Caixabankek berrikuntza programa berri bat abiarazi du ‘startup-entzat’
Caixabankek berrikuntza irekiko programa berri bat martxan jarri du ‘startupak’ laguntzeko helburuarekin: ‘DayOne Open Innovation Program’. Ekimen honen bidez, erakundeak ekosistema ekintzailea bere negozio-eremu desberdinetara hurbildu nahi du gizartearen behar berriei eta gaur egungo erronkei erantzuna eman diezaieketen proiektu berritzaileak elkarrekin garatu.
Proiektu berri hau, ‘EkintzaileXXI Sarien’ azken edizioan parte hartu duten 1.000 enpresa ingururi zuzenduta dago. Interesatuta duten ‘startupek’ irailaren 15era arte dute izena emateko eta erakundeak planteatutako erronketako bati erantzuteko, beraiek proposatzen duten irtenbidea edo proiektua planteatzeko.
Enpresek honako erronka eta lankidetza-ildo potentzial hauei erantzun behar diete:
– ‘Imact Sektorea’: MicroBanken inpaktu soziala indartzen eta hobetzen laguntzen duten enpresak edo gizarte-bazterketan ala egoera honetan egoteko arriskuan dauden pertsonekin egin daitekeen zerbitzu edo jarduera bat ematen lagun dezaketen enpresak.
– ‘Seniorra’: Adineko jendearen bizi-kalitatea hobetzeko balio erantsiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten ‘startup-ak’ edo senior segmenturako soluzio teknologiko eta berritzaileak garatzen dituzten konpainiak.
– ‘Mobility’: Hirietako mugikortasun iraunkorrerako ibilgailu elektrikoen soluzio berritzaileak sortzen edo merkaturatzen dituzten enpresak (motozikletak, patineteak, bizikletak …).
– ‘Agro Food’: Eraldaketa digitala errazteko eta nekazaritzako elikagaien sektorean irtenbide berritzaileak ezartzeko irtenbide teknologikoak eskaintzen dituzten enpresak.
CaixaBank taldeko hainbat alorretako ordezkariek osatutako epaimahai batek erabakiko du zein irtenbide egokitzen zaion ondoen planteatutako erronka bakoitzari.
Aukeratutako enpresek hiru eta sei hilabete bitartean lan egingo dute honako taldeekin: AgroBank (nekazaritza eta nekazaritza-elikagaien sektorea), MicroBank (CaixaBanken gizarte-bankua), CaixaBank Payments & Consumer (kontsumoa ordaintzeko eta finantzatzeko bitartekoak) eta CaixaBank Senior (hirugarren adinekoentzako finantza-produktu eta zerbitzuak). Caixabankeko dibisio hauek ‘EmprendedorXXI Sariak’ babesten dute, Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI)-ren laguntzarekin batera.
Berrikuntza garatzeko lankidetza-agertokia
CaixaBankek ‘startup’ eta fintech-ekin berrikuntzaren garapenean lankidetzan aritzeko agertokiaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da ekimen hau. Lankidetza honek berrikuntzaren bizkortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko aukera ematen du, ideia bat sortzen denetik produktu edo zerbitzu berria merkaturatu arte denbora bizkortzeko eta talentua identifikatzeko.
Era berean, ‘startup-entzat’, CaixaBank bezalako enpresekin elkarlanean aritzeak azkar ‘eskalatzeko’ aukera ematen die. Lankidetza honi esker, baliabide baliotsu ugari izan ditzakete, hala nola bezero-zorro garrantzitsu batera hurbiltzea, banaketa-kanal handi bat izatea, bere marka-posizionamendua hobetzea eta ikusgaitasuna gehitzea. CaixaBankek elkarrekin sortzeko ekimenak bultzatzen ditu ‘startup’ eta fintech-ekin, berrikuntza partekatua bultzatzeko. Horren adibide dira ‘zone2boost’ eta ‘start4big’.
HEMEN Argibidea
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza