Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Azaroa, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Biozientziak-osasuna, Crecer+, Biocrew eta Basque Health Clusterren inbertsio foroko protagonistak

Orkestraren Crecer + plataformak, inbertsiogileen eta ekintzaileen interesak batzen dituenak, Crecer+ Foroaren beste edizio bat egingo du datorren azaroaren 12an, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.
biociencias salud

–      Biozientziak-osasunaren esparruko 11 proiektu ekintzaile aurkeztuko zaizkie inbertsiogileei.

–      Foroa antolatzen elkarrekin aritu dira Crecer+, Basque Health Cluster eta Biocrew inbertsiogileen sarea.

–      Hitzordua datorren azaroaren 12an izango da, 15:00etan, Deustuko Unibertsitatean (Bilboko campusa).

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Crecer+ plataforma (Deustuko Unibertsitateak) Basque Health Clusterrarekin eta Biocrew erakundearen elkartu da, Crecer+ inbertsio foroaren hogeita zazpigarren edizioa antolatzeko. Crecer+ plataformak, inbertsiogileen eta ekintzaileen interesak batzen dituenak, lehenengo aldiz antolatu du foroa Basque Health Clusterrarekin, Euskadiko biozientziak-osasunaren sektorearen interesak ordezkatzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartearekin, eta Asturiasko Biocrew inbertsiogileen sarearekin.

Elkarlan horren barruan, biozientziak-osasunaren arloko hazteko potentzial handiko 11 proiektu aurkeztuko dira inbertsiogileen aurrean. Nagore Ardanza Crecer+ plataformaren koordinatzaileak azpimarratu du akordio hori beharrezkoa dela, “gure lurraldean ekintzailetzari lagundu nahi badiogu, eragile guztien arteko lankidetza estua” ezinbestekoa delako.

Ekintzaileek eta inbertsiogileek datorren azaroaren 12an dute hitzordua, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Crecer+plataformaren edizio hau garrantzitsua da, biozientziak-osasuna Euskal Autonomia Erkidegoaren espezializazio adimenduneko estrategiako (RIS3) hiru lehentasunezko esparruetako bat delako.  

Sektoreak 1.450 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan 2018an, alegia, lurraldeko BPGren % 2. Guztira esparru horretako 150 enpresa daude bertan eta 7.250 pertsonari ematen diote lana. Jarduera ekonomiko honek azken urteetan % 6tik gorako hazkundea izan du.

Ildo horretatik, María Pascual de Zuzuleta Basque Health Clusterreko zuzendari nagusiak adierazi du biozientziak-osasunaren arloa bultzatzeko, lankidetza publiko-pribatua indartzeko ahalegina egiten ari dela, arreta berezia jarriz Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sistema Publikoarekiko elkarlanean, bereziki erosketa publikoari eta finantzaketa eskuratzeari lotuta. Hala, “esparru horretara inbertsiogile espezializatuak erakartzea da sektorearen lehentasunetako bat, RIS3ko lan taldeak identifikatu bezala”.

Berrikuntza gisa, foroaren edizio honetan, aukeratutako 11 proiektuak inbertsiogileen aurrean aurkezteaz gainera, biozientziak-osasun arloko enpresek eta inbertsiogileek alde biko bilerak egin ahal izango dituzte, ekimenetan sakontzeko.

Ekitaldia antolatzen lagundu du, halaber, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitateak. Gainera, ekitaldia erakunde hauek ere babestu dute: BEAZ, BIC Bizkaia, BIC Araba eta BIC Gipuzkoa, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

 

Ekitaldian proiektu hauek aurkeztuko dira: 

POCKiT: Garuneko hodietako istripuek urtero 16.000.000 pertsonari eragiten diete. Horietatik % 33 hil egingo dira eta bizirik irauten dutenen % 90ek desgaitasunen bat izango du bizitzaren gainerako urteetarako. POCKiT Diagnostics proiektuak 1.000.000 libera esterlinako diru laguntzaren lidergoa hartu du, garuneko hodietako istripuen diagnosia egiteko odol proba bat garatzeko.

SJT MOLECULAR: Ikerketa bioteknologiko enpresa honek mundu mailako patente bat du ahozko molekula txikietarako, NASHarekin lotuta (obesitatea, diabetesa, kolesterola eta hipertentsioa). Farmazia sektoreko multinazional garrantzitsuenekin 11 konfidentzialtasun kontratu sinatu ditu jada, emaitza funtzionalak bikainak direlako.

IMG: Melanomaren diagnosia eta pronostikoa egiteko tresna da, biomarkagailu lipidikoetan oinarrituta.

AURA INNOVATIVE ROBOTICS: OSCANN AURAren garapen bat da, gaixotasun neurologikoen –horien artean, Parkinsonaren eta Alzheimerraren– diagnosi goiztiarra egiteko, proba azkar, merke eta ez inbaditzaile baten bidez. OSCANNek begietako mugimenduetan gerta daitezkeen alterazioak neurtzen ditu eta, adimen artifizialeko teknikak aplikatuz, gaixotasun horien jatorrian dauden burmuineko kalteekin erlazionatzen ditu. Nahasmendu horien diagnosi goiztiarra gakoa da, gaur egun, gaixoen pronostiko hobea ziurtatzeko eta gaixoei eta zaintzaileei bizitza kalitate hobea emateko.

QUEST BIOTEK: Bioteknologia sektoreko enpresa honek hortzetako inplanteei eta ahoko kirurgiari lotutako produktu, prozesu eta sistema osoetan irtenbide berritzaileak diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen ditu, FIXPEEK sistema garatu, patentatu eta merkaturatu berri du. Gailu horrek inplanteen gainean protesiak finkatzeko modu berritzaile bat proposatzen du, klip baten bidez lotu edo eutsitako sistema dual bat erabiliz. Abantaila kliniko handiak ditu horrek bai profesionalarentzat eta bai pazientearentzat.

MIKROBIOMIK: Biofarmaziaren sektoreko startup bat da, gizakion mikrobioman oinarritutako sendagai biologikoak ikertzea eta garatzea xede duena. Europar Erkidegoan, mikrobiota fekalean oinarritutako lehenengo sendagai biologikoa merkaturatzen duen munduko lehen konpainia izan nahi du.

MIDATECH – GLIOKIDS: Ikerketa eta garapenean aritzen den talde bat da, onkologiaren eta gaixotasun arraroen esparruan gaixoei sendagaiak emateko modu berritzaileak bilatu nahi dituena. Garatzen ari diren sendagaien zorroan, MTX110 glioma gaiztoa, zehazki, burmuineko zubiko glioma intrintseko zehaztugabea, tratatzeko produktu bat da. Buruko minbizi mota hori garun enborrean azaltzen da eta oso intzidentzia handia du haurrengan. Tumore mota oso oldarkorra da, ez du ebakuntzarik egiteko aukerarik ematen, eta 7 eta 9 hilabete arteko batez besteko bizitza itxaropena ematen du. Buruko beste tumore batzuk tratatzeko aukera ere ebaluatzen ari da, esate baterako, meduloblastoma eta forma askotako gliobastoma, helduengan ere intzidentzia dutenak.

MTX110 formulazioak panobinostat HDACen (histona desazetilasaren) inhibitzailea disolbagarri bihurtzeko aukera ematen du. Gaur egun proba kliniko konbinatu bat garatzen ari dira (1. fasea eta 2. fasea), produktuaren segurtasuna eta eraginkortasuna aztertzeko.

ELCODE: Substantziak (sendagaiak eta kosmetikoak), partxe baten bidez, azaletik gorputzeko zirkulaziora igarotzeko sistema aktibo eta adimenduna da.

GOGOA: Beheko gorputz adarren errehabilitazioan laguntzeko robot medikoak dira.

EVOLGENE: Industria bioteknologiako, material aurreratuetako eta nanozientzietako jakiteak konbinatuta, kalitate handiko nanozelulosa garatzen, ekoizten eta saltzen du, patente bidez babestutako teknologia biologiko esklusibo bat erabiliz. Nanozelulosa industria sektore askotan aplika daitekeen biomaterial bat da: farmazia, elikagaiak, kosmetika, elektronika, ontziratzea… Erresistentzia handia du, arina da, biobateragarria eta iraunkorra. Horregatik, polimero plastikoekin lehia daiteke. Era berean, ehunen eta organoen ingeniaritzan balio erantsi handiko aplikazioetan ere erabiltzen hasi da, esate baterako, ehunak 3 dimentsioetan inprimatzeko euskarri gisa edo bioelektronikan. Evolgene 2018an sortu zen. CIC Nanoguneren spin-off bat da, nanozientzietako ikerketa zentro aurreratu bat, Donostian dagoena.

GENETRACER: Diagnosi Genetikoko Laborategi bat eta SaaS Plataforma bat da, Onkologiaren arloan Doitasun handiko Medikuntzara bideratzen dena. Minbiziaren fase guztiei ematen die zerbitzua. SPIRALekin minbiziaren diagnosi goiztiarra egin daiteke, sintomak azaldu baino lehen, odol proba batez baliatuz. Horrek sendatzeko probabilitateak maximizatzen ditu: diagnostikoa goiztiarra bada, 10 pertsonatatik 9 sendatzea lortzen da.

DECODERek aukera ematen du pertsona bakoitzarentzat tratamendurik onena, eraginkorrena eta toxikotasun txikienekoa zehazteko eta tratamendu horren jarraipena egiteko. Horrela, minbizia duten gaixoen bizitza kalitatea eta kantitatea hobetzen da.

SaaS plataformaz lagunduta, datu bolumen handi bat interpretatzen da eta datu horiek profesionalek erabiltzeko moduan uzten ditu.

Inscrpción: AQUÍ

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak