Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 16 urtarrila, 2023

BIND SME ekimenaren onurak AA arloko Kevo Technologies startuparentzat: “Hazi egin gara eta lankidetzan aritu gara enpresa handiekin”

Kevo Technologies enpresak BIND SME ekimenean parte hartu zuenetik urtebete igaro ondoren, nabaritu dituzten onuren balantzea egin du Javier Manzano zuzendari nagusiak.

Adimen Artifizialean eta Mintzamenaren eta Hizkuntzaren Teknologietan espezializatutako Kevo Technologies startup gipuzkoarrak BIND SME ekimenaren lehen edizioan parte hartu zuen, zeinak helburutzat zeukan teknologia berriak garatzea elkarlanean arituz Euskadiko industria arloko ETEekin. Programa horri esker aukera izan zuten mantenimenduko operatibaren eraldaketa digitalerako proiektu berritzaile bat sortzeko tentsio altuko instalazio elektrikoen muntaia eta mantenimenduan espezializatutako Eldu enpresarekin batera. Proiektu hori da, hain zuzen, BIND SME ekimenaren lehen edizioan garatu diren 15 proiektuetako bat. 

 

Azken edizioan 80tik gora startupek eskatu zuten programan parte hartzea 131 proiekturekin, eta orain BIND SME ekimenaren bigarren deialdia ireki da ETEek hainbat arlotan (makina-erreminta, energia, ingurumena, elikadura, diseinua eta ekipamendua eta eraikuntza) dituzten erronka teknologikoei erantzuteko proiektu teknologikoak aurkeztu nahi dituzten startup guztientzat. 

 

Hazi eta erreferentziazko enpresekin kolaboratu

Kevo Technologies enpresak BIND SME ekimenean parte hartu zuenetik urtebete igaro ondoren, nabaritu dituzten onuren balantzea egin du Javier Manzano zuzendari nagusiak.  Izan ere, parte-hartze hori erabakigarria izan da Kevo Technologies-entzat urtea emaitza onekin eta aurreikuspen itxaropentsuekin amaitzeko. “Lantaldea handitu dugu eta Estatu mailako enpresa garrantzitsuekin kolaboratu dugu, hala nola ELDU, Eroski Bellota Herramientas, Goizper edo BCC. Gainera, hainbat proiektu garatu ditugu gizarte ekintzako antolakundeekin” azaldu du Javierrek. 

 

Programarako aukeratua izan ondoren, Kevo Technologies-ek tresna berri bat garatu zuen Eldu-rekin, gai dena eraldaketa-zentroak edo/eta azpiestazioak osatzen dituzten elementuen –etengailu, sekzionagailu, eraldagailu eta kontrol ekipoen– parametroak behar bezala bildu eta erregistratzen laguntzeko; bide horretatik, posible da sakonki aztertzea instalazioak, adibidez oinarrizko materialak, prozesu eta makina guztiak modu egokian gainbegiratzeko.  “Teknologia oso konkretua da, apurka-apurka ingurune industrialetara inguratzen ari dena”,  esan du Manzanok. “Proiektuaren alderdi berritzaileena da mintzamenaren eta hizkuntzaren teknologiak eta Adimen Artifiziala baliatzen ditugula audioa denbora errealean prozesatzeko zarata dagoen inguruneetan, horrela erabiltzaileen esperientzia hobetuz”, gaineratu du.

 

Hazkundea eta proiekzioa 

Startup parte-hartzaileentzat “BIND 4.0 SME Connection” ate bat da merkaturako sarbidea izateko azkar eta fakturazio errealarekin eta, gainera, aukera ematen die euren konponbideak garatzeko eta sektoreko erronka berriei erantzuteko teknologia disruptiboekin. Zalantzarik gabe, horixe da startup eta ETEentzako onura handi eta baliagarriena. Halaxe dio, behintzat, Manzanok: “SME Connection-ek ikusgarritasuna ematen dio talentuari”.

 

Programan parte hartu ondoren, Kevo Technologies-ek hazten eta proiektu berriak garatzen jarraitu nahi du: “gure ibilbide-orriko helburuetako bat da administraziora hurbiltzea, ikusten baitugu eremu zabal bat dagoela, eta aplikazio konkretuen bidez gure teknologiak inpaktu handia izan dezakeela herritarren eta administrazioaren arteko harremanetan”. 

 

Dagoeneko zabalik dago startupentzako 2. deialdia

Otsailaren 3ra arte dago zabalik BIND plataformaren bigarren ediziorako deialdia, eta parte hartu nahi duten 8 urte baino gutxiagoko enpresek dagoeneko eman dezakete izena.  Programaren bigarren edizioan parte hartuko dute Aclima, Basque Food Cluster, Eraikune, Habic eta Uptek-AFM klusterrek eta Adegi enpresa elkarteak, zeintzuek aurkeztu dituzten startupek izena emateko ebatzi beharko dituzten erronkak. Jakin nahi baduzu zeintzuk diren erronka horiek, eskuragai dituzu webgunean.

 

Programaren helburua da lehenago programan parte hartu ez duten teknologia berriak bilatzea, konponbide berritzaileak eskain ditzaten makina-erreminta, energia, ingurumen, elikadura, diseinu eta ekipamendu edo eraikuntza sektoreen eraldaketa digitalak dakartzan erronka berriak ebazteko.

 

Gehiago jakin nahi duzu? Esteka honetan aurkituko duzu BIND berrikuntza irekiko plataformari eta SME ekimenaren deialdi berriari buruzko informazio guztia. 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi  Europako  erreferente  gisa  finkatu  da  ekintzailetzarako
18/02/2025 Emprendimiento

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako

Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.