Crowdfunding Bizkaia, proiektu berritzaileetarako munduko lehenengo online plataforma publikoa
Bizkaiko proiektu berritzaileak finantzatzeko asmoarekin jarri da abian.
Bizkaiko Foru Aldundiak Crowdfunding Bizkaia jarri du abian. Startup publikoen partaidetzazko finantzaketarako lehenengo plataforma da, eta Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistema indartzen jarraitzea du helburu.
Ekonomia eta Lurraldea Garatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek, tresna berri honen aurkezpenean adierazi duen bezala, jasotako proiektu guztien azterketa ekonomiko finantzario zorrotza egingo da, eta inbertsiogileek partaidetzak eduki ahal izango dituzte eurentzat interesgarriak diren proiektuetako kapital sozialean. Horrez gain, sustatzaileek ez dituzte autore eta jabetza eskubideak galduko, eta lortutako inbertsioaren %1eko komisioa baino ez dute izango.
Crowdfunding Bizkaia lortzeko eskakizunei dagokienez, Pradalesek berak azpimarratu du enpresak Bizkaian finkatuta egon beharko direla, hazteko moduko proiektu berritzaile, interesgarri eta bideragarriak aurkeztu beharko dituztela eta proiektuok teknologikoak, sozialak… izan ahalko direla.
Informazio gehiagorako: www.crowdfundingbizkaia.com
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko