‘CITA Emprende’, berrikuntza irekiaren ildotik, enpresa txiki eta ertainen, startupeneta inbertitzaileen arteko lankidetza hitzorduan
Berrikuntza irekiaren ildotik CITA Emprende-n, enpresa txiki eta ertainen, startupeneta inbertitzaileen arteko lankidetza hitzorduan, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Bigarren edizio hau Bind 4.0 programaren antolatzaileekin lankidetzan bideratu dugueta ekainaren 19an, osteguna, 9:00etatik 14:30ak arte Tabakaleran (Donostia) egitekoa da.
Biren arteko speed dating hitzorduak dira topaketaren muina, zuen artean litekeenerlazioa arakatu ahal izan dezazuen: bezeroa-hornitzailea, kide industriala, berrikuntzaedo finantzazio partaidea…
Gainera, topaketan hainbat jarduera izango ditugu: startupen lehiaketa, interesekogaien araberako pitch-ak, txosten iradokitzaileak, eztabaida mahai teknikoak,networking ekintzak…
Gure aldetik, zuena bezalako enpresekin hitzordua bilatzen ari diren 50etik goraenpresa txiki eta ertain eta inbertitzaile identifikatu ditugu jadanik.
CITA|Emprende ekimenak enpresa txiki eta ertainen eta startupen arteko konexioak sustatzeko eta beste eragile erabakigarri batzuekiko –hala nola, inbertitzaileak eta ekintzailetza, berrikuntza eta operazio korporatiboetako profesionalak– beharrezko harremanak ezartzeko inspirazioko eta laneko testuingurua bultzatzen du.
Ondoren jasotzen diren galderei erantzun nahi diegu, besteak beste:
- Nola konbinatu startupen sormena eta malgutasuna enpresa txiki eta ertainen eskalarekin eta baliabideekin?
- Nor ari da gauza esanguratsuak egiten berrikuntzaren eta barne-ekintzailetzaren esparruan?
- Zein startup ari dira joera markatzen negozio-ereduen eta etorkizuneko teknologiaren garapenean?
- Startup bat naiz: non aurki ditzaket nire proiektua azkartu dezaketen inbertitzaileak, bezeroak edo kolaboratzaileak?
- Nola eta norekin kolabora dezaket arrakastaz berritzeko?
- Nola ezarri ekintzailetza korporatiboko estrategia bat?
Topaketan hitzordua norekin izan dezakezun informazio zehatzagoa bidaltzekointeresa berrets iezaguzuinfo@citaemprende.eus helbidean, baita bertan partehartzeko prest ote zauden ere.
Hemen aurreko edizioaren laburpena ikusdezakezu:
https://www.facebook.com/CitaEmprende/videos/2209395782673015/
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko