BerriUp-ek bere VI. urteurrena ospatuko du, startupetan 11 milioi euro baino gehiago inbertiturik dituela
Duela sei urte hainbat inbertsioren bidez sortu zenetik, BerriUpek 11.228.000€ inbertitu ditu 50 startupetan. Inbertsio gehienak Easo Ventures S.C.R. fondoaren bidez egin dira.
50 startup hauetatik, erdiak BerriUpek eskaintzen duen azelerazio programa pertsonalizatua osatu du; eta azeleratutako 25 startupetatik 17k hazkuntza prozesuan jarraitzen dute gaur egun. Gainera, aktibo dauden startupetatik 7k euren kapitala handitu dute 1.874.000 eurotan.
BerriUpen zuzendaria den Patricia Casadoren arabera, zifra esanguratsuak dira sektorearen barruan: “Oso harro gaude 6 urte hauetan eginiko ibilbideaz. Datu hauek herrialdeko azeleratzaile aurreratu nagusia garela berresten dute, FUNCAS-en azken txostenaren arabera. Gure erronka hobetzen jarraitzea eta ekintzaileei ESG irizpideekin bat datozen euren proiektu berritzaileetan laguntzea da”.
2030 Agendan markatutako Garapen Sostengarrirako Helburuetara egokitutako proiektuetan ere aitzindari dugu euskal enpresa azeleratzaile hau. Startupek euren proiektuetan ESG irizpideetatik zeintzuk barneratzen dituzten, zein den haien konpromezua eta giroari zein ekarpen egiten dioten ezagutzeko helburua du. “Startup batean inbertitzerakoan guretzat garrantzia handia duten arloak dira” gehitu du Azeleratzailearen zuzendariak.
Vifit Training, Dynamics eta Dantz Home, XIII. deialdiko hiru irabazleak, azelerazio programan hasiko dira orain BerriUpek Donostiako Zuatzu parkean duen egoitzan. Langune egokia izango dute, giro dinamiko eta berritzailearekin harremanetan. Ekintzaileek euren helburuetara egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute eta 40 profesional baino gehiago dituen sare batean ere euskarria jasoko dute. Honez gain, tutore lana egingo dien pertsona bat izango dute ahalik eta hobekien egokitzeko.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.