Bizkaia Park Abentura: Gueñesen dago ipar zonaldeko indoor aisialdi parke handiena
Sprilur-ek bere babesa eman zion 2016an Gueñeseko Arangoiti industrialdean kokatutako instalazio honi.
Etxeko txikienen urtebetetze ospakizunak, egun osoko abenturaldiak familian, kanpaldiak opor garaian, txango hezitzaileak eta talde-txangoak… horra Gueñeseko Bizkaia Park Abentura parkean egin daitezkeen plan batzuk. Enkarterrietan kokatua, 2.800 metro koadroko instalazio hau ipar zonaldeko haurrentzako aisialdi parke handiena da eta sektoreko erreferente bat Estatu osoan.
Enpresa ekimen honen giltzarria da elkarrekin uztartzen dituela aisialdiko jarduerak eta jarduera hezitzaileak. Aisialdi ludiko-hezitzailea eskaintzean balore horiek lehenesten ditu, entretenitu eta dibertitzeaz gain, txikienen (1-15 urte) sormena, kiroltasuna eta garapen psikomotorra sustatzen duten ekintzak proposatuz.
Bizkaia Park Abentura 2016an sortu zen, beren negozio-plan berria berme guztiekin ostatatuko zuen ingurune natural eta jasangarri bat bilatu nahian. Gueñeseko Arangoiti industrialdeak ezaugarri horiek guztiak betetzen zituen, izan ere, sasoi hartan Sprilur-ek (Lurzorua kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, SPRI Taldean integratua dagoenak) bukatu berriak zituen enpresa-gune horretako eraberritze eta birgaitze lanak. Hala, hasiera eman zioten beren enpresa-proiektuari, eta zazpi urteren buruan gainditzen ari dira COVID-19 pandemiaren ondorio sozioekonomikoak.
Hala dio bere zuzendari nagusiak, Adrián López Sarachagak: “aurre egiten ari gara helburu berriei eta enpresa-erronka ilusionagarriei, adin-tarte guztietarako elkarreragin, bizikidetza eta berraktibazio sozialeko jarduerak eskainiz. Pandemiaren kausaz isolamendu sozialean iragan ditugun urteen ostean, sektorea suspertzen ari da eta espektatiba onak ditugu”.
Nola, noiz eta zergatik sortu zen Bizkaia Abentura Park?
Gueñesen sortu zen 2016an. Eskualdeko hainbat bazkidek bultzatutako ideia bat izan zen, aisialdia sustatzeko inguru honetan eta aisialdi parkeen arloan erreferente bat izateko Euskadin.
Sustatzaile guztiak gara Enkarterrietako herritarrak, eta iruditu zitzaigun toki egokia zela, Enkarterrien erdian, inguruko biztanle guztiak arazorik gabe etor zitezen.
Sprilur-ek gune berrituak zituen Gueñeseko Arangoiti enpresa-gunean eta, gainera, ondoan dauka Bilbora doan saihesbidea eta autobidetik Bizkaiko beste eskualde batzuetara daramana.
Zein biztanleria-segmentu edo kolektibori zuzenduta dago? Zenbat erabiltzaile dituzue?
Parkeak 300 lagunentzako lekua dauka eta 1-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, egun zoragarri bat igaro dezaten elkarrekin, eta helduek ere posible dute abentura-gunera sartzea umeekin batera.
Asteburuetan 2.000 erabiltzaile inguru hartzen ditugu, batez beste, txikiak eta helduak. Zabalik egoten gara ostiraletan (17:00-21:00), larunbatetan (16:00-21:00) eta igandeetan (12:00-20:30).
Parke hau Enkarterrietako toki bisitatuenetako bat da, 100.000 bisitari inguru jasotzen baititugu urtean, pandemiako hilabete luzeetan izan ezik.
Askotan elkarteak etortzen zaizkigu, hala nola APNABI, Gorabide, Naizen, Aspace, etab. Gure jarduera guztiak eskaintzen dizkiegu (jolas librea, sukaldaritza tailerra eta abentura-gunea), eta euren premietara egokitzen gara.
Badaukazue proiektu edo/eta kolaborazio berririk?
Une honetan teknologia berri bat aztertzen ari gara helduek denbora guztian jakin dezaten non dauden euren seme-alabak parkean. Umeek gailu bat eramango dute eskumuturrekoan, eta gailu horrek esango digu parkeko zein tokitan dauden.
Bestalde, erabaki dugu sare sozialetan partekatzea guri buruzko informazioa eta parkean egiten ditugun jarduera guztiak, eta hainbat influencer-ekin kolaboratzen dugu jende gehiagorengana iristeko.
Oporretan nolako jarduerak eskaintzen dituzue eta zer harrera dute?
Ekainean eta uztailean jarduerak egiten ditugu instalazioetan ikastetxe, elkarte, kirol klub eta era guztietako taldeekin. Baina kanpaldi propioak ere antolatzen ditugu. Lau asteko oporraldiak eskaintzen ditugu, ekaineko azken astean hasi eta uztaileko hirugarren astera arte, eta era guztietako jarduerak proposatzen ditugu: uretakoak, naturakoak, taldeko jolas dibertigarriak eta sormen-tailerrak. Gainera, astean behin gaubeila bat egiten dugu. Txikiek primeran pasatzen dute gurekin, esperientzia paregabea da eurentzat.
Aurten iaz baino askoz erreserba gehiago ditugu. Oso harro gaude ikusirik nola ari garen suspertzen pandemiaren ostean.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza