Bizkaia munduarekin konektaturik: Bizkaiko 6 startup Tel Aviveko SOSA bizkortzailean
“Talentu handiko ekosistema gara, txikia baina asko eskain dezakeena eta munduarekin era aitzindarian konektatzen ari dena”. Horrela iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Tel Aviveko SOSArekin sinatutako akordioa. Hurrengo sei hilabeteetan sei startup eta Bizkaiko ekintzaileak joango dira enpresa-bizkortzaile horretara.
Emerid System, Kimet Sport, Nowave Engineering Solutions, Plato Hola!, Recircular, eta Satlantis Microsats-ek bidea zabalduko dute eta denboraldi batean SOSAk diseinatutako bizkortze-programa jarraituko dute, balio erantsia eman eta teknologia eta berrikuntza esanguratsuekin konektatzeko.
Egoitzak Tel Aviven eta New Yorken dauzkan SOSA plataformaren helburua abangoardiako berrikuntzaren eskaintza eta eskariaren arteko tartea gutxitzea da. 2013an sortu zen eta haren instalazioetatik jadanik 8500 startup baino gehiago pasatu dira, korporazio handiek eta inbertsiogileek osatutako SOSAren sare globalera sarbidea izanik.
“Bizkaia munduarekin konektaturik” Bizkaia 2030 estrategia osatzen duten 4 ardatz nagusietako bat da; bertan Aldundiak hurrengo urteetan aurre egin behar zaien erronkak zehazten dira, horien artean “gure enpresa eta gazte ekintzaileen nazioartekotzea indartzea eta gure lurraldea nazioarteko agendan koka dadila lortzea, nazioarteko sare eta foro garrantzitsuetan presentzia aktibo eta sistematikoa izanik”.
Hori lortzeko, 2016an lehenengo itunak sinatu ziren Bostoneko MassChallenge bizkortzailearekin eta Cambridge Innovation Center, CICekin. Orain SOSArekin sinatu da hitzarmena, munduan ekintzailetza arloko bigarren ekosistema garrantzitsuentzat jotzen denera sarbidea emanez.
Lotutako albisteak

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan
Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua