Coollogger: Garraio eta metaketan egindako ingurugiro-parametroen monitorizazio arina
Coollogger 2014an sortu zen Iñigo Alonso eta Pablo Múgicaren eskutik. Biek dute esperientzia handia barazki eta fruten alorrean ‘Ozeano Urdina’ enpresari esker. Enpresa hau frutek eta barazkiek gehiago irautea ahalbidetzen duten konponbideak bilatzean jarduten da.
Bezeroen artean ingurugiro-parametroak (hala nola tenperatura edo hezetasuna) kontrola dezakeen sistema baten beharra sumatu zen, gehienbat produktu freskoak errazki eta segurtasunez nazioartera garraiatzerakoan. Hala jaio zen Coollogger, ekipo sinple bat, app ba eta cloud plataforma baten bidez hotz-kateak monitorizatzeko konponbide berritzailea.
Zuen ‘datalogger’-ek mundu osoan zehar bidaiatzen dute tenperatura-aldeketei, argitasunari eta abarri buruzko datuak jasoz.
Gure datalogger eredu anitzek zenbait parametro jasotzen dituzte: tenperatura soilik jasotzen duen oinarrizkoenetik hasita, hezetasuna, argia, posizioa… jasotzen dituztenatara.
Datu guzti hauek funtsezkoak dira; alde batetik, hotz-katea mantentzen dela bermatzeko (herrialde askotan nahitaezkoa da produktu jakin batzuetan) eta, bestetik, apurtuz gero nor arduratuko den zehazteko.
Stakeholder ezberdinen artean (esportatzailearengandik inportatzailearengana edo osasun autoritateengana) informazioa gardenki zabaltzea ahalbidetuko duen patentea eskatzen dugu.
Euren hotz-kateen kudeaketa eraginkorra behar duten enpresei dispositiboak eta euskarri teknologikoa eskaintzen dizkiezue.
Produktu galkorrak inportatzen edo esportatzen dituzten enpresa handietan jarri dugu arreta. Geure antolakuntzaren malgutasunari esker, produktuak norbere eskakizunaren neurrira egiten ditugu. Balio handia ematen diote honi kalitatearekiko kezka handia duten bezero jakin batzuek.
Frutaz gain, farmazia, berritzea, arrain eta itsaskiak, haragi-produktuak eta beste hainbatetan dihardugu. Gure salmenten %95etik gora herrialde anitzerako esportazioak dira.
Azkenaldian, orain arte tenperatura monitorizatu edo teknologia berriak behar izan ez dituzten sektoreak ere datozkigu; adibidez, etxebizitzen isolamendu termikoa ebaluatu behar dutenak.
Orain Coolloggerek bluetooth teknologia dakarrela ikusirik, nora ikusten duzue ari dela mugitzen merkatua?
Teknologiaren ikuspuntutik eskaintza ikaragarria da eta une kritikoan gaude. Datalogger pasiboak erabili ditugu orain arte, baina aurrerantzean denbora errealean emititzen duten eta euren plataformekin zenbait transmisio-sareren bidez (ohiko GPRStik IoT sare berrietara arte) komunikatzen diren ekipoetara aldatzen ari gara.
Ekipo ezberdinetarako zabaldutako plataformen aldeko apustua egiten dugu, ohiko USBetatik satelite bidezko aurreratuenetara arte. Azken batean, ekipo bakar batekin oso zaila da produktu baten erabilgarritasunaren epea kalkulatzea, garraio multimodala duenean, haren monitorizazioa ere badelako.
Dagoeneko denbora errealeko geure dispositiboen hurrengo belaunaldian lan egiten ari gara, 2019ko bigarren bihilekorako prest eduki nahi duguna. Transmisio-sistemez gain, datozen urteetarako konponbide oso berritzaileak ekarriko ditu.
Laguntza publiko eta pribatuak jaso al dituzue proiektuaren garapenean? Zer-nolako laguntza komeni zaizue hemendik aurrera?
Gure hastapenean Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Spriren bidez egindako finantzaketak eta aholkularitzak asko lagundu zigun. 2018an Neptune programaren (EBeko Programa Horizonte 2020k ko-finantzatua) fondoak jaso ditugu eta hauei esker tenperatura, hezetasuna eta biomasa stock-ak monitorizatzeko konponbidea garatu dugu. Jakina, Bilbokoa bezalako Komertzio Kamarek eta ICEXek eskainitako aukera guztiak aprobetxatu egin ditugu nazioarteko merkatu bila gabiltzala.
Hemendik aurrera, proiektu nahiko segurua edukirik, batez ere egiten ari garen inbertsioak finantziatzeko laguntza bilatzen ari gara.
Nola ikusten duzue zeuen burua hemendik eta hiru urtera?
Negozioaren ikuspuntutik, hotz-kateen monitorizazioa distantzia luzean garraiatzean erreferente bihurtu nahi dugu. Ez da erraza izango, enpresa itzelekin lehian gaudelako, Dow Jonesen kotizatzen dutenak ere. Hala ere, ziur gaude geure lekua topatuko dugula. Hala bada, enpresen salmenta kopurua zortzi aldiz altuagoa izango da eta ekipoa bikoiztu egingo da.
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe