‘Demium’ Startups-ek talentu berriak hautatzeko prozesua abiarazi du Bilboko #AllStartup edizio berrian
2019ko ekainaren 7, 8 eta 9an, BBFn (Bilbao Berrikuntza Faktoria) ospatuko da: Izena emateko epea , Ekainaren 3an amaituko da!
Demium startup-ak sortzeko inkubagailua da. Talentu onena identifikatu eta konektatzen du gizartea eraldatzen duten enpresa arrakastatsuak eratzeko eta gizartean ekintzaile sena esnatzeko asmoz. Beste herrialde batzuetako eredu arrakastatsuetan oinarritutako ideiak eta merkatu globaleko joerak identifikatzen dituzte, enpresa berritzaileak, eskalagarriak eta alderantzikagarriak sortuz.
Espainian bost kokapen ditugu (Balentzia, Madril, Bartzelona, Bilbo eta Malaga) eta Minsk (Bielorrusia), Lisboa (Portugal), Varsovia (Polonia) edo Kiev (Ukraina) bezalako hirietan nazioarteko hedapenean murgilduta dago.
Parte-hartzaile berriak hautatzeko prozesua hasi da dagoeneko. Negozioaren, marketinaren eta teknologiaren profilen bidez, ekintzaile talentu onena bilatzen da. Hautaketa prozesu honetan zehar, parte-hartzaileek asteburuko jardunaldi batean egingo dute lan. Bertan, elkarrekin bizi diren proiektu pilotu bat gauzatuko dute eta dinamizazio, networking eta tailerrak burutuko dituzte.
Ekintzaile onenak inkubazio programan sartuko dira, ekainaren 10ean hasiko dena eta 6 hilabete iraungo du. Ekintzaile berriek beharrezko laguntza izango dute: espazioa, prestakuntza, tutoretza, metodologia, ekosistema, inbertsioa eta networkinga, besteak beste. Horrez gain, hautaturikoei laguntza emango diete administrazio, lege, komunikazio, kontabilitate, marketin eta diseinu arloetan.
Honen ondoren, Demiumen sortutako startupek prestakuntza, finantzaketa, intentsiboa eta harremanak dituzten Demiumen sareko enpresak eta kolaboratzaile guztiekin.
Izena emateko epea Ekainaren 3an amaituko da. Anima zaitez!
Argibide eta matrikulak:
https://demiumstartups.com/allstartup-bilbao/
Jorge González – jorge.gonzalez@demiumstartups.com – 944 35 69 83
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.