BerriUp, hazi nahi duten startupen bila
Deialdi berri bati ekin dio azelerazio-programak
BerriUp azeleratzaileak martxan du jada bere 8. programa, hauei zuzendua: egokitzeko eta nazioartera hedatzeko ahalmen handia duten enpresa sortu berriei. Lau hilabeteko laguntza pertsonalizatua, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu ekimen horrek, bai eta 50.000 euroko hasierako inbertsioa ere BerriUp taldearen eskutik. Azeleratzaile hori ere partaide du euskal ekintzailetzaren ekosistemak, zeina UpEuskadi plataforman biltzen eta plazaratzen baita.
Urtarrilaren 20ra arte dago zabalik deialdia, eta martxoaren hasiera aldera ekingo diote prozesuari hautatzen diren startupek. Hazkunde-potentzial handia duten eta garapenaren hasierako fasean dauden proiektu teknologiko berriei dago zuzendua programa, hots, produktua merkaturatu berria dutenei edo azelerazio-prozesuaren barruan daudenei. Ez da ezinbestekoa taldea enpresa gisa antolatua egotea izena emateko unean, baina bai programari ekitean.
Azelerazioak irauten duen lau hilabeteetan, trebakuntza- eta aholkularitza-prozesu bat eskainiko diete BerriUpeko esperientzia handiko zenbait profesionalek startupei. Enpresa bakoitzak bere mentore-taldea izango du programan zehar laguntzeko, eta BerriUpek Donostian dituen instalazioetan lan-eremu bat erabil dezake. Bestalde, 50.000 euroko hasierako inbertsioa eskaintzen dio azeleratzaileak hautatutako enpresa bakoitzari, akzioen % 10en truke. Azelerazio-programaren kostua 12.000 euro da; beraz, startup bakoitzak 38.000 euro garbi izango ditu erabilgarri.
Aurreko zazpi deialdietan, 21 startupek jo dute BerriUpera. 2015ean sortu zen ekimen hori, eta Euskadiko ekimen pribatuko lehen enpresa-azeleratzailea izan zen. Laguntza ematen diote Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, Mondragon Team Academyk, Agedi Ekintzaile Foroak, Onura enpresak, ieteam aholkularitza-bulegoak, Eywa inkubagailuak eta Hasitago komunikazio-agentziak.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza