Premios ON Bizkaia
Albisteak 24 apirila, 2024

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

BEAZek urtero antolatzen duen Bizkaia Enpresa topaketak 400 enpresa txiki eta ertain eta ekintzaile biltzen ditu aukera berriak sortzeko, interesak batzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiarekiko lotura sendotzeko. Jardunaldian zehar On Bizkaia Sariak banatu dira. Sari hauek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek lagundutako enpresak aintzatesten dituzte bost kategoriatan: Syngoi Technologies (enpresa berritzailearen sorrera), Jeremías España (berrikuntza), Sparber Líneas Marítimas (nazioartekotzea), Pevasa (trantsizio digitala) eta Nuuk (startup baten ibilbide onena).

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe Bizkaia Enpresa XIII. Topaketan buru izan da, eta bertan azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundia enpresa eta pertsona ekintzaileen «konfiantzazko aliatua» dela beren prozesuak, produktuak, enpleguaren kalitatea eta Bizkaian duten errotzea hobetzeko eta trantsizio berdea eta digitala bultzatzeko. «Lurralde txikia gara, eta gure indarrik handiena Bizkaiko botere ekonomikoa sendotzeko lankidetzatik dator; izan ere, hari esker —argitu du— eusten zaie kalitatezko enpleguei eta denontzako zerbitzu publiko onei».

Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, bere sailak 2023an egin dituen jarduerak errepasatu ditu. Sailaren aurrekontuaren % 75 Bizkaiko industria- eta zerbitzu-enpresa aurreratuen lehiakortasunari laguntzeko inbertitzen da.

 

Eraldaketa digitaleko arrakasta-kasuak

Bizkaia Enpresaren aurtengo arretaren ardatza digitalizazio-proiektuek enpresen lehiakortasunean sortzen dituzten onurak agerian jartzea izan da eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak eraldaketa digitaleko ibilbidean laguntzeko apustu irmoa egin du. Olatz Goitia, Beazeko zuzendari nagusia,  hiru kasu arrakastatsuren aurkezpenaren moderatzailea izan da: Jesús Oñate industria-enpresa, Barbara scale upa eta BCAM, Basque Center for Applied Mathematics ikerketa zentroa. Eztabaidan teknologia berriak, hala nola adimen artifiziala edo modelizazio matematikoa lan-prozesuetan, txertatzeko orduan dauden ikuspegietan sakondu da, eta baita horiek enpresen egunerokoan duten inpaktuan ere.

 

ON Bizkaia sariak, enpresa-sareko bost erreferente

Eguneko ekitaldi nagusia bost kategoriatan proiektu onenei  eman zaizkien ON Sarien entrega izan da.

 

Start-up baten ibilbide onena: Nuuk Mobility Solutions

Nuukek mugikortasun elektrikorako irtenbide globalak eskaintzen ditu hiri-eremuan. Liderrak dira bi gurpileko ibilgailu elektrikoen matrikulazioaren ranking nazionalean; Amorebietako konpainia hau 2021ean 2 milioi euro fakturatzetik azken ekitaldian 20 milioi baino gehiago fakturatzera igaro da, eta 18 pertsonako lantalde batetik berrogeita hamar pertsonako taldera, I+G+bn 750.000 euroko etengabeko inbertsioa eginez. Nuuk 2012an sortu zen ibilgailu elektrikoak merkaturatzen zituen enpresa gisa, eta eboluzionatu egin du ibilgailu horiek garatzeko ingeniaritza-ekipo propioa sortu eta flotak kudeatzeko irtenbide globalak ere eskainiz. Hobekuntza hauei esker jauzi itzela eman zuen 2019an, eta Correos bezalako konpainia handiekin hasi ziren lanean. 200 tailer dituzte eta 15.000 ibilgailu mantentzen dituzte.

 

Enpresa Berritzailea Sortzeko Proiektu Onena: SYNGOI TECHNOLOGIES

Duela urtebete sortu zen; enpresa honek DNA sintetikoa ekoizten du, terapia genetiko edo zelular aurreratuak garatzea ahalbidetzen duen osagaia. Bere inbertsio teknologikoari esker enpresa honek paziente bakoitzarentzako tratamendu espezifikoak diseinatzen ditu. Syngoik teknologia bakarra du munduan DNAren propietateak modulatzeko eta tratatu beharreko paziente-taldeentzako jarraibide terapeutikoen beharretara egokitzeko. Zamudion du egoitza eta bere bezeroak Europako eta AEBetako enpresa bioteknologiko eta farmazeutikoak dira. Bere sistema berritzaileak DNA optimizatua ematen du, asteetan hornitzen dena, erraz erreproduzitzeko modukoa, eskalatzeko erraza eta purutasun handikoa.

 

Berrikuntza- eta hazkunde-proiektu onena: Jeremías

Enpresa hau Iurretan dago eta gasak husteko arloan sektorean handienak diren eta gehien ekoizten duten bost plantetako bat dauka. Enpresa  2007an sortu zen eta ahalegin handia egin du produktu berrien I+Gn. Biomasako galdaren eta berogailuen teknologia berokuntza sortzeko eraginkorrena da, ez baitu atmosferara isurtzen. Sariak bere azken proiektuetako bat aintzatesten du: Passivhaus definizioaren barruan kokatutako horma isolatzailearen diseinu berria eta FH (fish hook) lotura- kontzeptuaren bidez hodi zentrokideak zero soldadurarekin lotzeko kontzeptu berriaren garapena.

 

Nazioartekotze-proiektu onena: Sparber Líneas Marítimas

43 urteko ibilbidearekin Sparber Groupek hiru negozio-lerro garatu ditu mundu osoan zehar: lurreko, itsasoko eta aireko garraioa. Egoitza nagusia Bilbon du, eta bulegoak eta biltegiak ditu Irunen, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Gijonen eta Zierbenan; era berean, nazioarteko ordezkaritzak ditu Mexiko, Txile, Dominikar Errepublika, Alemania eta Txinan. Gaurko sariaren bidez bere itsas-arloa aintzatetsi da. Sparber Líneas Marítimas  taldearen negozio-unitate nagusia da askotariko zerbitzuei esker, hala nola, taldekatzea eta edukiontzi osoa.

 

Trantsizio digitaleko proiektu onena: Pevasa, Pesquería Vasco Montañesa

Pevasa enpresak ozeano Atlantikoan eta Indiako ozeanoan tunido tropikalak arrantzatzen ditu  eta arrantza jasangarriaren aldeko apustua egiten du. 8 atunontzi-izozkailuz osatutako flotak MSC, Friend of the Sea eta Arrantza Arduratsuko Atunaren ziurtagiriak ditu. Gaur bere Trackline plataforma digital berritzailea saritu da. Plataforma honek, blockchain teknologian oinarrituta, hegalaburraren merkaturatze-katea irauli du. Dokumentazio-trukeak elektronikoki egiteko aukera ematen du eta alderdi guztiak inplikatzen ditu, itsasontzietatik hasi eta hirugarren herrialdeetako agintarietaraino eta bezeroenganaino, aztarna-marka digital aldaezina utziz eta prozesuaren urrats guztietan dokumentu-kudeaketa optimizatuz, eta horrek nabarmen murrizten ditu denbora eta lotutako kostuak.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.