CITA | Emprendek startup lehiaketarako deialdia egiten du
CITA| Emprende ekimenak jakitera ematen du 2020ko apirilaren 29an Donostian egingo den 8 startup hautatzeko lehiaketaren deialdi irekia. Lehiaketa hau ekitaldi bereizgarri batetan egingo da, non ETE-en presentzia eta startupekin duten lotura bere leit motiv izango den. Izena ematen duten startupek; speed meeting-etara, mahai teknikoetara eta ekitaldi bateko kontaktuetara sartzeko aukerak ere aurkituko dituzte. Ekitaldi honen balio-proposamen nagusia enpresaren, inbertitzailearen eta ekintzaileen arteko elkarrizketa-kontextu produktibo bat erraztea izango da.
CITA|Emprende EL DIARIO VASCOk y ADEGIk elkarrekin antotatutako ekimena da eta euskal ekosistemako hogei bat aktore nagusiren parte hartzea duena, zeinek lankidetza publiko/pribatuaren ildoan, formatu bateratzailea eta eragintzailea sortu dutenak. Bere foku nagusia ETE ekintzaileak, startup-ak eta inbertitzaileak dira. Bere helburua inspirazio eta lan kontextu erraztea da, “Pyme-StartUp” berrikuntza Irekian oinarritutako konexioak sustatzeko; tokiko, estatuko eta nazioarteko jardunbide onenekin, eta lotura hori gauzatzeko erabakigarriak diren beste eragile batzurekiko beharrezko den konexioa bermatuz: Inbertitzailea eta ekintzailetzan, berrikuntzan eta operazio korporatiboetan adituak diren profesionalak.
Nortzuk eta zergatik
El Diario Vascok eta Adegik beren esperientzia eta gaitasunak batzen dituzte alor honetan, bere ahaleginak bilduz interes-taldeei balio erantsi handiagoa emateko, ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemaren parte diren eragileak ekimenaren garapenean inplikatzeko helburu argiarekin.
Zein arlotan gaude interesatuak?
Startup nazionalak eta nazioartekoak bilatzen ditugu, negozio-eredu inbertigarri eta eskalagarri bat garatzen ari direnak, eta era berean balioztatutakoa, hau da, merkatu-test bat, bezeroak, asmo-gutunak, negozio adierazleak dituztenak eta inbertsio- ticketean milioi 1 eurotik gorakoa ez den finantzaketa-erronda bat egin nahi dutenak.
Azken batean, proiektuak berritasunaren bat izan behar du, nahiz eta horrek ez duen esan nahi berariazko produktu/teknologia berria sortu edo asmatu beharra dagoenik, merkatuko arazo bat modu berritzailean konponduko duen ezaugarri bereizgarriren bat gutxienez izan beharko luke.
Hauek dira gure intereseko arloak: Fabrikazio aurreratua eta DeepTech, IoT, osasuna, digitala, foodtech, fintech, mugikortasuna, energia eta ekonomia zirkularra.
8 startup finalistak izango dira hautatuak, hautaketa-prozesu arin baten ondoren:
Parte hartu nahi dutenek bere eskaera egin ahal izango dute CITA/Emprende webgunearen bidez 2019ko urtarrilaren 27tik martxoaren 20ra bitartean. Proposamen guztiak ebaluatu ondoren, hautatutako startupek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte apirilaren 29an Donostian egingo den startup-lehiaketan adituen epaimahai baten aurrean, eta honekin batera lehiaketaren oinarrietan eta eskakizunetan kontsulta dezakete lehiaketan eskainitako sari erakargarriak.
Hauek dira lehiaketako sariak:
- Ikusgarritasuna eta nabarmentasuna, ekitaldiaren inguruan DIARIO VASCO hedabideetan egingo den komunikazioari esker. Bereziki, Startupen Lehiaketari buruzko erreportajea egingo da, bi orrialdekoa, 8 proiektu finalistak deskribatzeko. Era berean, ekitaldia amaitu ondoren, irabazleak janikaraziko dira.
- Saritutako hiru proiektuek publizitate espazioen sorta bana jasoko dute, EL DIARIO VASCOren hedabideetan. Sarien balioa honako hau izango da:
- Lehen sailkatua: 15.000 euro.
- Bigarren sailkatua: 9.000 euro
- Hirugarren sailkatua: 6.000 euro.
Gogoratu, CITA EMPRENDE-ren webgunean eman dezakezu izena.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza