MyWay Heels team
Ekintzailetza Up Euskadi
Elkarrizketak 3 otsaila, 2022

Erosotasuna, aldakortasuna eta estiloaren arteko konbinaketa: MyWay Heels

Yaiza Barandiaran, Aroa Ugarte, Clara Abades, Yago de la Rica eta Jon Ander Merodiok osatzen dute talde ekintzailea.

MyWay Heels Shangain sorturiko proiektu ekintzailea da, LEINN formakuntza-bidaia baten ondorioz. Fundatzaileetako batek orkatila bihurritu zuen eta horretaz ikertzea erabaki zuten, mundu osoko milioika andrek pairatzen duten arazoa baita.

MyWay Heels

“Gutxiago gehiago dela” gogoraraztea gustatzen zaizue. Zer da zehazki MyWay?

MyWayHeels oinetakoen marka bat baino gehiago da. Takoiak eta sandalia lau bihurtzeko gaitasuna izateaz gain, amesteko eta pertsonek euren buruarengan sinesteko aukera eskaintzen du. Gure helburua ez da balorea metatzea, gure bezeroen artean sortzea baizik: norbaitek MyWay Heels janztean, segurtasun, erabaki eta pasioz egitea nahi dugu.

 

Erraza eta bikaina aldi berean; nola funtzionatzen du?

Gure mekanismoa oso erabilterraza da. Azken batean, horixe da gure helburua, ahalik eta sinple eta arinena izatea. Funtsean, atzeko pieza txiki bat biratu, takoia kendu, beste takoi batekin aldatu eta pieza berriz biratu behar da, takoia segurtasunez finkatzeko.

 

Hau guztia, hain garrantzitsua den erosotasuna galdu gabe.

Bai, proiektu hau takoiekin izan genituen esperientzietatik sortu zenez, takoiok eginiko kaltea ezagutzen dugu. Izan ere, urtero 100 milioi andre baino gehiago kexatzen dira takoiek eragindako lesio edo kalteengatik. Takoia zenbat eta altuagoa izan, oinek gero eta presio handiagoa jasaten dute, gorputz osoari eragiten.

 

Proiektua “istripu batean” sortu zela esan genezake, baina ideia eta garapena ez dira nolanahikoak izan; proiektua metodikoki baieztatua izan da.

Sortze eta prototipatze sasoian gure foku nagusiak osasuna eta erosotasuna izan dira. Zapaltze eta grabitateari buruzko hainbat ikerlan egin ditugu podologo profesional baten eskutik eta berak produktua baieztatu eta gomendatu du. Merkatua ere aztertu dugu eta mekanismo intuitibo eta erabilterraza diseinatzeko gai izan gara.

 

Finantzazioa eta beste laguntza batzuk negozioa martxan jartzeko eta proiektatzeko gakoak izan dituzue.

Enpresa gaztea gara eta gure energia eta denbora proiektuan inbertitzen dugu, gure pasioa baita. Esperimentazio sasoian gaude eta gure baliabideei etekin handiena ateratzen ari gara. Gogoan dugu oraindik lehenengo prototipoetarako aurrekontua eman ziguten unea, 30.000€ eskatzen zizkiguten! Guk geuk 3D inprimagailuekin egitea erabaki genuen. Orduan ez genekien nola hasi ere, eta gaur egun 7 prototipo ezberdin egin ditugu.

Pandemian zehar crowdfunding bat ireki genuen lehenbiziko inbertsio-hazia lortzeko eta hala prototipoa garatzeko.

Era berean, produktuen 250 salmenta baino gehiago lortu ditugu ‘merchandise’ MyWay Heels-en bi errondatan. Dena taldeak berak diseinatua izan da, proiektua ezagutzera emateko eta mugitzeko helburuz. Gaur egun hazteko eta fabrikatzeko finantzazio bila gabiltza.

 

Proiektua egonkortu eta hazteko finantzazioa. Zein egoeratan dago MyWay Heels eta zein erronka dituzue berehalako etorkizunari begira?

Bai, uneon hazten jarraitu behar dugu. Oso argi ditugu geure helburuak, baina finantza-indarra falta zaigu haietara heltzeko. Paraleloki, beste negozio-lerro batzuetan dihardugu, hala nola merkatutxoak. Bide batez, otsailaren 12an eta 13an Zorrotzaurreko ‘Espacio 600’ gunean izango gara geure marka ezagutzera emateko eta diru pixka bat irabazteko. Gure helburua lehenengo oinetako-pareak lehenbailehen ateratzea da. Badakigu jendeari gustatzen zaiola gure ideia eta baieztatua izan dela bai hemen, bai estatu mailan, bai nazioartean ere. Lan gogorra egiten ari gara geure ametsa betetzeko; alegia, MyWay Heels ahalik eta denda eta herrialde gehienean egotea.

 

Taldea honakoek osatzen dute gaur egun: Yaiza Barandiaran (CEO eta Content Creator), Aroa Ugarte (Harreman publikoak), Clara Abades (Estrategia-zuzendaria), Yago de la Rica (Produktu-zuzendaria) eta Jon Ander Merodio (Hedatze-zuzendaria).

https://mywayheels.com/

 

 

Lotutako albisteak

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Elkarrizketa  ‘glo910’-eko  Ixone  Elosegui  eta  Miren  García-Chazarrari
13/11/2024 Ekintzailetza

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari

"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Zure  negozioaren  webguneak  Interneten  arrakasta  izateko  behar  duen  guztia  eskaintzen  dizu  UrBerrik
16/10/2024 Ekintzailetza

Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik

Enpresa gazteiztarrak web diseinua, konponketa, mantentze zerbitzuak eta SEO posizionamendua eskaintzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.