Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 otsaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Danobatgroupek lankidetza proiektu bat abiarazi du startupekin batera adimen artifizialeko soluzioak garatzeko

Debegesak ieTeam y EIT Manufacturing.-rekin elkarlanean abiarazitako Make In ekintzailetza programaren barruko proiektu bat da.
danobat startups IA AI

Danobatgroup industria taldea eraldaketa digitaleko prozesu sendo batean bete-betean sartuta dago, zeinarekin makinen eta ekoizpen sistemen produktibitatea areagotzeko teknologia berriak garatzea ez ezik negozio aukera berriak sortzea eta fabrika adimendunak eraikitzerantz aurrera egitea ere bilatzen baita.

Testuinguru horretan, makina-erreminten fabrikatzaileak berrikuntza irekiko ekimen bat abiarazi du,  makinetatik eta ekoizpen sistemetatik ateratako datuak modelizatzera, analizatzera eta prozesatzera bideratutako adimen artifizialeko (AA) soluzioak garatzeko lanetan arituko diren estatuko eta nazioarteko startupak bilatzeko. Gaur hasten da ekimenean izena emateko epea.

“Berrikuntzarako dugun estrategiaren barruan, manufacturingean aplikatutako AA funtsezko apustua da. Gure industria taldeko Danobat, Soraluce eta Goimeken bezeroek guk soluzio pertsonalizatuak, integratuak eta konektatuak ematea espero dute, beraien eguneroko zereginak aberastu eta sinplifikatzeko. Gaur hasten dugun lankidetzazko proiektu honen bitartez startupekin aliantzak sortzea bilatzen dugu, startupak espiritu ekintzailea eta erronka teknologiko berriei aurre egiteko gaitasuna duten agenteak dira-eta”, baieztatu du Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek

Gaur egun Danobatgroupek datu ugarri ditu lanean dituen makinen parketatik etorriak. Garapen digitalerako duen estrategiaren parte gisa, erakundeak sinergiak sortu nahi du AAko soluzioak inplementatzeko, horiekin gure asmoa da-eta bezeroei balio handiagoa ematea, zerbitzu digital aitzindari eta berritzaileak sortzea, negozio lerro berria sortzea eta merkatu berrietan jardutea eta erakundearen beraren eta bere bezeroen efizientzia optimizatzea ahalbidetuko duten soluzio digitalak garatzea.

Hori lortzeko, Danobatgroupek deialdi hau iragarri du, AAko soluzio distruptiboak eta berritzaileak jada merkatuan dituzten enpresa sortu berriekin elkarlanean aritu nahi baitu.

Hasierako faseetan dauden startupak  bilatzen dira, produktua baliozkotua dutenak eta merkatuan edo sektorean traktore direnak.

Gainera, jada eratuta dauden eta gutxieneko lantalde bat duten enpresak izan behar dira.

Programa honen baitan, Danobatgroupek soluzioak kontzeptualizatzeko, garatzeko eta inplementatzeko proba pilotua egiteko aukera eskaintzen die startup parte hartzaileei, horretarako erakundearen baliabideak eta azpiegiturak erabiltzen utzita.

Industria taldeak, halaber, proba pilotuaren kostuei aurre egiteko konpentsazio ekonomiko bat eta taldean eta haren partner teknologikoan, IDEKO Fabrikazio Aurreratuan aditua den zentro teknologikoan, ari diren profesionalen ezagutzak eta esperientziak eskura izateko aukera eskaintzen die.

Era berean, ekimenean parte hartzen duten enpresek Danobatgroupen bezeroen eta hornitzaileen nazioarteko sarera sartzeko aukera izango dute eta epe luzeko aliantza ezartzeko ere, erakundearen Berrikuntza Irekiko ekosistemaren parte izateko.

Danobatgroupen ekimena Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) eta BPTD Enpresa Elkarteak abiarazi eta ieTeamek, startupen eta berrikuntza irekiaren garapenean diharduen bere ieStart arloaren bitartez, babestutako Make In ekintzailetza programen barruko ekimena da. Gainera, EIT Manufacturingen lankidetza ere dute. Fabrikazioko berrikuntzan Europan dagoen komunitaterik handiena da, eta Europar Batasuneko organismoa den Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) parte da. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak ere laguntzen du “EIT Manufacturing Basque Hub” proiektuaren bidez (ELKARTEK 3, 2021).

Interesa duten startupek hautagaitza aurkeztu ahal izango dute esteka honetan eskuragarri duten galdetegiaren bitartez.

Izena emateko epea, otsailaren 24ko 12:00ak arte iraungo du.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 5 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak