Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 otsaila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Bilboko Udalak “Bilbao Ekintzaile Gala” antolatu du 2022. urtean 185 enpresa sortu dituzten pertsonak omentzeko, azken zazpi urteetako kopururik handiena

Hurbileko negozioak hazi dira batik bat, eta ostalaritzako enpresak (%9,1), osasunari eta ongizateari lotutako jarduerak (%10,2), eraikuntzakoak (%8,1) eta estetika eta irudi pertsonalekoak (%5,9) sortu dira.
Gala Bilbao Emprendimiento

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Azkuna Zentroan, zuzendu zuen “Bilbao Ekintzaile XIX. Gala”, hau da, 2022. urtean eta ekintzailetzarako udal-zerbitzuaren babes eta aholkularitzarekin hirian 185 enpresa sortu zituzten pertsonak omentzeko ekitaldia.

Juan Mari Aburtok ekitaldian Bilboko “Baldosa” eman die ekintzaile guztiei, egindako ahalegina eskertzeko, bai eta hiribildua garatzeko egindako ekarpenak eta haien gogo ekintzailea omentzeko ere.

Negozio berri bati ekin nahi dioten pertsonei Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, eskaintzen dien laguntzari esker, 185 negozio berri ireki ziren, aurreko urtean baino 26 gehiago. Azken urteetan nabarmendu beharreko datua dugu; izan ere, 2015. urtean baino ez zen gainditu, 187 ekimen ekintzaile berri martxan jarri zirenean.

Enpresa berri horiei lotuta, halaber, 234 lanpostu berri sortu dira hiribilduan. Kopuru hori oso zenbaki garrantzitsua da 2021.urteari dagokionez, suspertzea erakusten baitu, orduan 193 enpresa sortu baitziren. Horrez gain, enpresetan inbertitutako zenbatekoak ere gora egin du, 4,1 milioi euro baino gehiagorekin eta kanpo-finantzaketarekin (%47, 2021eko %34ren aldean).

Datu horiek alkateak iragarri duenez “azken zazpi urteetan erregistratutako altuenak dira, eta, horrela, Bilbok hiri ekintzaile gisa hartu duen indarra bermatzen dute”.

 

GORA EGIN DUTE HURBILEKO NEGOZIOEK

2022ko ekitaldiko berritasunen artean daude, besteak beste, hurbileko negozio berri gehiago martxan jarri izana. Zehazki, gaur egun hiriko auzoetan dauden saltoki guztien %13 dira horrelakoak, eta, ehuneko horri esker, pandemiaren aurreko datuetara itzuli da sektorea. Bestalde, nabarmendu beharra dago hurbileko negozioek gora egin dutela honako hauei lotutako enpresak sortzearekin batera: ostalaritza (%9,1), osasunari eta ongizateari lotutako jarduerak (%10,2), eraikuntzakoak (%8,1) eta estetika eta irudi pertsonalarekin zerikusia dutenak (%5,9).

Horrez gain, 2022. urtean sortutako enpresa berriak kultura- eta sormen-industrien sektorean (%22), internet eta ekonomia digitalaren sektorean (%9) eta zerbitzu aurreratuen alorrean (%8) aritzen dira.

Amaitzeko, eta kokapena kontuan hartuta, negozio berrien %27,03 Abandoko barrutian ezarri ziren, %24,32 Ibaiondon, %12,43 Deustun eta %11,35 Begoñan.

 

ETORKIN ETA EMAKUME GEHIAGO EKINTZAILEEN ARTEAN

Sortutako enpresen kopuruak nabarmen egin du gora, bai eta horri lotuta sortutako lanpostuen kopuruak ere, eta, hori horrela, nabarmendu beharra dago iaz negozio berri bat ireki zuten etorkinen kopuruak gora egin duela. Zenbateko osoaren %24 izan ziren. Horrek esan nahi du 13 puntuko gorakada egon dela 2021. urteko kopuruekin alderatuta (%11).

Beste alde batetik, EMAKUMEAK ari dira iaz martxan jarri ziren negozio gehienak zuzentzen, eta, zehazki, guztien %57 dira.

Alkateak zehaztu duenez etorkinek eta emakumeek sortutako enpresen hazkundea, bai eta hurbileko negozioena eta auzoetakoa ere, “horiek dira urte honetako balantzean nabarmentzen diren hiru faktoreak”.

Horiek guztiek Juan Mari Aburto, Xabier Ochandiano zinegotziaren eta Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendariaren eskutik jaso dute BILBOKO BALDOSA. Ekitaldian alkateak adierazi duenez “maskararik eta edukiera- mugarik gabe egon gaitezke, eta badirudi borroka hori gogor eta ahalegin handiz gainditu dugula”.

 

EKINTZAILETZARA BIDERATUTAKO ZERBITZU OSOA BILBON

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

Iaz, zentroan 2.292 PERTSONAK jaso zituzten ekintzailetzarako laguntza eta aholkularitza; 2021ean, berriz, 1.778 pertsona izan ziren. Horrez gain, 1.022 pertsonak ekintzailetza-zerbitzuei buruzko informazioa jaso zuten. Zentrora, halaber, 446 enpresa-ekimen eta 605 proiektu iritsi ziren, eta laguntza eta aholkularitza jaso zituzten. HAZKUNDEA GARRANTZITSUA izan da, 2021. urtean 449 izan baitziren. Hain zuzen ere, 605 proiektu horietatik, 314 berriak dira. Zerbitzuak hirian 2.543 enpresa berri martxan jartzen lagundu du 2000. urtetik.

Iaz merkatuko errealitate berriei, inguru digitalei eta ekintzaileen profil berriei egokitutako zerbitzuen katalogo bat eskaintzeko egin zen lan, eta honako hauek nabarmendu daitezke, bestek beste: alde batetik, MERKATARITZAKO enpresa-proiektuetarako ekintzailetza-programa bat sortzea, Bilboko jarduera ekonomikoan lehentasunezko sektore baita eta COVID-19aren krisiaren ondorioz kalterik gehien jaso duenetako bat. Zerbitzuaren xedea da sortu berri diren saltokiak ahalik eta baldintzarik onenetan merkaturatzea.

Beste alde batetik, gizartea murgilduta dagoen agertoki berri honetan, behar-beharrezkoa izan da Bilboko ekintzailetza-zentroaren zerbitzu batzuk digitalizatzea, eta, horren bitartez, PRESTAKUNTZARAKO ON-LINE PLATAFORMA BAT jarri da martxan, enpresa-kudeaketarako gaitasunak garatzeko baliabide gisa.

Elkarrekin egindako lan horretatik, 185 enpresa berri sortu dira, eta 234 lanpostu berri sortu dituzte Bilbon. Hain zuzen ere, horiexek dira gaur Bilboko Udalak omendu dituenak.

  • Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

SARE SOZIALAK:

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Stansol Energy, instalazio fotovoltaikoentzako egiturak Gasteiztik mundura
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak