Berri Up-ek arrakastaz itxi du bere azelerazio programaren 13. deialdia
Berriupen edizio honetan, startupek euren kandidatura 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetara egokitu dute.
Hautagaiek hamar helburu hauek aipatu dituzte gehien:
- Osasuna eta Ongizatea %40
- Behar bezalako lana eta hazkunde ekonomikoa %38
- Hiri eta komunitate jasangarriak %34
- Industria, berrikuntza eta azpiegitura %33
- Ekoizpen eta kontsumo arduratsua %33
- Klimaren aldeko ekintza %25
- Genero berdintasuna %22
- Kalitatezko hezkuntza %21
- Ezberdintasun sozialen murrizpena %20
- Helburuak lortzeko batasunak %19
Bere 13 deialdietan zehar, BerriUpen 1.100 kandidatura baino gehiagok parte hartu dute, eta hauetatik 28 proiektu aktibo sortu dira. Azelerazio-programak hautatutako proposamen bakoitzari 50.000€ eskaintzen dizkio, startuparen %10a eta lau hilabeteko jarraigo pertsonalizatuaren truke.
BerriUpen zuzendaria den Patricia Casadok honakoa nabarmendu du: “13. deialdian talde bakoitzak bere burua aztertzea eta bere proiektua 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin identifikatzea nahi izan dugu. Hala, partehartzaileen konpromezu-maila eta inguruarekiko ekarpena ebalua ditzakegu, helburu ekonomikoak gora behera. Hausnarketa hau BerriUpen ADN-aren parte da, enpresa-ekimen berriei laguntza eskaini eta ibilbide handiko enpresarien esperientziaren bidez bidea zabaltzeko sortu baitzen”.
Deialdi honetako proiektuen %31a Euskal Autonomia Erkidegokoa da. %23a Madrildik dator, eta %13a Kataluniatik. Gainontzeko %32a bestelako eskualdeetatik datoz.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.