bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza
Albisteak 26 Marzo, 2020

Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak garatzen ari dira

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak garatzen ari dira. Sektorea sendotu eta irmotzeko, Bic Gipuzkoak lau jardunaldi antolatu ditu esperientziak partekatzeko eta askotariko eragileen arteko lankidetza hauspotzeko.

Horietako lehena “From Bioscience to Business” izan da, Tecnun-Universidad de Navarrarekin batera antolatua. Bada, sektoreko ordezkari ugari bildu ditu, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko orduan interesekoak diren askotariko ezaugarriak eta esperientziak ezagutuz ikerketa-lanaren emaitzak merkatura zabaltzeko. Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen Departamentuaren laguntza du.

“From Bioscience to Business” saioa Bic Gipuzkoak antolatu du Tecnunenen lankidetzaz (Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Ingeniaritza Eskola). Topaketetan bat egin dute bioteknologia-industriari lotutako askotariko arlotako esperientzia adierazgarriek. Topaketen programa honen inaugurazioan, Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusiak nabarmendu du Gipuzkoako biozientzien sektorea estrategikoa dela eta Aldundiak haren garapena sustatzeko konpromisoa hartu duela.

Jose Maria Siotak, IESE Entrepreneurship and Innovation Centerreko zuzendari exekutiboak, teknologia-transferentziako estrategia eta joerei eta ‘Corporate Venturing’i buruzko bere ikuspegia azaldu zuen. Ezarritako enpresen eta startup berritzaileen arteko lankidetza bultzatzeko premia nabarmendu zuen, “badagoelako ezkutuko ahalmena merkaturatzeko prest”. Haren iritziz, Europak aurre egin behar dio “teknologia-transferentzia beste maila batera eramateko” erronkari; izan ere, eskaini zituen datuen arabera, munduko lehen 100 ikerketa-erakundeetatik 21 daude Europan, baina patenteen % 95 “ez daude aktibo”.

Federico Gagok 20 urtetik gorako zuzendari-esperientzia du farmakoen industrian, eta beste batzuekin batera sortu ditu VB Devices, Allero therapeutics eta Cytovation AS. Bada, ‘Venture Builder’ gisa izandako esperientziaz hitz egin zuen, “proiektu bat inbertigarri egiten ekintzaileari laguntzen” . Haren iritziz, “korporazio handiek, sektore honetan proiektu batean inbertitu aurretik, merkatuaren errealitatearen iragazkia pasa behar dute. Ez da erraza inbertitzaileak ekartzea”, adierazi zuen, eta horregatik, “startupek plan bat izan behar dute beren bidea bakarrik egiteko gai izan daitezen”.

Jesus M. Hernandezek, bioteknologiako kontsultore independente, Eli Lilly presidenteorde ohi eta CIMAko (Nafarroako Unibertsitatea) zuzendari ohiak, oinarrizko/aplikatutako ikerketari eta merkatuko transferentziari buruz hitz egin zuen topaketan. Haren iritziz, sektoreko ezaugarriak zein diren ikusita, beharrezkoa da “15 urteko ikuspegi batez lan egitea, aurreikusiz denbora-tarte horretan garatzen ari garen produktuaren merkatua, lehiakideak eta produktuaren benetako beharra nolakoak izan daitezkeen”.

Gloria Gonzalez Vivet Therapeuticseko zuzendari zientifiko eta CIMAko ikertzaileak bere enpresaren kasua aurkeztu zuen zientzialari baten ikuspegitik. Giltzarriak, haren iritziz, sinesgarritasuna eta zientzia zorrotza eta kalitatezkoa edukitzeko premia dira. “Alderdi horiek oinarrizkoak dira inbertitzaileetan konfiantza sortzeko; izan ere, etengabe bilatu behar dugu inbertsioa garapen zientifiko berrietarako”.

 

Gipuzkoako bioteknologia-sektorea

Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutza partekatzea eta askotariko eragileen arteko lankidetza bultzatzea, ekonomiaren garapena bultzatu eta Gipuzkoako bioteknologiaren sektorea sendotzeko.

Jardunaldi hauexek gaurdanik maiatzera egingo dira, askotariko ikuspegiak bilduz: “Startup bioteknologiko bat egituratzeko ezin besteko alderdiak: ikuspegi juridikoa eta finantzarioa”; “Hack your company!!!”; bukatzeko, maiatzaren 7an, saio bat egingo da bioteknologia-sektoreko enpresetako inbertitzaileekin .

Topaketa horien helburua da biozientzien sektorea dinamizatzea, merkatura teknologia eta ezagutzaren transferitzea bultzatzeko. Horretarako, helburu zehatzak dituzten askotariko jardunaldiak diseinatu dira, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta Gipuzkoako biozientzien sektoreko eragileak elkarrekin sare-lanean aritzeko: startupak, unibertsitateak, CIC, teknologia-zentroak, enpresak, sistema sozio-sanitarioko eragileak, inbertsio-funtsak, etab.

Ekitaldiaren bideoa

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.