Dimecok IA eta Big Datako soluzioak aplikatu ditu Immersia startuparekin eta BIND SME programarekin, lehiakortasuna hobetzeko
Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da ETEentzat: izan ere, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko, efizientzia areagotzeko eta prozesuak optimizatzeko, beharrezkoa da horien eraldaketa eta sektoreak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko gai diren teknologia disruptiboak izatea.
Bideo honetan ikus dezakegu Dimecok, enpresa txiki eta erainei zuzendutako BIND SME berrikuntza-plataforman partu izanari esker, talentua, teknologia eta merkatuko tresna abangoardistenak ezagutu eta eskuratu ahal izan dituela. Immersia startuparen laguntzarekin, Dimecok Big Datan eta IAn oinarritutako soluzio disruptibo berriak garatu ditu, eta horrek sektorean lidergoari eusten lagundu dio.
BIND SMErekin, enpresa txiki eta ertainek lortzen dute euren erronka teknologikoetarako eta horiei azkar eta eraginkortasunez aurre egiteko startup onenen laguntza izatea, eta, modu horretan euren lehiakortasuna hobetzen dute eta, azken batean, digitalizaziorantz aurrera egiten dute. Gainera, BIND SMEk berrikuntza irekiko eta industrian startupekin berritzeko ekosistemaren parte izateko aukera ematen du, 55 ETE eta 70 enpresa handirekin batera.
Ezagutu itzazu BIND SMEren abantaila guztiak eta jakin ezazu zure ETEak parte hartzeko eskera nola egin ekainaren 28ra arte hemen.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan