CERN-Suiza: Design The Future lantegiaren beste edizio bat
Design The Future (Terraforming) lantegiari esker, INIZIA Araba Campus – UPV/EHUko hamabi ikaslek aukera paregabea dute Genevan (Suitza) Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) erronketan parte hartzen duten ikertaldeen eguneroko lanarekin bat egiteko. Hautatutako pertsonak Arabako Campusean matrikulatuta daude edo, Gasteizen helbideratuta egonda, UPV/EHUren beste campus batzuetan daude matrikulatuta.
Hautatutako ikasleek, seina emakumezko eta gizonezko, astebete igaroko dute CERNen, unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa zentro horretako komunitate zientifikoaren artean sinergiak ezartzeko. Egonaldian, ikasleentzako prestakuntza jarduerak sustatuko dira, planetaren jasangarritasunean gaur egun eta etorkizunean eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko beharrezko tresnak emango dituztenak.
Ikasleak agurtzeko ekitaldian parte hartu dute Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak. Haiekin batera izan dira Amaia Echeverría, Espainiako Zientzia Industriaren Elkartekoa (INEUSTAR), David Montero de la Torre, BIC Arabako zuzendaria, Mireia Martínez, Ekintzailetza Teknikaria BIC Araban, eta Amaia Calleja, UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria.
Arabako Campuseko errektoreordeak aipatu duenez, “esperientziazko ikaskuntzako programa berritzaile honek aukera paregabea eskaintzen du mundu mailako erreferentziazko ikerguneetako bat ezagutzeko eta ikertzaileen eskutik ikasteko”.
Manoli Igartuak gaineratu duenez, “nazioartekotzeko esperientzia intentsiboa bizitzeaz gain, hainbat gaitasun garatuko dituzte parte hartzaileek, hala nola pentsamendu kritikoa, sormena, arazoen konponketa, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasuna; lanbide esparru guztietan balioetsitako trebetasunak, XXI. mendeko erronka globalei aurre egiteko funtsezkotzat jo direnak”.
Zibilizazio jasangarria
Lantegiaren beste alderdietako bat da ekintzailetzako ideia eta proiektu berritzaileak lantzea, irtenbide teknologiko jasangarriak eta ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutakoak emango dituztenak. Horretarako, teknologiak etorkizuneko agertoki batera estrapolatuko dira, Terra izeneko beste planeta batean zibilizazio jasangarri bat ezartzeko, eta, ondoren, atzera egin eta gure planetan ditugun erronkei aurre egiteko ikaskuntzak eta irtenbide posibleak aplikatzeko.
CERNen programak dioen bezala: “Gizateriak, etorkizunean, gure pentsamendu arketipo tradizionalak ordezkatu eta ikuspegi ez-lineal eta sistemikoak hartu behar ditu. Horrela, ez beste edonola, diseinatu ahal izango ditugu gure planetak hurrengo hamarkadetan izango dituen erronka izugarriei ahalik eta gehien aurrea hartuko dieten agertokiak”.
Jarduera hori INIZIA Araba Campus programaren barruan dago. Programa hori, bada, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Gunearekin (BIC Araba) lankidetzan egiten da, eta ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea du helburu, baita unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzea ere.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere