weetbe
Albisteak 3 otsaila, 2023

Berrikuntzara eta Barnekintzailetzara bideratutako hackathona

Profesional gisa hazten jarraitzeko, kontaktu-sarea zabaltzeko eta sinergia berriak sortzeko doako prestakuntza, ‘soft skills’ delakoak garatuz eta praktikatuz

Weetbe Hackathon’  bigarren deialdia martxoaren 10ean eta 11an egingo da ‘Bilbao As Fabrik’ egoitzan, 24 orduko iraupenarekin. Ekitaldian zehar, Euskadiko sektore desberdinetako enpresa liderrek hainbat erronka proposatuko dituzte, taldeen bidez ebatziko direnak.

Ekitaldi honen bidez, parte-hartzaileek “soft skills” delakoak praktikan jartzeko aukera izango dute, hala nola lan-inguruneko problemak ebaztea, arrazoiketa analitikoa edo proiektuak jendaurrean aurkeztea. Jarduera honetan parte hartzen duten profesionalek esperientzia batean garatu ahal izango dituzte beren trebetasunak, eta esperientzia honek, egokitzeko gaitasuna kudeatzen eta denboraren administrazioan lan egiten lagunduko die.

Gainera, networking dinamikari esker, Euskal Herriko enpresa liderrak eta egoera berean dauden profesionalak ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, parte-hartzaile bakoitzak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu beste lan-merkatu batzuk, horien ezaugarriak, eta horrekin batera, bere funtzionamendua eta arazoak. Ekitaldiak aukera ezin hobea eskaintzen die kontaktu-sarea zabaltzeko eta profesional gisa hazten jarraitzeko.

Hainbat sari banaduko dira: 3.000 euroko ordainsari bat talde irabazlearen artean banatzeko; erloju elektroniko bat bigarren postuan geratzen den taldeko pertsona bakoitzarentzat; azkenik, errealitate birtualeko betaurreko batzuk zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean.


Zer da weetbe?

weetbe produktuen diseinu eta garapen ingeniaritza bat da. Produktu bat garatzeko prozesu guztian zehar eskaintzen du laguntza, analisitik hasita, merkaturatu arte.

Pandemian jaio zen, Walter Pack taldeko Idelt industria-enpresarekin batera. Azken horrek Beaz elkartearen EskerOn 2021 saria jaso zuen Osakidetzari 20.000 babes-pantaila emateagatik. Pantaila horiek merkatuko lehen maskara gardenen aitzindariak izan ziren, eta, horri esker, ingeniari talde txiki batek independizatu eta weetbe sortu zuten, eragin positiboa duten proiektuen alde egiten duena, gizarte-, ingurumen- eta industria-sarea babestuz.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.