DeepTech4Impact, Tecnaliaren potentzial teknologikoa hedatzen duen deeptech bizkortzailea
DeepTech4Impact startupak bizkortzeko programa bat da enpresa berriak teknologikoki bultzatzea helburu duena deialdi tematikoen bidez. Bere balio bereizgarria da, fokua teknologia sofistikatuetan (deeptech) oinarritutako startupetan jartzen duela horiei zentroaren garapen teknologikorako gaitasun osoa eskainiz, baita ibilbide luzeko bazkideen harreman-zerrenda bat ere, arriskuak eta onurak partekatuz.
“Ibilbide luzeko bazkideen eta startup deeptechen arteko harremana ezartzen dugu, arriskuak eta onurak partekatuz“, nabarmentzen dute Tecnaliatik.
Ekimenak aukera ematen die startupei teknologia-zentroko adituekin lan egiteko, teknologia eta sektore anitzeko gaitasun-maila handiarekin, baita ere sarbide zuzena aktibo teknologikoen, laborategi sofistikatuen eta azpiegitura berezien jabetza industrialari ere.
Era berean, zentro teknologikoaren ekarpena kapitalizatzeko aukera eskaintzen du, inbertsio moduan, eta ere bai, merkaturako ibilbide-orri bat egiteko aukera ere “analisi independente bat eta goi-teknologiako produktuak garatzeko eta merkaturatzeko ibilbide-orri bat emanez”, azpimarratzen dute programaren arduradunek.
Startupak bizkortzeko-programa berritzaile honetan parte hartu ahal izateko, startupek “proiektuarekin konprometituta dagoen” talde sustatzaile bat izan behar dute, eta hau “profil osagarriak eta motibatuak dituzten ekintzaileez” osatuta egon behar da. Era berean, talde honek, ‘Gutxieneko Produktu Bideragarri’ bat aurkeztu beharko du. “Prototipo funtzional bat edo kontzeptuaren froga izan beharko da”, azaltzen dute. Bestalde, produktua garatzeko planari dagokionez, “Tecnaliaren garapen teknologikoko beharrekin et berea jarduera-eremuekin lotuta egon beharko da”, azeleragailutik deskribatzen dutenez.
“Startupekin lankidetzan aritu nahi dugu arlo teknologiko disruptibo eta berritzaileetan, hala nola eraldaketa digitalean, osasunean eta elikaduran, bai eta industrian eta mugikortasun iraunkorrean ere”, adierazten dute programako arduradunek.
Ekimen honen arrakastaren froga gisa aipa daiteke azeleratuen biziraupen-ratioa % 85etik gorakoa dela, nabarmentzen dute arduradunek, bere startp teknologikoen-zorroa hirukoiztea lortu dutela 2016tik, eta 800 patente baino gehiago ditu. “Digitalizazioa eta trantsizio energetikoa bezalako merkatu-disrupzioek startups deeptech belaunaldi berri bat eragiten dute, garapen teknologiko sofistikatuetan oinarrituta, non talentu berritzailea funtsezko pieza da. Zure startupa horietako bat bada, DeepTech4Impact da helburu hori lortzeko palanka“, diote.
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

EmprendeXXI Sariak: Inspectrail, Euskadin potentzial handiena duen startupa
Donostiako startupak trenbide azpiegitura mantentzeko irtenbide integral aitzindari bat sortu du