Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Mario Iñiguez Adresles
Albisteak 14 urtarrila, 2023

BIC Bizkaia Ezkerraldea luxua da Ekintzailetzarako

“Beti izan dut ekintzaile sena”, aitortu du Mariok. Datu-diziplinekin lotutako ikastaroak sustatzen, antolatzen eta ematen hasi zen, BIG Datari, Business Analyticsi eta Grafo Semantikoei buruzkoak, besteak beste, eta, horren ondorioz, 2016an bere lehen “enpresatxoa” sortu zuen.

Mario Iñiguez informatikako ingeniaria da, Deustuko Unibertsitatean Datu eta Prozesuetan espezializatua. Haren esperientzia profesionala finantza-erakundeetan oinarritu da beti, Vital Kutxan, Kutxan eta BBKn hasita, eta BBVAn hainbat zereginetan amaituta; nabarmentzekoa da Kudeaketa Globaleko Informazio Sistemetan eta Negozio Prozesuen Optimizazioan duen espezializazioa.

“Beti izan dut ekintzaile sena”, aitortu du Mariok. Datu-diziplinekin lotutako ikastaroak sustatzen, antolatzen eta ematen hasi zen, BIG Datari, Business Analyticsi eta Grafo Semantikoei buruzkoak, besteak beste, eta, horren ondorioz, 2016an bere lehen “enpresatxoa” sortu zuen. Alabaina, 2020an erabaki zuen bere bizitza profesionalean aldaketa bat egitea, erosotasun-zirkulutik ateratzea eta ia 50 urterekin bi bidetan ekitea ekintzailetzari. Batetik, “Adresles” startup disruptibo eta berritzailea sortu zuen, eta, bestetik, ETE-ei efizienteagoak izaten laguntzen hasi zen, haien negozio-prozesuak hobetuz eta metodologia eta tresnak emanez etorkizunean laguntzaren mende egon gabe egin dezaten hobekuntza hori. “Denbora luzez leku berean egoteko geldiezinegia naiz, eta, gainera, nire berezitasunaren parte da”, dio.

 

Hitz egin iezaguzu Adreslesi buruz.
Adresles partikularrentzako eta enpresentzako bidalketak errazten dituen plataforma berezi eta disruptiboa da, inork ez baitu guk bezala egiten. Adreslesekin, edozein pertsona edo negoziok egin ditzake bidalketak hartzailearen helbiderik gabe; ez dago zertan jakin. Haren telefonoa, posta elektronikoa, Instagrameko Id-a, Facebook… besterik ez duzu behar. “Bidalketen bizum” moduko bat da.

Imajinatu nola arindu daitezkeen erosketak, nola sinplifikatzen den negozioen bizitza, nola egiten dugun erraz pertsonen arteko edozein bidalketa. Egunero ezagutzen dugu Adreslesen beste aplikazio posible bat.

 

Nola sortu zen ideia hau?
Benetako behar batetik sortu zen ideia. Joan den urteko uztailera arte BBVAn lan egiten nuen; hango lankide bat aita izan zen eta opari bat egin nahi genion. Haurtxoentzako gauzak zituen otar bat erosi genuen establezimendu batean, baina inork ez zeukan haren helbiderik…

Datu- eta prozesu-ingeniari gisa, neure buruari galdetu nion ea norbaiti zerbait bidaltzeko haren helbidea jakin behar ote nuen. Eta erantzuna da ezetz. Teknologia beste modu batera erabiltzea besterik ez da behar.

 

Zein garapen-fasetan dago zuen enpresa?
Nik esango nuke inkubazio-fasea gainditu dugula eta azelerazio-fasean gaudela dagoeneko. Ekainaz geroztik dugu merkatuan MVP bat, lehen egunetik monetizatzen, erabilera-kasuak, segmentuak eta gure baliabideak ahalik eta azkarren non jarri jakiteko kanalak esperimentatzen.

 

Zein dira Adreslesek dituen erronka nagusiak?
Argi daukagu; arrakasta-faktore batzuk landu behar dira. Batetik, erabiltzailearen esperientzia dago, bezeroa da beti lehena. Pertsonen eta negozioen ohitura eta portaera aldatzen ari gara bidalketa nola egiten dudan pentsatzeko orduan. Helbidea behar duzula pentsatzea da ohikoena, baina ez, id bat eta kito.

Bestalde, logistika dago; guk ez ditugu bidalketak egiten, erraztu eta logistika-enpresen esku jartzen ditugu. Aldakortasuna, malgutasuna eta, batez ere, zerbitzuaren kalitatea emango diguten aliantza indartsuak sortu behar ditugu.

Edozein bidalketa-beharren Top Of Mind-ean ere egon behar dugu. Jendeak “Adresles bat egingo dut” pentsatzea lortu behar dugu. Hau da marka, gure kopiaren defentsa handiena izango dena, eta hori lortzen da marketin-inbertsio handiarekin eta sare-efektua lortuz.

 

BICetik jarduten duzue. Zergatik BIC?
Bai, BICetik jarduten dugu, garatzen gara, iteratzen dugu eta ikasten dugu. Izan ere, hasiera-hasieratik harrera bikaina egin digute, baliabideak eta oihartzuna eman dizkigute, eta komunikazio-bideak, finantzaketa eta abar ireki dituzte, ekintzailetzarako luxua.

 

Nolakoa izaten ari da zuen esperientzia BICen?
Ekintzaile guztiek hor egon nahi dute. Dena da erraztasuna, atetik sartzen zarenetik. 5 izar ekintzailetzari harrera egiteko.

 

Barakaldotik mundura… Mundu mailan ari zarete lanean?
Bai, Barakaldoko startup apal honetatik gai gara bidalketa bat munduko edozein lekutan jartzeko, hartzailearen telefonoa besterik izan gabe. Magia egiten dugu.

 

Helburua?
Gure helburua edo misioa da pertsonen eta negozioen ohitura aldatzea, beren bizitzako alderdiren batean zerbait bidali behar dutenean, sinpletasunaren, pribatutasunaren eta jasangarritasunaren printzipioei jarraituz.

 

Hurrengo urratsa?
Blitz Scalling-en garaiari edo hazkunde “basatiari” aurre egitea. Product market fit dugu, eta gehiago maite gaituzten kanalak eta segmentuak ikusten hasi gara… azeleragailua zapaltzeko ordua da.

 

Nola ikusten duzue Adreslesen etorkizuna?
Adreslesek erreferentzia bihurtu behar du bidalketa-beharrean, merkatu-estandar bat, ohiko zerbait… gustatuko litzaidake laster norbait “Adresles bat egingo dut” pentsatzen hastea, bidalketa bat egin behar dut pentsatu beharrean.

 

info+: www.adresles.com

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

EmprendeXXI  Sariak:  Inspectrail,  Euskadin  potentzial  handiena  duen  startupa
21/02/2025 Up Euskadi

EmprendeXXI Sariak: Inspectrail, Euskadin potentzial handiena duen startupa

Donostiako startupak trenbide azpiegitura mantentzeko irtenbide integral aitzindari bat sortu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.