Zure negozioa sendoago bihurtzen duten laguntzetarako eta informaziorako zuzeneko sarbidea
Zer behar duzu?
Nire harpidetzak

Aukeratu jaso nahi duzun informazioa

Filtra tu búsqueda

TECNUM BIC GIPUZKOA
Albisteak 10 otsaila, 2023

Bic Gipuzkoak eta Tecnunek lurraldean ekintzailetza sustatzeko Katedra sortu dute

Helburuen artean dago etorkizuneko ingeniarien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartzea

Bic Gipuzkoak eta Tecnunek, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolak, Gipuzkoan ekintzailetza garatzea helburu duen Katedra bat jarri dute abian. Helburuen artean dago Tecnuneko ikasleen, ikertzaileen eta ikasle ohien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartzea.

Hitzarmen hori sinatuta, bi erakundeen arteko hogei urtetik gorako elkarlana gauzatzen da, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria eta BIC Gipuzkoako presidenteak berak gaur goizean Ingeniaritza Eskolan egin den ekitaldian nabarmendu duenez,  “Tecnunen eta BIC Gipuzkoaren arteko harremanaren oinarrian beti egon izan da babesa ematea eta ikaskuntza, baina, batez ere, gure ezagutzak Ibaetako campuseko ikertzaileek, irakasleek eta ikasleek sortzen dituzten enpresa-ekimenetan aplikatzean oinarritu izan da”.

Raúl Antón Ingeniaritza Eskolaren zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkio BIC Gipuzkoari, eta “Tecnunen ikasle ohiek, kasurik gehienetan BICen laguntzaz, abian jarritako proiektu ekintzaile arrakastatsuen ehuneko handia” nabarmendu du. “Ziur gaude belaunaldi berriak ekintzailetzan prestatzen jarraitzeak eragin positiboa izango duela gizarte osoan”.

Tecnunen aldetik Gustavo Pegok, Unibertsitateko Ekintzailetzako zuzendariak, lideratuko duen Katedrari esker, “bi erakundeak aspalditik egiten ari diren apustuaren hainbat alderditan aurrera jarraitu ahal izango da”, besteak beste, formakuntzan, sentsibilizazioan eta ekintzailetzaren hedapenean, akordioan bertan nabarmendu denez.

Katedraren jardueren artean aipatzekoa da Tecnuneko ikasleei zuzendutako inbertsio-laborategia abian jartzea, erabakiak inbertitzaile baten irizpidean oinarrituta hartzen ikasteko aukera emango diena. Beste proiektu bat Ekintzaile Eskola sortzea izango da, eta esparru ezberdinetan adituak diren Tecnuneko ikasle ohiek osatuko dute. “Ikaragarria da, eurek jaso dutena gizarteari itzuli nahi dioten ikasle ohiak inplikatu baitaitezke. Ekintzaileak laguntza behar du, eta bide hori lehen egin duten ekintzaileen bidez emango diogu”, zehaztu du Gustavo Pegok.

Programa honekin elkarrekin jarraitu nahi dugu lanean, ikertzen, sustatzen, suspertzen eta balio zientifiko eta teknologiko handiko ekimen ekintzailea gehiago sustatzen”, adierazi du Leyre Madariaga BIC Gipuzkoako presidenteak. “Gainera, horrek egiaztatzen du Tecnunek barneratuta duela ekintzailetza-ekosistema eta enpresentzat eta organizazioentzat zerbitzu aurreratuak garatzen betetzen duen eginkizuna”, esan du amaitzeko.

TECNUM BIC GIPUZKOA

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.