Culinary Action! Gipuzkoa foroak gastronomia eraldatzen ari diren tokiko ekintzaileak bildu ditu
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea Culinary Action! Gipuzkoa tailerraren inaugurazioan izan da. Ekintzailetza-foro bat da eta, haren bidez, eztabaida sustatu nahi da sukaldari, ostalari, ekoizle eta beste ekintzaile batzuen arrakasta-kasuetatik abiatuta, protagonistek azalduta eta eztabaidatuta: beren negozioen jabe eta/edo kudeatzaile diren aldetik, enpresaburu gisa jokatzen duten sukaldariak.
Oroz sailburuordeak adierazi duenez, “negozio bat egiteko unerik onenean gaude, informazioa eta prestakuntza eskuratzeko erraztasunagatik eta administrazio publikoek jarritako laguntza ekosistemagatik. Gastronomia ez da moda bat, geratzeko datorren zerbait baizik”.
Gainera, horrelako topaketen garrantzia azpimarratu du, elikaduraren eta gastronomiaren aldeko apustuak negozio eta dibertsifikazio aukera berriak sortu dituen kasu zehatzak ezagutzeko aukera ematen baitute, kalitatezko enplegua sortzeko gaitasunarekin. “Euskadi enpresen barne-ekintzailetzarako lurralde erakargarri gisa kokatu nahi dugu elikaduraren balio-katean”, gaineratu du Orozek.
Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetza eta Berrikuntza Plana definitzen du Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren (GEPE) esparruan. Plan horren helburuen artean dago Euskal Autonomia Erkidegora inbertsioa eta enpresa-talentua erakartzea.
Ekintzailetza-plan honek Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekintzailetza eta berrikuntza laguntzeko zerbitzuen katalogo bat eskaintzen du (On Ekin).
Culinary Action! gastronomiaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, beren negozioak abiarazten ari direnei edo abian jartzeko asmoa dutenei. Tailer honen helburua eztabaida tokiko ostalaritza-sektorearentzat baliagarria izatea da, tokiko sukaldari-enpresarien esperientziatik abiatuta. Hau da, ekintzaileek ekintzaileentzako kasuen hitzordua da, negozio ereduei, kudeaketa estiloei eta merkatuan dauden joerei buruzko eztabaida eta ideia trukea sortzeko asmoz.
+ info: www.culinaryaction.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza