Deustok bere H4C3R Ekintzailetza aurkezten du
Deusto Ekintzailetza Eredua, berrikuntza eta ekintzailetzarako kooperazioa lantzen duen ekimena da. Pertsona bakoitza transformazio ekonomiko eta soziala burutzeko agente bilaka daitekeela sinesten du Unibertsitateak; honegatik, H4D3R eredu berritzailea ekintzaileek partekatzen duten baloreetan oinarritzen da.
Helburu nagusiak berrikuntza eta ekintzailetza ikuspegi humanista baten bidez sustatzea da. Oneski eta umiltasunez lan egiteaz gain, humorez (H4) ere; pertsonen kuriositatea pizteko, kooperaziora (C3) bideratzen duen konfiantza sortzeko. Gainera, Unibertsitateak bere papera beteko du pertsona arduratsuen (R) formakuntzan, euren giroko ongizate ekonomiko eta sozialean lagun dezaten ODS-ekin bat etorriz (Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak).
H4C3R Eredua ezagutzera eman da Deusto Social Lab-en Kontseilu Aholkulariaren saio batean. Deusto Emprendeko zuzendari den Garbiñe Henryk aurkeztu du, Deusto Social Lab-en Kontseilu Aholkulariaren buru den José Luis Larreak lagunduta.
Deusto Social Lab ekimenaren arduradun eta Ekintzailetza errektoreordea den Víctor Urcelayk hitzaldi bat moderatu zuen. Bertan Patricia Arias aritu zen txostengile, Euskadiko Banco Santanderen lurralde-zuzendaria; baita Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko diputatu Forala; eta Juncal de Lucas, SALTO Systems-eko Giza Baliabideen zuzendaria.
Deusto Social Lab
Deusto Social Labi dagokionez, entitate ekonomiko eta sozialen kooperazio bidezko ekosistema izateko egokitutako gunea da. Berrikuntza pertsona agente sozial gisa garatzeko bidea dela uste du eta horren aldeko apustua egiten du. Besteak beste, formakuntza bitarra, formakuntza jarraitua, lan-merkaturako sarrera, ekintzailetza eta berrikuntza, Alumniekiko harremanak eta agente ekonomikoa eta sozialekiko harremana (enpresak, erakunde sozialak, erakunde publikoak) dira bere ekintza-esparruak.
Kontseilu sozialak 29 pertsona biltzen ditu batu berri diren hurrengo pertsonekin:
– Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko Diputatua
– Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusioko Kontseilariordea
– Jesús Valero, Tecnalia Research and Innovation-eko Zuzendari Orokorra
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza