COBEN CLUB business angels
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 2 abendua, 2019

Coben Club, Euskadiko startupentzako lehen inbertsio Klub pribatua

Cobe Klubaren misioa aldaketaren, talentuaren eta startup digital, berritzaile eta disruptiboen aldeko apustua egiten duten Business Angels inbertitzaile gazte eta dinamikoen ekosistema sortzea da.

Esaten dutenez, azaroaren 28ko gauean, ‘Coben Club’ saioaren lehen topaketa sekretua egin zen. Lekua ez gado argi; gonbidatutako pertsonak (nazioarteko kirolariak, enpresaburuak, medikuak, gogo geldiezinak, gazte gogotsuak,..) leku magiko batera iristeko deszifratu behar zituzten koordenadak baino ez zituzten jaso …

Gaueko gainerakoa ezaguna da, Klubaren historiaren lehenengo kapitulua. Irakurtzen jarraitzeko irrikitan zaude…?”.

 

Zer da Coben Cluba?

Coben Club, akelarre esan nahi du, edo talde sekretu edo oso batuta dagoen taldea. “Eta horixe gara! Hala ere, Akelarre hitza gogoan hartzen baduzue, seguruena zuen burura iritsiko dira sorgin-irudiak, isilpeko bilerak, debekatutakoak, korrontearen aurkoak, arriskutsuak, kementsuak “. Baina hori bai, gure burua ireki eta akelarre bat benetan zer zen imajinatzen dugu. Berdintasunezko topagune bat izan liteke, non gizonak zein emakumeak joaten ziren, zientzia, medikuntza, filosofia … bezalako gaiak jorratzeko, baina orduko gizarteak ez zuela ulertzen eta non klandestinitatea zen bere aukera seguru bakarra?

Coben Clubak topaleku hori izan nahi du, sekretua, misteriotsua, inbertitzaileen artean konfiantzazko eta segurtasunezko atmosfera sortzeko. “Teknologiaz, sektoreak iraultzeaz, ero ekintzaileei laguntzeaz, ezagutzak partekatzeaz eta emakumeak gizonak bezala parte hartu dezaten saiatzeaz hitzegin egin daitekeen kluba. Baina hori guztia, hemen Euskadin, gure nortasun zigilua den seriotasun, profesionaltasun eta diskrezioarekin. Euskadiko startup inbertsioko lehen klub pribatua”.

 

Klubaren filosofía
SARE ESKLUSIBO BAT
Klubaren filosofía pentsaera berritzailea duen inbertitzaile sare bat sortzea da, “izpiritu-gazteduna, gogoak ile zuriekin bat egiten duten lekua, konfiantzazko giroan, adiskidetsua, baina hautaketa prozesu sakon baten bidez ondorioz.”

  

Misioa:
BUSINESS ANGELS EKOSISTEMA
Coben Klubaren misioa aldaketaren, talentuaren eta startup digital, berritzaile eta disruptiboen aldeko apustua egiten duten Business Angels inbertitzaile gazte eta dinamikoen ekosistema sortzea da.

Ez dira fondoak, ez dira aholkulariak, ez dira family office bat… Euskadiko lehen club pribatua da haurre-hazian dauden jarduera abierazteko inbertitzen duena. Badakigu Euskadin kapitala dagoela, eta, gainera, ziur gaude askotan kapital hau gazteen esku dagoela, eta diru horrekin inpaktua sortu nahi dutela, oso fase goiztiarrean dauden startup batzuei lagunduz. “Fase hori izaten da zailena; izan ere, proiektuek ez dute ibilbide nahikoa fondoen aurrean bere ideiak eta negozio modeluak potentziala dutela defendatzeko. Beraz, aurrerago inbertitzeko zain daude. Eta orduan da Coben Klubak lagundu nahi duen momentua, Sektorearen jargoian ‘aurre-hazia edo MVP’ deitzen den fase goiztiar horretan, azken batean, horixe da gehien behar gaituztenean”.

“Eta, zergatik esaten dugu behar gaituztela? Izan ere, Coben Klubaren sortzaile eta enbaxadoreak gazteak gara – Izpirituetakoak –, eta horrelako proiektuetan inbertitzen ari garelako iada, arrisku handiko fasean, baina errendimendu eta inpaktu handiko fasea ere bai. Pertsona ipurtarinak, arduratsuak eta konprometituak dira, baina nazioarteko ikuspegia dutenak, “ Gure ustez, Euskadin gauzak diskrezioz eta konfiantzaz egiten dira, eta askok inbertitzen ez badute, ez da baliabiderik ez dutelako, baizik eta batzuetan ez dutelako Silicon Valley moduko hitz potoloetako mundu harropoztu eta pilotakada betetakoa hau ulertzen”. Arrakasten esperientziatik eta porroten ikastetik abiatuta, hain interesgarria den mundu hau antzeko kezkak dituzten pertsona gehiagorengana hurbildu nahi dute, “zu bezalako jende gehiagori; pertsona baliotsuak. Eta uste dugu pertsona asko batu litezkeela gure misioara, erromantikoki errentagarria izan dadila espero dugun misioa”.


Pertsona horietako bat zarela uste duzu?

Kluba esklusiboa da, eta gonbidapen bidez edo klubeko kide baten bidez baino ezin da elkartu, onarpen batzordearen onarpena lortu ondoren.

“Baina klubarekin bat egiteko pertsonaren bat kontuan hartu beharko genukeela uste baduzu, beti bidali dezakezue eskaera bat webgunearen bidez : www.cobenclub.com

Nola funtzionatzen du?
Coben Klubak aldizkako topaketa esklusiboak antolatzen ditu, esperientzia partekatuak, non ekintzaileek beren proiektuak aurkezten dituzten eta ingurune profesional batean inbertitu ahal izatea errazten duten. Baina pasioa alde batera utzi gabe! “

Proiektuak aldez aurreko hautaketa prozesu bat gainditu behar dute, bai Coben Klubeko ebaluazio batzordearen aldetik, bai hileko topaketetan aurkeztu aurretik inbertitzaileek dituzten kezka eta lehentasunen aldetik. Horregatik, Klubak bere proiektuak bidaltzera ere animatzen die ekintzailei, Klubeko hurrengo Business Angels topaketetan ebaluatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.