Bukatu da Emakume Programatzaileen Eskolaren lehen edizioa
EmakumeEkin elkarteak Emakume Programatzaileen Eskola programaren itxiera ekitaldia antolatuko du ekainaren 25ean, eguerdiko 12:30ean, Bilboko BEAZ zentroan. Ekimen horren helburua da langabezian dauden emakumeen enplegagarritasuna erraztea, prestakuntza eskainiz halako profil profesionalak eskatzen dituzten teknologia-enpresetan sartzeko.
Programaren itxiera ekitaldian aurkeztuko dira lortutako emaitzak, eta espazio bat gaituko da enpresek aukera izan dezaten prozesuan zehar prestatutako emakumeak atzemateko.
Ekimena sustatu duten erakunde guztiek parte hartuko dute ekitaldian: Bizkaiko Foru Aldundiak (Teresa Laespada enplegu diputatuaren eta María Guijarro Berdintasuneko zuzendariaren bitartez), Gaia Klusterrak (Tomás Iriondo zuzendari nagusiaren eta Cristina Murillo zerbitzuetako zuzendariaren bitartez), eta EmakumeEkin elkarteak (Susana Zaballa presidentearen eta Izaskun Ramaren bitartez).
Orobat ekitaldian parte hartuko dute Ezagutza eta Teknologia Aplikatuaren sektoreko enpresek eta GAIA Klusterrak, zeintzuk konprometiturik baitaude sektore berdinzaleago batekin eta aktiboki parte hartu baitute programan. Horietako bat da Oesia Taldea, ekitaldian izango dena Sara Alcubilla talentu aholkulariaren bitartez, eta beste bat Biskaytik, zeinak Ipar eremuko kudeatzaile Margarita Gracia bidaliko baitu. Ekitaldian izango dira halaber Isabel Busto (I68 enpresako zuzendari nagusia) eta Nieves Alcain (Alecop), biak hala biak GAIAko Zuzendaritza Batzordeko kideak.
Era honetako lehen proiektua da helburutzat duena langabezian dauden emakumeen (gehienak 45 urtetik gorakoak) talentua berreskuratzea eta teknologia bezalako trakzio-indar handiko sektore batean sarraraztea. Programaren barruan web programazioari eta beste hainbat gai transbertsali buruzko prestakuntza trinkoa eskaini da, hala nola, argi eta garbi definitzea zeintzuk diren programatzaile-lanetan diharduen pertsona baten zereginak eta gaitasunak, eta lanpostuarekin lotutako gaitasun sozialak eta emozionalak garatzea. Parte-hartzaileek laneko orientatzaile baten laguntza izan dute programa osoan zehar.
Elkarteko presidente den Susana Zaballak dio “programa hau lehen urratsa izan dela teknologia sektorean dagoen genero etena murrizten jarraitzeko, emakumeek enpresa proiektuen %8 bakarrik hasten baitituzte”. Era berean, GAIA Klusterraren helburu estrategikoetako bat da talentu-eten hori gutxitzea, identifikatu baitu bere bazkideek gero eta kontratazio premia handiagoak dituztela. Aurten GAIAk indartu egingo ditu talentu profesional teknologikoa sustatzeko ekimenak, bereziki gazte eta emakumeei zuzenduak, talde sozial horietan nabarmen jaitsi baita teknologiarako bokazioa.
4 hilabeteko programa horrek erakunde hauen babesa jaso du: Bizkaiko Foru Aldunduko Enplegu eta Gizarteratze Sailarena, GAIA Klusterrarena eta EmakumeEkin, emakumezko euskal ekintzaileen elkartearena.
Izen-ematea zabalik
Jardunaldi hau beraizik zuzentzen zaie sektore berdinzaleago baten alde lan egin nahi duten enpresa guztiei, programaren baloreekin identifikatuta daudenei eta talentu anitzak kontratatuz beren enpresa aberastu nahi dutenei. Ekitaldian parte hartu nahi duten enpresek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete 664457234 telefonoan edo hablamos@emakumeekin.org posta elektronikoan.
Lankidetza ugari
EmakumeEkin elkartearen arabera, “zubiak sortu behar dira, eta ez bakarrik ekintzaileen artean, baita ere organismoen artean. Horregatik programa honek laguntzaile ditu Bizkaiko Foru Aldundia, GAIA Klusterra, Oesia taldea eta Biskaytik.
EmakumeEkin elkarteari buruz:
EmakumeEkin emakume ekintzaileen elkarteak 130etik gora enpresari biltzen ditu. Lanean ari da ekintzaileekin sareak sustatzeko, eta baita ere genero ikuspegidun ekintzailetza eta berdintasun arloko gaiak landu nahi dituzten enpresekin. Horretarako antolatzen ditu askotariko ekitaldiak, prestakuntza-ibilbideak eta ekintza berritzaileak, batez ere hiru euskal lurraldeetan.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza