BerriUP-ren 11. deialdia, startupen hazkundea eta nazioartekotzea laguntzeko
Azelerazio-programa hau bere hasierako garapen-faseetan dauden eta hazteko ahalmena duten enpresa-proiektuei zuzenduta dago.
Duela egun batzuk, Berriup-ek bere startup-ak azeleratzeko programaren hamaikagarren deialdia ireki zuen, proiektu berriak erakartzeko helburuarekin. Euskal azeleratzaileak ekimen berritzaileak bilatzen ditu, bere ideia errealitate bihurtu dadin lan egin nahi duen talde sutsu bat atzean dutenak, jatorria, negozio-sektorea edo ekintza eremua edozein dela ere.
Azelerazio-programak 50.000 euro emango dizkio hautatutako proiektu bakoitzari, startup-aren % 10-ren eta lau hilabeteko laguntza pertsonalizatuko programaren truke. 16 astez, aukeratutako taldeak Donostiako BerriUp coworking gunean instalatuko dira bere negozio-eredua baliozkotzeko, bideragarria dela erakusteko, eta era berean, merkatuan leku bat duela frogatzeko.
Proiektu bakoitzak aholkulari aditu talde bat esleituta du, ekintzaileei hainbat arlotan eta modu pertsonalizatuan aholkuak emateko, prozesu osoan zehar.
“BerriUP-en badakigu une zailetan dela, koronabirusak eragindako egungo krisi globalean, ekimenik onenak sortzen diren momentua. Gure ibilbidean azeleratu diren enpresa asko adibide garbia dira nola ideia berritzaileenak egoera txarretan izandako esperientzietatik sortzen diren ikusteko”, adierazten du Patricia Casadok, BerriUPeko zuzendariak.
Deialdia apirilaren 17an hasi zen, eta 2020ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, webgunean dagoen inprimakian: https://www.berriup.com/ Ondoren, epaimahai aditu batek jasotako proposamen guztiak baloratuko ditu, eta aukeratutako proiektuek azelerazio-programari ekin ahal izango diote Berriup-eko egoitzan.
“Berriup tokiko proiektu gisa sortu zen, eta, denborarekin, ekimen hau posizionatzea eta nazioarteko proiektuetarako proposamen erakargarri bat sortzea lortu dugu. Guretzat harrosatuna da, euskal ekintzailetza bultzatzen laguntzea eta, aldi berean, beste herrialde batzuetatik datozkigun proposamen berritzaileei aukerak eskaintzea. Horrek erakusten digu gure azelerazio proposamenak funtzionatzen duela eta ildo horretan hazten jarraitzea espero dugu “, azaldu du Casadok.
Berriupek bosgarren urteurrena ospatuko du 2020an. Hamar edizioetan 700 proposamen baino gehiago jaso ditu eta 80 lanpostu baino gehiago sortu dituzten 25 startup azeleratu ditu.
Berriup-i buruz:
2015ean sortuta, BerriUp Euskal Herriko lehen azeleragailu pribatua izan zen. Gaur egun, 30 aholkularik baino gehiagok osatzen dute sarea da, eta 25 enpresak parte hartu dute azelerazio-programan, Zuatzu Parkeko Donostiako egoitzan. Informazio gehiagorako: www.berriup.com
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko