizteko gai izan da lantegi berria. ”Herrialdearen ekonomia zirkularrari lagundu nahi diogu, trantsizio ekologiko bidezkoa, inklusiboa eta eraginkorra sustatuz”, azpimarratzen dute BeGas enpresatik.
+info: begasmotor.com
Lotutako albisteak

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin