Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 uztaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Boat Security’ deritzonak Gauzen Interneta Nautikara hedatu du.

Bermeoko enpresa honek itsasontzi eta portuetako segurtasunerako beharrizanak definitu eta ebazten laguntzen du.
boat security

Boat Security-k segurtasun eta kontrolerako sistema elektronikoak garatu, banatu eta ezartzen ditu itsasgintzaren mundurako. Behar den lasaitasuna eskaintzea eta itsasontziaz gehiago ez kezkatzeaz arduratzen da enpresa hau. CEBEK Emprendek Bizkaiko enpresa berrien egonkortasunaren aldeko apustua egiten du. Valentín Pérez López de Luzuriagak ekimen honetan partehartzen du ‘Boat Security’ proiektuarekin.

 

Ez al zen errazago “Seguridad a Bordo” deitzea?

Agian bai, baina aisialdirako nautikan ohikoak dira “boat, nautic, sail” eta antzeko osagaiak dituzten izenak, hurkotasuna ematen dute. Gainera, munduaren parte honetan, “segurtasuna” nautikan ‘bizitza salbatzeko baltsa eta txalekoei’ deitzen diete. Horregatik sartu dugu “Security” izena, “Segurtasun fisikoaren” zentzuan ulertzeko erraza baita.

boat security

Egiazki zer eskaintzen du Boat Securityk? Produktu bakar bat da, ala zenbait?

Boat Security proiektu irekia da, nautikarrako segurtasun eta kontrolerako konponbideak garatu eta banatzeko marka komertziala.

Urrunetiko monitorizaziorako eta kontrolerako sistemak, bideo bidezko bigilantzia eta Internet ontzi barruan.

 

Zein prezio-eskala dute zuen produktuek?

Prezioa produktu-sorta eta zerbitzuen araberakoa da. Esate baterako, gure produktu nagusia ‘Boat TRACK’ GPS Lokalizatzailea da. 279€ euroren truke, eta hileroko kuotarik gabe, edozein ontzi zaintzen eta kontrolatzen du. Dagoeneko 800 itsasontzi daude gure kontrol eta babespean.

 

Nola sortu zen enpresa hau martxan jartzeko ideia?

Segurtasun “klasikoan” 20 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, “Gauzen Interneta” nautikara (aisialdikora nahiz profesionalera) eta bereziki alokairu-enpresetara hedatzeko beharrizana somatu nuen. Itsasontzia unitate produktiboa da honelako negozioetarako; 4.0 industriak makinariak digitalizatzen dituen bezala, gure sistemek itsasontziak digitalizatzen dituzte. Hala, kokapenaren, nabigatutako milien, abiaduraren, motorraren, mantenu automatizatuaren, baterien eta beste hainbat gauzen kontrola bermatzen du.

 

Nortzuk dira lehiakide nagusiak; bertoko enpresak, ala atzerritarrak?

Duela zenbait urte estatu mailako hainbat proiektu sortu ziren, baina denborarekin bukatu dira.

Badira zenbait enpresa, gehienbat europarrak eta amerikarrak, antzeko konponbide interesgarriak eskaintzen dituztenak. Baina online bidezko salmenten kudeaketa eta saldu osteko euskarria ez dira hain hurkoak; hortaz, sektorean lortu izan dudan ezagutza zabalak ia arazo barik lehiatzea ahalbidetzen dit.

 

Teknologia, prezioa… benetan zerk bereizten zaitu lehiakideengandik?

Gure indargunea ez da “prezio baxua”, baizik eta geure konponbideak itsasontzien alokairuko enpresei eskaintzen dien balio gehigarria. Gure ‘Boat TRACK’ ezarriz, sektore honetan guztiek dituzten zalantzen erantzuna lortzen da: Non dago nire itsasontzia? Nola dago? Zer egin du? Nola egin du?

Alokatu denarekin gertatzen denaren 360ºko kontrola lortzen da, baita saldu osteko zerbitzu zuzen eta hurkoa ere bai.

Funtzio berriak garatzen joan gara erabiltzaileen hurreko kontaktu bati esker, eta Know-How hori baloratu egiten dute.

 

Dirudienez, zuen lan guztia aisiako nautikara zuzenduta dago. Bestelako esparruetan ere aukerak dituzue?

Bai, jakina, baina Nautikan bakarrik jarraituko dugu; gure sektore naturala da eta oso ondo ezagutzen dugu. Arrantza-itsasontzietan, erretiluetan eta Txileko Armadan hainbat proiektu ditugu dagoeneko.

 

Enpresa egonkortzea, produktu berriak gehitzea, hedatzea… zer duzu orain buruan?

Bost urte hauetan, proiektua nahiko hazi da eta onura jaso du sektorearen barruan, baina hazten jarraitu behar dugu, egunero funtzionaltasun gehiago gehituz; itsasontzi barruko elektronikarekin barneratu, baita alokairu enpresekin, eta abar.

 

Eta bost urteotan, zer kostatu zitzaizun gehien hasieran, gaur egun egingo ez zenukeena?

Hasiera neuk bakarrik moldatzea, ekintzaile oro bezala. Garrantzitsuenarekiko fokua galtzea eragin diezazuke, premiazkoa denari arreta gehiago jarriz.

Orain, ikuspegi zabalagoaz, eskaintzen nituen konponbideekin zorrotza izango nintzateke. Bezeroari eta merkatuari entzutea funtsezkoa da, behar duten hura eskaintzeko, eta ez behar dutela uste duzuna eskaintzeko.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak