BIGA Avant Wear, Kickstarter crowdfunding plataforman
Biga Avant Wear diseinua estimatzen duten, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten eta natura errespetatzen dutenen moda-marka da. Ania eta Aiala Luceroren eskutik jaio da, duela hamarkada bat baino gehiago modari lotuta dauden Gasteizko bi arabar.
Arropak diseinatzeko eta modaren industrian beharrezko aldaketa ezartzeko interesak, proiektu berritzaile hau sortzera eraman zituen 2018an.
Markaren lehen bilduma osatzen duten jantzien % 40a material birziklatuekin eginda daude; gainera, tratamendu nanoteknologikoak dituzte orbanen, usainaren eta zimurren kontrako propietateak ematen dizkietenak.
Estetika minimalistakoa eta funtsa ‘retrofuturista’-rekin, silueta klasikoen eta denborazkanpoko diseinuen alde egiten dute. Erabat ingurumenarekin kontzientziatuta, Galiziako eta Euskadiko lantegiekin lan egiten dute, arroparen kilometrajea ahalik eta gehien murrizteko.
Proiektua Kickstarter crowdfunding plataforman dago eskuragarri, non beren arropak aurrez erosteko aukera eskaintzen dute, %30erainoko deskontuekin. Gainprodukzioa saihesteko asmoarekin, bere helburu finkoa eskaripeko lehen ekoizpena sortzea da.
Uztailaren 16ra arte martxan egongo den proiektu honi lagundu eta kanpaina bisitatu daiteke, esteka honen bidez: https://www.kickstarter.com
+ info: www.bigawear.com

Ania eta Alaia Lucero
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.