Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 4 urtarrila, 2023

BIND 4.0k berrikuntzarako erronka berriak aurkeztu ditu startupekin ETEtan eta Administrazio Publikoan

Startupek otsailaren 3ra arte izango dute bi BIND programetan izena emateko epea; programak dira Govtech, Administrazio Publikoarekin egingo den lehenengo ekimen pilotua, eta SME, bigarren edizioa.
  • Govtech-ek 6 erronka instituzional planteatuko ditu Euskadiko administrazio publikoekin, besteak beste, EJIE, SPRI, EVE, Ihobe, Parke eta Hazirekin, elkarlanean proiektuak garatzeko. 
  • SME Connection ekimeneko 28 ETEek 11 erronka aurkeztuko dituzte makina-erremintaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren arloetan.

Berrikuntza irekiko BIND plataformak, bi deialdi berri ireki ditu mundu osoko startupentzat, ETE industrialekin elkarlanean berrikuntza-proiektu berriak garatzeko, BIND SME ekimenaren kasuan, eta lehenengo aldiz Administrazio Publikoekin BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berriaren bidez. Bi kasuetan, izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta bi ekimenek planteatzen dituzten erronkei erantzuteko gai diren soluzio teknologiko disruptiboak dituzten enpresa emergenteek eman ahal izango dute izena.  

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta honen Up!Euskadi plataformaren bidez sortutako bi ekimen hauen helburua berbera da: digitalizazioa bizkortzea bai ETE industrialetan bai Administrazio Publikoetan, startupekin elkarlanean. Eta, aldi berean, startupei merkatuan eta Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren Euskal Ekosisteman sartzen laguntzea.  

28 ETE BIND 4.0 SME Connection bigarren edizioan

Alde batetik, BIND 4.0 SME Connection ekimenak bigarren edizioa hasiko du, aurten Euskadiko 16 KED – Klusterren erakunde dinamizatzaileei irekita, eta Aclima, Uptek, Food, Habic, Eraikune enpresa-elkarte eta klusterretako eta Adegiko  28 ETE industrialek parte hartuko dute. Programa honek makina-erremintaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren sektoreetan KEDek planteatu dituzten 11 erronka berriei teknologia berriak ezarriz erantzuteko gai diren startup berritzaileak bilatzen ditu. Aurreko edizioan 131 proiektu zituzten 80 startupek baino gehiagok eskatu zuten programan parte hartzea.

Aurtengo edizioan, KED eta elkarte bakoitzak euren sektorearen eskariekin erlazionatutako erronkak aurkeztu ditu. Zehazki, Aclimak, ingurumenaren klusterrak, kaptura optimizatzeko eta ateratako datuak hobeto kudeatzeko beharra planteatzen du. Bestalde, Adegik, enpresen elkarteak, bi erronka planteatzen ditu, ekipamendu industrialetako datuak atera, biltegiratu eta monitorizatzearekin eta makinei adimena hornitzearekin lotuta. Horietan guztietan ezar daitezke, besteak beste, Big Data, IA, Iot, sentsorika teknologiak. Beste ildo batean Eraikune, eraikin klusterra, dago, eta biki digitala sortzea eta datuen optimizazioa eta analisia ditu ardatz nagusiak. 

Stocken kudeaketa efizientea, eskaeraren aurreikuspenak automatizatzea eta produktuen trazabilitatea hobetzea dira Basque Food Food-en, elikaduraren eta edariaren klusterran, eskaera nagusiak.  Bestalde, Uptek – AFM, manufaktura aurreratuaren klusterrak, makinen eta aktiboen zibersegurtasunean jartzen du arreta, Adimen Artifizialaren bitartez, eta Habicek, ekipamenduaren eta disenuaren klusterrak, zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten du gailu adimendunen babes digitala hobetzeko. 

6 erronka Administrazio Publikoan berritzeko 

BIND 4.0 GovTech ekimenak lehenengo edizioa izango du aurtengoa, eta erronka ezberdinak dituzten 6 sozietate publikok parte hartuko dute. EJIEk, Eusko Jaurlaritzako organo kudeatzaile teknologikoak, euskararen erabilera erraztu nahi du ahozko nahiz idatzizko kanaletan teknologia berriak erabiltzearen bitartez. Bestalde, SPRIk, enpresen garapenerako euskal agentziak, prozesu eta tramiteetan barneko operatiba optimizatzen lagunduko duten soluzioak behar ditu. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere azpiegituretako energia-kontsumoa optimizatu nahi du Big Data, ikaskuntza automatiko edo Adimen Artifizialaren bidez. Bestalde, Ihobe ingurumena kudeatzeko sozietate publikoak Ekoetxe sareko bezeroen portaerari buruzko informazioa lortzea du helburu. Hazi Euskadiko landaren eta itsasertzaren garapenerako fundazioak hobeto ezagutu nahi ditu bere enpresen premiak, horien lehiakortasuna hobetzeko. Eta, azkenik, EVE Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko mugikortasunari buruzko balioko informazioa lortzea eta aztertzea behar du. 

Onurak startup berritzaileentzat

Bi programek onura ugari ekarriko dizkiete bai startupei bai parte hartzen duten ETE eta sozietate publikoei. Alde batetik, startupek ingurune erreal batean garatu eta merkaturatu dezakete proiektua, euren teknologia ETE baten eta administrazio publikoaren premiei aplikatzeko aukera dute, sektorean finkatutako bezeroen erreferentzia eta esperientzia izan dezakete, proiektua arin gara dezakete eta startuparen marka eta irudia posizionatzea lor dezakete. Bestalde, ETEek eta sozietate publikoek zuzenean eskura izango dute talentu berritzailea, eta barneko gaitasun berriak gara ditzakete euren lehiakortasuna eta Euskadiko enpresei eta herritarrei arlo ezberdinetan ematen dieten zerbitzua hobetzeko. 

Parte hartu ahal izateko, startupek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Industriaren sektorean aplikatzen diren teknologia berriak garatzea. 
  • Ikusi, erakutsi edo probatu daitekeen edota merkatuan jada erabilgarri dagoen produktu edo soluzio bat izatea.
  • 8 urtetik beherako antzinatasuna izatea.  
  • Teknologia berriak erabiltzea prozesuak hobetzeko.

Startupek otsailaren 3ra arteko epea izango dute bi programetan izena emateko programaren www.bindplatform.com webgunearen bidez.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.