Bilbao AS FABRIK proiektuak 12 enpresa eta 120 profesional barne hartzen ditu 2018 4.0 Industrian
- Bilbao As Fabrik Bilboko Udalak sustatzen eta zuzentzen duen hiri-proiektu bat da, eta finantzaketarako Europako Batzordearen laguntza jasotzen du Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsen bitartez, UIA (Urban Innovative Actions) proiektu gisa hautatua izan ostean.
- Udalak Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez hartzen du parte ekimenean, baina, beste bazkide estrategiko batzuk ere baditu, hala nola Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EKIN. Horrek agerian uzten du lankidetza publiko-pribatua zein garrantzitsua den hiriko etorkizun ekonomiko lehiakor eta jasangarriari laguntzen dioten ekimen handiak bultzatzeko orduan.
Bilbao As Fabrik proiektuaren helburua da 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuak sustatzea Zorrotzaurre ekosistema berritzaile gisa egonkortzeari begira, eta orain ari da lehenengo emaitzak erdiesten.
Aurten, 2018. urtean, 4.0 industrian aplikatzeko teknologia-sektoreari lotuta dauden 12 start-up sartu ditu tartean Bilboko Udalaren proiektuak, eta, gainera, proiektuko mentoring-prozesu baten laguntza jasotzen dute. Aurten, halaber, 120 profesional baino gehiago aritu dira Bilbao As Fabrikek sektorearen ezagutza indartzeko eskaintzen dituen adituentzako ikastaroetan. Bestalde, hurrengo hilabeteetan Zorrotzaurren Beta II eraikina zaharberritzeko obrak hasiko dira.
ETORKIZUNEKO ESTRATEGIA BATEN ALDEKO APUSTU PUBLIKO-PRIBATUA
Bilbao As Fabrik proiektuan, guztira, 5.800.000 euroko aurrekontua dago. Europako Batzordeak kopuru osoaren % 80 lagundu du diruz; hau da, udalak garapen ekonomikoarekin, aberastasuna sortzearekin eta kalitate oneko enpleguarekin duen konpromisoa babesten duen nazioarteko beste berme bat dugu.
Bilbao As Fabrik ekimenari esker, negozio digitaletarako ideien haztegi bat izango da Zorrotzaurre, eta, aldi berean, 4.0 industriari lotutako etorkizuneko inbertsioak iristeko motorra ere izango da. AS Fabrik Bilbaoren xedea da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre ekosistema berritzaile gisa egonkortzea, zeina erreferentzia izango den 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan.
Bilbao As Fabrik Bilboko Udalak sustatzen eta zuzentzen duen hiri-proiektu bat da, eta finantzaketarako Europako Batzordearen laguntza jasotzen du Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsen bitartez, UIA (Urban Innovative Actions) proiektu gisa hautatua izan ostean. Udalak Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez hartzen du parte ekimenean, baina, beste bazkide estrategiko batzuk ere baditu, hala nola Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EKIN. Horrek agerian uzten du lankidetza publiko-pribatua zein garrantzitsua den hiriko etorkizun ekonomiko lehiakor eta jasangarriari laguntzen dioten ekimen handiak bultzatzeko orduan.
BILBAO AS FABRIK, LAU JARDUKETA GARRANTZITSU
Beta II eraikinean dagoen Bilbao As Fabrken egoitzatik, lau jarduketa garrantzitsu koordinatzen dira:
- Unibertsitateko ikasleei, pertsona ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak, ekonomia digitalean 4.0 industriako erronkei aurre egitea xede dutenak.
- Alor publiko eta pribatuko eragile edo interes-talde nagusien artean networking-ekintzak gauzatzea, industria-sektoreko oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko bideragarria nahiz eraginkorra den estrategia bakarra koordinatze aldera.
- Bilbon egoitza duten start-up direlakoen merkaturatzea bultzatzeko eta errazteko proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko eskatzen duen ezagutzari, espezializazioari eta teknologiari lotutakoak.
- Ideien laborategi eta behatoki bat abiaraztea, non alor teknologiko, 4.0 industriako eta ekonomia digitaleko joerak aztertuko diren tokiko enpresek aurre egin behar dituzten erronkak identifikatzeko eta erronka horietarako irtenbide berritzaileak proposatzeko.
ZORROTZAURE, AUKEREN EREMUA
Zorrotzaurreko uhartea inbertsioak erakartzeko eta aukeretarako eremu gisa eraikiko da, eta, horrela, garapen ekonomikoa sustatuko da. Zorrotzaurreko uhartearen garapen-plana Bilboko hiri-berroneratzea erdiesteko azken operazioa da. Era berean, proiektu integral eta jasangarri bat dugu, zeinaren bitartez industria-barruti zahar bat barruti teknologiko bati lotutako eremu berri batekin konektatzen den. Bertan, honako hauek ditu: etxebizitza irisgarriak, enpresak ezartzeko eremu ez kutsatzaileak, askotariko gizarte- zein kultura-ekipamendu eta -tresnak eta aisialdirako eremu asko. Zorrotzaurre, halaber, anbizio handiko Hiri Garapen Jasangarri eta Integraturako Estrategia bat ezartzeko agertokia da. Hain zuzen ere, Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du.
info+: https://www.uia-initiative.eu/en/uia-cities/bilbao
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza