Codesyntaxek garatu du telebistan euskarazko bideoak ikusteko lehen aplikazioa
CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak doako aplikazio pioneroa sortu du, JarriON, zeinari esker 30 kanaletako bideoak ikus daitezkeen Android mugikorretan (zenbait jatorritakoak). Abantaila eta berritasun nagusia du aplikazioak eduki horiek telebistarekin lotu daitezkeela, eta etxeko pantaila handian ikusi: hori posible da Chromecast izeneko gadget-arekin lotzen delako JarriON.
JarriON da lehenbiziko aplikazio mugikorra Chromecast gailurako euskarazko edukiekin garatutakoa. Mugikorrarekin telebistan Interneteko zerbitzuak ikusteko plataforma bat da Chromecast, Deco 4K Euskaltel-en Deco 4K dekodegailuarekin.
Aplikazioaren helburua da euskaldunek euskarazko ikus-entzunezko edukiak nahieran edo on-demand ikustea, bereziki gazteen artean.
App honi eskerrak, hainbat iturritako bideo katalogo zabal bat ikus daitezke mugikorrean edo telebistan. Ikus daitezkeen kanalen artean daude zenbait telebista; Euskal Telebista, Hamaika Telebista, Goiena Telebista, Berria TB, baita sareko hedabideak (KanalDude, Bertsoa.eus, …) eta ‘youtuberrrak’ ere hala nola Aiora Probatxoa eta Nerea Alias). Hornitzaile hauetarik batzuek kanal bat baino gehiago eskaintzen dute.
Aplikazioa doan lor daiteke proiektuaren webgunean (www.jarrion.eus) edo Google Play Android dendan: Honekin euskal merkatu mugikorrarekin %90 betetzen da, nahiz eta garatzaileek ez duten deskartatzen iOS bertsio bat egitea laster, iPhone gailuetara iristeko. Une honetan 2.000 deskarga gertatu dira, aplikazioa inauguratu zenetik bi hilabete igaro direnean.
Aplikazioa garatu du Codesynta enpresak, software libreko webgune eta aplikazioak egiten dituen enpresa gipuzkoarrak. Laguntz izan du CodeSyntax-ek proiektua garatzeko, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Etorkizuna Eraikiz’ programaren barruan garatutako ‘2deo’ ikus-entzunezko edukien laborategiarena.
Mugikorra telemando gisa
“Chromecast aparailu bat eta JarriOn aplikazioa beratatuz –zazaltzen digu Luistxo Fernández Codesyntax-eko proiektu arduardunak- mugikorra telemando bat bilakatzen da, eta erabiltzailea telefonoko aplikazioa erabiltzen du telebistako edukia antolatzeko, bideoak zuzenean jarri edo ondorengo ikuskatze-ilara bat antolatzeko”.
Bere iritziz, aplikazioari esker, “euskarazko ikus-entzunezko edukien sortzaile askok irismen handiagoa ziango dute, telebista uhinek edo Smart TV markek eskaintzen ez dieten bisibilitatea eta irismena lortuko dutelako. Internet-Telebista binomio berrian, euskarazko edukiak erabiltzaileen eskura uzten dituen lehen aplikazioa da hau”.
Codesyntax-ek JarriON are gehiago garatzeko planak ditu, eta baliteke hurrengo hilabeteetan funtzionalitate berriak ikustea: esate baterako audio edukien antolakuntza (podcast-ak), eta zuzeneko irudi eta audioa ere bai (streaming zerbitzuak), eta aukera irekia dago gainera harpidetza eta monetizazio posibleetara.
info+: www,jarrion.eus
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza