BIND 4.0 SME Connection-ek bigarren edizioa aurkeztu die kluster eta ETE parte-hartzaileei
BIND 4.0 SME Connection-ek bere bigarren edizioa aurkeztu die aurten parte hartuko duten kluster eta ETEei. Dagoeneko Aclima, Uptek, Food, Habic eta Eraikune klusterretako eta Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko 28 ETE daude deialdi berrirako. Ekitaldia BIC Bizkaia Ezkerraldearen egoitzan egin da, eta lehen edizioan Ona eta Immersia izenekoek eta Eldu eta Kevo izenekoek garatutako erronka teknologikoei erantzungo dieten proiektuak aurkeztu dira. Bi arrakasta-kasu horien bidez, industriak eraldaketa digitalaren prozesuan dituen erronka berriei erantzutea lortu da. Izan ere, BIND 4.0 SME Connection ekimenaren helburu nagusia da EAEko industriako ETEen eraldaketa digitala bultzatzea, eta, horretarako, startup berritzaileekin lankidetzan jardutea.
SPRI Taldearen ekimen horren bigarren edizioa Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagak aurkeztu du.
BIND 4.0 izenekoa 4.0 industriako ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua, eta nazioarteko erreferentziazko programa bihurtu da 2016an sortu zenetik.
Gaur egun, BIND 4.0k bi ekimen ditu industrian berritzeko. Alde batetik, startupei zuzendutako azelerazio eta berrikuntza irekiko programa bat enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatzeko, dagoeneko zazpi edizio dituena, eta, bestetik, 2021ean industria-arloko ETEekin lankidetzan teknologia berriak garatzeko sortutako BIND 4.0 SME Connection programa. Ekimen hori proiektu pilotu gisa hasi zen aurreko edizioan, eta 4 KED (Euskadiko klusterren erakunde dinamizatzaileak) aritu ziren lankidetzan, baina aurten proiektua ireki egingo da, eta Euskadiko KED guztiek parte hartu ahal izango dute.
BIND 4.0 SME Connection-en II. edizioan parte hartuko duten ETEak
- Aclima: AAC Acústica, Sercontrol eta Agrupalab.
- AFM-Uptek: Ibarmia, Lantek, Ona eta Zayer.
- Food Cluster: Artomaña Txakolina, Bodegas Itxasmendi, Cafe Baqué, Paturpat eta Bacalao Giraldo.
- Eraikune: Zikotz, Fhimasa, Fulcrum, Repair Taldea eta Obras especiales.
- Habic: Alcad electronics, Burdinola, Daisalux eta Ojmar.
- Adegi: Couth, Salva, Korta, Euskabea, Sariki eta Comercial hostelera del norte.
Startupei zuzendutako bigarren deialdia 2023ko urtarrilean
BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan, 23 enpresak egin zuten bat programarekin, makina-erremintaren, energiaren, ingurumenaren eta automobilgintzaren arloetan teknologia disruptibo bidezko soluzio berriak garatzeko helburuarekin. BIND 4.0 SME Connection-en bigarren edizioan, startupak inskribatzeko deialdia aterako da 2023. urtearen hasieran. Bigarren deialdia zabaltzean, mundu osoko startup berritzaileek ETEek makina-erremintaren, energiaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren arloetan dituzten erronka teknologikoei aurre egiteko proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzte. Aurreko edizioan, 131 proiektu zituzten 80 startupek baino gehiagok eskatu zuten programan parte hartzeko.
BIND 4.0 SME Connection-en faseak
Ekimena urte oso batean garatzen da, hainbat fasetan:
- AZAROA-ABENDUA: Erronken definizioa. Parte hartuko duten ETEek eta klusterrek programaren barruan startupek aurre egin beharreko erronka teknologikoak zehazten dituzte.
- URTARRILA-OTSAILA. Erronken aurkezpena eta startupen deialdia. Parte hartzen duten ETEek erronkak aurkezten dituzte klusterren erakunde dinamizatzaileen bitartez, interesa duten startupek beren proiektuak inskribatu eta beren soluzio teknologikoak aurkeztu ahal izan ditzaten.
- MARTXOA-APIRILA. Parte-hartzaileen hautaketa. Aurrez hautatutako startupek beren soluzioak aurkezten dizkiete ETEei, eta haiek beren proiektuak garatzeko planteatutako erronketara ondoen egokitzen diren finalistak aukeratzen dituzte.
- MAIATZA-URRIA. BIND SME Connection programa. Proiektuen hasiera eta garapena ETEekin kontratu bat edo gehiago lortu dituzten startupentzat.
- AURKEZPENA. Programa amaitzean, startupek ETEekin lankidetzan garatutako proiektuak aurkezten dituzte.
- IRAILA-URRIA: Klusterren eta ETEen hautagaitzak aurkezteko inskripzio-epea zabaltzen da.
Gehiago jakin nahi al duzu? BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren informazio guztia eskuratzeko, sartu hemen.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.