BQUO Dominion Global
Albisteak 14 ekaina, 2024

BQUOren II. deialdia, DOMINION-en talentua azeleratzeko proiektua

"DOMINIONen programa gara, beren etorkizuna irudikatu eta hori lortzeko borrokatzen duten pertsona inkonformista eta ausartentzat".

1. edizioaren arrakastaren ondoren, DOMINION GLOBALek bere ekintzailetza eta talentu garapeneko programa propioa abiarazi du, teknologiaren eta jasangarritasunaren esparruan negozio-ideiak bultzatzeko, baita enpresa-ingurune berritzaileetan enpresa-kudeaketako karrera garatu nahi duten pertsonen lanbide-gaitasunak bultzatzeko ere.

Mikel Barandiaran enpresako CEOarentzat, “DOMINIONen talentuaren aldeko apustua gure konpainia-kulturaren nortasun-ezaugarria da, eta funtsezko faktorea gure enpresa-ereduaren arrakasta azaltzeko orduan: bokazio ekintzailea eta enpresa-zorroztasuna”.

Hori dela eta, enpresak proiektuak eta talentua bilatzen ditu finkatuta dagoen 35 herrialdeetan, espiritu ekintzailea duten talentuak eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektu teknologikoak bultzatuz: “BQUO ez da azeleratzaile bat, ezta negozio-eskola bat, edo talentu-inkubagailu ala unibertsitate korporatibo bat ere: baizik eta, hori guztia aldi berean!”, azaldu du Patricia Berjón BQUOko zuzendariak.

 

Hautagai bakoitzaren neurrira eginda dagoen eta bereizgarria den programa

Hain zuzen ere, ekimen desberdin eta paregabea da. Beste ekintzailetza-programa eta negozio-azeleragailu batzuetan ez bezala, BQUOk ez die eskatzen hautagaiei parte hartzeko proiektu bat martxan izatea; nahikoa da iraunkortasunaren eta teknologiaren alorrerako ideia bat edozein garapen-faseetan izatea. Era berean, talentua duten pertsonek ere parte har dezakete programa: hauek, ideia finko bat izan gabe eta beren gaitasunak  garatzeko, DOMINIONek diseinatutako erronka bati aurre egin dezakete 6 hilabeteko epean, konpainiak Bilbon dituzten bulegoetan.

BQUO programa esklusiboa da, eta bere kideei urte erdiko esperientzia eskaintzen die DOMINIONen barruan, konpainiaren egoitza nagusian, Bilbon, egonaldi bat eginez. Prestakuntza pertsonalizatuak, ekintzaile bakoitzaren beharren arabera diseinatua dago eta laguntza integrala eskaintzen du DOMINIONeko zuzendaritza-taldeko mentore baten eskutik, prozesu osoan zehar. Bi elementu horien konbinazioari esker, parte-hartzaile bakoitzak bere proiektu ekintzaileak garatu ahal izango ditu eta erakundeak proposatutako erronkak gauzatu ahal izango ditu, hori guztia, DOMINIONeko jarduera-sektore nagusiekin konektatua: industria, energia, telekomunikazioak eta azpiegiturak, jasangarritasuna hobetzeko foku argi batekin.

Bigarren edizio honetan, gainera, Bilboko egonaldian, Batzordeak hautatutako Pertsonak eta Proiektuak, DOMINION intraekintzaileekin batera egongo dira. Pertsona horiek Konpainiaren kolektibo profesionaleko kideak dira, eta enpresaren barne-erronkak garatzeko hautatuak: barneko eta kanpoko talentu ekintzailearen aldeko apustu argia da. «Gure ustez, kulturen, jatorriaren eta diziplinen hibridazioa katalizatzailea izango da DOMINIONentzat», gaineratu du BQUOko zuzendariak.

 

Deialdia ekainaren 28ra arte egongo da zabalik

BQUOk eskaintzen duen garapen profesionalerako eta prestakuntza pertsonalizaturako ingurune profesionala, DOMINIONeko talde exekutiboaren mentorizazioa, baliabide korporatiboetarako sarbidea, proiektuaren eta egonaldiaren finantzaketa, eta prozesuarekin batera doan ordainsari ekonomikoa dira parte hartzera bultzatzen duten argudio garrantzitsuak. Ekimena, dagoeneko proposamenak jasotzen ari da.

“DOMINIONen jarduera-eremuetan teknologiaren bidez jasangarritasuna hobetzera bideratutako proiektuak bilatzen ditugu. Fasea edozein dela ere, laguntza integrala eta prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen ditugu. Zurekin lan egiten dugu, zure autonomia errespetatuz. Proiektua zurea da “, azpimarratzen du Berjonek.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.